Bizkaiko Txapelketako protagonistak (I)

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2012-03-01 12:00   Bertsolaritzea

Bera ete dan ba… esan lei baietz… bada hurrean, Esti… bai-ez? Hori dok eta bizikletea!

Bera ete dan ba… esan lei baietz… bada hurrean, Esti… bai-ez? Hori dok eta bizikletea! Arkaitz Estiballes! Bizkaiko Bertsolari Txapelketa be bajatorku gesu baten, eta 2010eko txapeldunak hiru-lau galdera erantzun deuskuz Bizkaie!rako, ondo gustura, ganera. Lar be ez deutsat ekin gura izan eta fast interview-a izango da, baina sanoa eta etxean egindakoa. Alkarrizketa filosofiko, astun eta akabu bakoen kontrakoek eskertuko dozuelakoan… aiko hemen!

1.- Hirukoteak gauza edarra dirala dinoe. Halan da be, Zeanuri, Galdakao ala Bilbo elejiduten dozu eta zergaitik?

Ez da erraza hiruretatik bat aukeratzea. Bizitza erdi baino gehiago emon dot Galdakaon, bertakoak dodaz lagunak. Umezaro zoriontsua bizi izan neban Zeanurin, hango lasaitasuna eta haizea beti dira osasungarri. Bilbon, ostera, azken hamar urteak daroadaz biziten eta familia be bertan osotu dot. Hiruretatik jaso dot eta hiruretan zeozer itxi. Gaurkoz Bilbo aukeratu dot; bihar nok jakin.


2.- 2011 urte ederra, baina gogorra be izan da zuretzat. Zelan zabilz aspaldian?

Ondo dinozun legez, urte ederra izan da, bertso-saiorik ez jat falta izan eta sarri gozau dot bertsoakaz. Erritmo horretan jarduteak nekea be badakar, eta orain lasaitxuago nabil, joan dan abenduan gerrialdean ebakuntza egin eustien-eta. Orain, asteburu bakotxean saio bakarra hartzen dot, eta kopuru polita da mailari eusteko eta, era berean, norberarentzako eta ingurukoentzako asti apur bat eukiteko.


3.- Zelangoa da txapela irabazi dauen bertsolariaren urtea?

Txapela jantzi aurretik be saio dexente egiten nituan, baina txapelak esan beharrik ez dago plaza barriak emoten dituala. Alde horretatik, sakrifikaua izan da urtea, ordu asko etxetik kanpora, oporraldirik ia bapez... baina gustura egiten dogu eta ezin gara kexau, disfrutau be asko egin dodalako.


4.- Hasi zara aurtengo txapelketea zelan edo halan preparetan?

Momentuz nahiko lan daukat, bestela be. Uda ostera arte saiorik be ez da falta eta horixe izango da entrenamentu onena. Txapelketara begira uda ostean jarriko gara eta datorrena datorrela.


- Jateko bat: lentejak.
- Bidaiatzeko leku bat: telefonoa amatauta lasai egon neiken edozein.
- Mania bat: jatorduetan telefonoa amatetea.
- Gorroto dozu… Cruzcampo zerbezea.
- Bertsolari bat: Txirrita.
- Musika talde / abeslari bat: Hertzainak.
- Liburu bat: Gartzelako poemak.
- Idazle bat: Joseba Sarrionandia.

Mila esker, Arkaitz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu