Finalisten jasa (eta II)
2013-01-22 11:15 BertsolaritzeaIrakurle jaun edo andrea, aiko hemezan aitatzeko geratzen jatazan txibizkeriak, finalisten jasa daukien bertsoak, Iñaki Iturriotz, Eneko Abasolo, Oihana Bartra, Ibon Ajuria eta Gorka Lazkanorenak.
'Astralango' bertso-afaria!
2013-01-07 11:18 BertsolaritzeaAntxina barik Julen Erezumagaz berbaldia egin genduan eta kontu batzuen artean Lilibertso ekimena aitatu be bai. Bada, Lilibertsok bertso-afaria, Lilibertso-afaria, organizau eban barikuan Astran. Bertako protagonistak: Etxahun Lekue, Beñat Ugartetxea eta Astra bera.
Finalisten jasa (I)
2012-12-19 11:48 BertsolaritzeaUdabarriko eguzki txangoriagaz hasi jakun Txapelketea neguko leiakaz akabau da. Ia astegoienero eta paramen barik ibili osteko formulazinoa atera dot: (8 eskualdeetako final + 5 kanporaketa + 3 finalerdi + final 1) x 6 bertsolari bakotxeko = 1000 bertso baino gehiago.
Julen Erezuma: 'Saio haretan sentidu nintzan bertsolari lehenengoz'
2012-12-17 10:46 BarriketanBusturialdeko txapelduna
Antzekoak bai; desbardinak be bai
2012-11-29 12:03 BertsolaritzeaLiburu eta bideoen artean induska ibili ostean topau dodazan ejenplu pare bat dakardaz, horreen eta domekako saioko gaien arteko desbardintasunak igarri dagizuezan.
Bueltan-bueltan… banator!
2012-10-29 10:44 Bertsolaritzea1991ko Urruzuno literatur lehiaketan itzelezko bertsoak topau dodaz poesiaren arloan. Nork eta Aitor Sarriegik 14 urtegaz egindakoak. Sei pospolinen espazioko abenturea kontetan deusku Aitorrek. Felix Baumgartner adoretsua bada, Aitorren pospolinak gitxiago ez dira, gero!
Hamarreko bertsoak (I)
2012-06-29 11:03 BertsolaritzeaBadakizue Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari finalean egon nintzala eta grabagailurik ez, baina Arkaitz Estiballesi eraginarazo eta gero lortu neban bertsoak puntuau ahala, saioa bere esku-telefonoagaz grabetea. Arkaitzi berari eta nilango pesteari eskerrak, hementxe daukazuez orduko finaleko makina bat bertso elegante.
The bershow must go on
2012-06-14 14:03 BertsolaritzeaBizkaie! zoli-zoli segiduten dozuenok, jakingo dozue zapatuan Agurainen jokatuko dala Euskal Herriko XXIV. Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala.
Moises Enbeita: 'Bertsozalea asko ugaritu eta, batez be, gaztetu egin da'
2012-05-21 12:54 BarriketanBizkaiko Bertsozale Elkarteko talde-antolatzaile, epaile-talde eta zuzendaritzako kidea
Txapelketako protagonistak (IV)
2012-05-04 16:40 BertsolaritzeaNire alkarrizketek honezkero Rocky Balboa sagearen itxurea hartu badabe be, hemen natortzue laugarren parteagaz: Asier Ibaibarriaga (Ermua, 1973) Bizkaiko Bertsozale Elkartearen lehendakaria ezagutuko dogu berton.
Asier Ibaibarriaga: 'Lehendakaria izateak lan eta ardura asko eskatzen ditu'
2012-05-04 14:13 BarriketanBizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakaria
Txapelketako protagonistak (III)
2012-03-30 12:08 BertsolaritzeaHori bai, gero! Oraingoan bai. Txapelketako protagonistak (I) eta (II) alkarrizketakaz gangarra gora euki badot, oraingoan, gitxienez, paparra atarata nator. Pentsetan dot inoz esan deutsuedala bertsolariak eta bertsozaleak dirala Txapelketearen enkofratzaileak. Ba, hemen dozuez azken talde horretako bi: Ana Mari Zuluaga (Zeanuri, 1955) eta Jesus Mari Iturrioz (Igorre, 1954).
Txapelketako protagonistak (II)
2012-03-15 10:40 BertsolaritzeaTxapelketako protagonistak (I) alkarrizketearen ostean, banatortzue bigarrenagaz. Oraingoan, Galdakaoko basajaunagaz egin genduan legez, Maite Berriozabal (1987) berriztar pertxenta hobeto ezagutuko dogu. Maitek, gaztea izan arren, makinatxu bat urte daroaz gai-jartzaile beharretan.
Bizkaiko Txapelketako protagonistak (I)
2012-03-01 12:00 BertsolaritzeaBera ete dan ba… esan lei baietz… bada hurrean, Esti… bai-ez? Hori dok eta bizikletea!
Bertso Eguna -22 urte = Basilio Pujana
2012-01-27 11:29 BertsolaritzeaBertsolari Eguna 1990 tituluagaz Euskal Herriko Bertsolari Elkarteak Jose Alberdi eta Basilio Pujanari omenaldia egin eutsien. Protagonistek euren ahotik kontau eben eurentzat egina izan zan liburua. Ilusinoz hasi dot artikulua eta Zeanuriko bertsolariak aitatuak aitatuaz ilusinoz akabauko dot.
'Bertso jarriak entzun gura dauzanarentzat jarriak'
2012-01-02 10:45 BertsolaritzeaZeanuriko Gabonetako Aste Kulturalean, Gabon zahar bezperan, bertsoek be euren lekua euki eben eta bertako ahapaldiak Bizkaie!-ko orrietaraino ekarrita ekin gurako neuskio urte barriari.
Aspaldiko Agirre eta Sarriegi
2011-12-14 13:26 BertsolaritzeaIzenen edadeari begiratuta, gazteen eta bereranoagoen finala dala igarri leitekenez, beteranoena (Jexux Mari Irazu) trankilo itxi eta Unai Agirre (Hernani, 1975) eta Aitor Sarriegirengan (Beasain, 1976) ipiniko dot nire bertso-dianea.
Gorka Intxaurbe: 'Bertso-saioak puntuetako, urruntasun pitin bat behar da'
2011-09-26 11:28 Barriketan Bizkaie!-ko kolaboratzaileaXenpelarren bizimodua eta ekarria (II)
2011-09-09 11:43 BertsolaritzeaXenpelarren bizimodua eta ekarria I-en Senperelarre baserrian agurtu genduan Juan Frantzisko Petriarena Xenpelar gure protagonistea.
Xenpelarren bizimodua eta ekarria (I)
2011-07-29 10:57 BertsolaritzeaGazte askorentzat udea estudietako sasoi ona edo derrigorrezko sasoia izan da oraintsura arte. Zuokaz akordau eta eskola-denporako umore txar bardinagaz igual, baina batengoarren bizkaieraz estudiau dagizuen, aspaldiko bertsolari bat errepasauko dogu. Zoliegiak zarienoi, barriz, zuon lanparapeko zaletasunari beste dosi txikitxo bat emongo deutsat.
Ilusiñoz irakurri dot nere aititeri eskeinitako artikulotxo hau, errespetu eta maitasunagaz.
Mila mila esker Gorka
»» Bertso Eguna -22 urte = ...