Txapelketako protagonistak (III)

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2012-03-30 12:08   Bertsolaritzea

Hori bai, gero! Oraingoan bai. Txapelketako protagonistak (I) eta (II) alkarrizketakaz gangarra gora euki badot, oraingoan, gitxienez, paparra atarata nator. Pentsetan dot inoz esan deutsuedala bertsolariak eta bertsozaleak dirala Txapelketearen enkofratzaileak. Ba, hemen dozuez azken talde horretako bi: Ana Mari Zuluaga (Zeanuri, 1955) eta Jesus Mari Iturrioz (Igorre, 1954).

Hori bai, gero! Oraingoan bai. Txapelketako protagonistak (I) eta (II) alkarrizketakaz gangarra gora euki badot, oraingoan, gitxienez, paparra atarata nator. Pentsetan dot inoz esan deutsuedala bertsolariak eta bertsozaleak dirala Txapelketearen enkofratzaileak. Ba, hemen dozuez azken talde horretako bi: Ana Mari Zuluaga (Zeanuri, 1955) eta Jesus Mari Iturrioz (Igorre, 1954).

Jesus Marik eta Ana Marik urte arloa daroez saiorik saio eta gurdia bete bertso entzun eta gero, seguru nago, hatara parau ezkero, zortzi puntukoa fazil botako leukiela. Holangorik ez, baina mesedez galdera batzuk erantzun egiezala bai eskatu neutsien gaur zortzi. BBK Sariketako finala akabau eta, saio osteko luncha usaindu be egin barik —gustau zer egiten jat, ba!-, brinean ondoratu nintzan eurakana grabagailuagaz. Beste barik, ea niri besteko ilusinoa egiten deutsuen zuori be:


1.- Zenbat urte daroazuez bertsozale moduan?

Jesus Mari Iturrioz: Itxaron, parau, parau hori [grabagailua]. Noiztik hona hasi ginan gu Iñakigaz? [Ana Mariri galderea Iñaki Iturrioz seme bertsolariaz]. Ez, Iñaki baino arinago, bai… klaro! Ana Mari eta biok ezkondu barik gengozala hasi ginan, hogeita bost urtetik aurrera.


2.- Zelan zaletu zinien bertsoetara?

J. M.: Horrexegaz ez naz akordetan. Dakidana da edozein fiestetara joateko prest egoten ginala. Batez be, auzoko jaietara joanda, hango bertsoak izaten ziran politenak eta gozoenak.


3.- Etxetik bizi izan dozue zaletasuna?

J. M.: Ez, ez txikitan, ez. Euskadi Irratiko bertsoak entzuten genduazan. Ze saio egoten zan erradioan ez naz akordetan.


4.- Lehenagoko bertsolarietatik zein gustetan jatzue gehien?

J. M.: Aspaldi joan zana, Lazkao Txiki. Orain, Joxe Agirre, esate baterako. Lazkao Txikiren izakereagaitik eta, batez be, fisikoagaitik. Saio zoragarriak izaten ziran Lazkao Txiki bera eta Lizaso aitagaz: bata txikerra; bestea handia…

Ana Mari Zuluaga: Jon Azpillaga, Jon Lopategi…

J. M.: Jon Azpillaga, Jon Lopategi, baina, batez be, Lazkao Txiki eta Lizaso zaharraren saio ikaragarriak entzuten genduazan.


5.- Eta gaur egungo bertsolarietatik?

Andoni Egaña, esate baterako, etapa on bat markau dauena, eta orain atzetik fuerte datorrena, Maialen Lujanbio: bertsolaritzan, behintzat, aldaketa terriblea ekarri dauena.


6.- Akorduan daukazuezan bertso-saioetatik zein elejiduko zeunkie?

J. M.: Final bat ez ginana joan, Xabier Amurizak txapela atara ebana Belodromoan. Hori erradiotik entzun genduan, zapatu arrasti baten izan zan. Kotxea parauta entzun genduan.


6.- Zer emoten deutsue bertsoak bariku arrasti baten BBK Sariketako finala ikusten etorteko?

J.M.: Kar, kar, kar… galdera itzela, galdera itzela. Batez be, niri gustetan jatana da azpitik zelango etorkizuna dagoan. Gazteak hor puntuan, bertsotan paretan diranean, eurak dira, hasi agurretik eta, gero, bakotxa dan modukoa agertzen da plazan: bai umoreagaz, bere bozagaz, bere nerbioakaz, eta dan modukoa da bertsolaria hor momentuan.


7.- Plan ona da bertso-saio bat bikote maitemindu batentzat?

A. M.: Kar, kar, kar…

J. M.: Kar,kar, kar… galdera ona, galdera ona, baina ez dakit erantzuten. Bikotea, bueno ba, zu, arrastia pasetako plan ona.


8.- Zer pentsetan dozue nilango umemoko bat epaitzen ikusten dozuenean? Edo beste umemoko batzuk saioen ganeko kritikea egiten?

J. M.: Epailearen lana, danaren moduan, oso gatxa da eta, kritikak entzun, epaileak entzun behar ditu. Orain, egun batzuetan beste era batera ikusten dozue zuok, epaile zagozienak, bertsolaritzea. Mirestekoa da zelango fazilidadea daukazuen, ze epaitzeko hainbeste gauza euki behar dira kontuan: bai ahoskerea, aditza zelan erabili, hori sintaxiori zelan lotu, gauza piloa daukazue… gugandik beste maila baten zagozie.


Gorka Intxaurbe: Hori holan ez da, baina…

J.M.: Bai, bai, bai, onbre.


9.- Semea bertsolaria dozue. Zelan bizi dozue Txapelketan oholtza ganean ikustea?

J. M.: Hori nire andreak erantzun dagiala, kar, kar, kar. Ni ez naz paretan bere buru barruan; berak egin behar dau hori. Orduan, nik ikusten dot badaukala ahalmena eta atarako dauela bertsoa aurrera. Orain, andrea…

A. M.: Nerbiosa total, kar, kar, kar. Nik ikusten dot bera nerbioso dauela eta, orduan, ni be nerbiosa ipinten naz, eta eguna pasau arte, holan. Gero, ikusten dozu igual segun ze gai edo bera ondo badoa ba, bueno… norbera be trankiloago, baina, ostean, nerbiosa.

Galdera laburretan be biak konforme:

- Biziteko leku bat: Igorre.
- Bidaiatzeko leku bat: Alemania, Austria edo… Europatik.
- Kotxe bat: BMW bat.
- Abeslari bat: Benito Lertxundi, Xabier Lete, Erramun Martikorena…
- Jateko bat: Babea.
- Hobby bat: Bertsoak eta lehen, pelotea (Jesus Marirena).

Beste barik, mila esker Ana Mari eta Jesus Mariri, eta ez egizue pentsau BBK Sariketea ahaztuta daukadanik. Soinua.com-eko Gorka Álvarez eta Álvaro Guineari eskerrak, saio guztiak entzun ahal izan dodaz atzera be eurak itxiriko audioakaz. Horregaitik, berandu barik, bertso batzuk ipiniko deutsuedaz; eleganteak, hatan be! Finala bera be nibel handikoa izan zan, eta bertsoa.com-eko lagunek honezkero ipini dabez bideo batzuk. Nire eretxian, hau izan zan Kafe Antzokiko ofiziorik osoena.

Zorionak danei!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu