Urteroko kontua, urtero desbardina
2007-08-31 02:00 BertsolaritzeaItxaso Paia eta Arrate Illaroren bertsoak heldu jakuz Bizkaie!-ra. Bertsolari gazteak dira biak, Algortakoak eta bertsoa txikerretatik bizi izan dabenak. Bertsotan euren udearen barri emoteko prest dagoz.
Miren Amuriza eta Jone Uriagaz berbetan
2007-07-23 02:00 BertsolaritzeaAbuztua gane-ganean dogunean heldu jaku haize freskoa Algorta eta Berriztik. Jone Uria eta Miren Amuriza dira, beste gazte askogaz batera, bertsoa bertan behera geratuko ez dan seinalea. Miren eta Jone Altsasuko Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketatik bueltan jatorkuz Bizkaie!-ra, bertan eta bestelako plaza eta kontuakaz, egin dabenaren barri emoteko.
Altsasu bertso gaztez josita
2007-06-25 02:00 BertsolaritzeaTxikien mailan Amaia Iturriotz urretxuarra izan zan txapeldun eta Imanol Irazustabarrena alegiarra txapeldunorde. Handien mailan Maddalen Arzallus hendaiarrak eskuratu eban txapela eta Kristiñe Txoperena hendaiarrak bigarren postua.
Iñaki Iturriotz: ‘guk ez dogu bertsoa lehia moduan ulertzen’
2007-06-21 02:00 BertsolaritzeaOraintsu, 'Bertsotan atalean, Santutxuko bertso-eskolea izan genduan berbagai eta oraingoan barriz, Arratiako bertso-eskolea eta batez be, Zeanuriko bertso-eskolearen ibilbidea eta jarduna aztertuko doguz. Bertan kantu kantari eta kontu kontari ibilten dan Iñaki Iturriotzi egin deutsagu alkarrizketea bertako barri emoteko.
Bertsoa gaztetarik osasuntsu
2007-06-04 02:00 BertsolaritzeaBizkaiko Umeen eta Gaztetxuen XXIV. Bertsolari Txapelketan, hamalau urtera artekoen artean, Nerea Ibarzabalek jantzi eban txapela eta Elene Lejarzegi izan zan txapeldunordea. Gazteen mailan, Jone Uriak jantzi eban txapela eta Miren Amuriza bigarrena izan zan baina biak be mereziduta euken txapel baltza.
Eskolarteko Bertsolari Txapelketea 2007
2007-05-21 02:00 BertsolaritzeaEskolarteko Bertsolari Txapelketea lan idatziakaz eta bat-bateko saioakaz osotzen da. Aurten be hamaika kanporaketa jokatu eta gero, maiatzaren 18an jokatu zan Bizkaiko eskolarteko bertso idatzien finala Gernikako Seber Altube ikastolan.
Sariketa, bertsopaper eta enparauak
2007-04-12 02:00 Bertsolaritzea XXXVII. Osinalde sariko finalean ondokoek kantauko dabe: Aitzol Barandiaran ataundarrak, Alaia Martin oiartzuarrak, Ander Lizarralde eta Arkaitz Oiartzabal oiartzuarrak, Beñat Gaztelumendi añorgarrak eta Uxue Alberdi elgoibartarrak.Ipar Uribe nagusi Plateruenan
2007-03-26 02:00 BertsolaritzeaBusturialdeari 15 puntutik gorako aldea atarata, Ipar Uribe nagusitu zan barikuan jokatutako Bertsolari Gazteen XV. BBK Sariketan.
Busturialdea eta Ipar Uribe aurrez aurre Plateruenan
2007-03-15 01:00 BertsolaritzeaHonezkero ebatzi da nortzuk jokatuko daben aurtengo Bertsolari Gazteen XV. BBK Sariketea. Talde bakotxak saio bi eginda gero Busturialdekoak eta Ipar Uribekoak izan dira euren multzoetan irabazle.
Astegoiena Ibaizabalen
2007-02-09 01:00 BertsolaritzeaAzken urteotan egin dan moduan, Bertsolari Gazteen XV. BBK Sariketea urreratu ahala, Durangon, Ibaizabalen, hamaika gaztek hitzordua jarria dauka. Sariketa horretan parte hartuko daben bertsolari gazteei zuzenduta dago.
Euskal Herritik Santutxura
2007-01-26 01:00 BertsolaritzeaSantutxuko bertso-eskoleak 25 urte baino gehiago daroaz Bilboko auzoak biztuten. Bertsotan ikasi, jente aurrerako konfidantzea hartu eta bertsolari diranak pasau dira bertatik edo bertan dabiz.
Josu Goikoetxearentzat Arratiako Jentilak kopla-paper lehiaketea
2007-01-10 01:00 BertsolaritzeaArratiako bertso-eskoleak bederatzi urte daroaz Jentilak Kopla-paper Lehiaketea antolatzen eta azken edizino hori Josu Goikoetxearen koplek irabazi dabe.
Hamaika Bertute
2007-01-02 01:00 BertsolaritzeaEgitasmo barri honetan bertsolari eta gai-jartzaileak batu dira. Batez be gazte-jenteak bertso-saioetan parte hartzeko eta bertso saioak antolatzeko dauen aukera urriari erantzun bat emotea da helburua. Informazino gehiago: Hamaika Bertute
Ibon eta Onintza aurrez aurre finalaren atarian
2006-12-11 01:00 BertsolaritzeaDakizuenez, finala bete-beteta jatorku finalista eta entzuleen partetik. Estiballesek, Paiatarrak (Xabik eta Fredik), Ibarrak, Lekuek, Muniategik, Enbeitak eta Ajuriak atrapau dabe euren lekua. Gu azken biakaz, hobeto ezagutu dagizuezan, gustura egon gara berbetan.
Arkaitz Estiballes finalean
2006-11-20 01:00 BertsolaritzeaAgurrean Juanjok Bizkaiko Txapelketeari agur esan eutson betiko, jenteak ez dau erraz ahaztuko Arratiko maisuaren ibilbidea. Eskerrik Asko Juanjo!!
Gernikako Urriko Azken Astelehenaren ingurumarian
2006-10-30 01:00 BertsolaritzeaUrriaren 30a, urriko azken astelehena da batez be Gernikan. Beste behin bertsoa, euskal giroa eta juergea beti alkar hartuta doazela ikusteko, hemen daukazue Gernika eta Gernika inguruko hiru bertsolari gazteren beharra
Bertsolaritzan bide barriak urratzen
2006-10-20 02:00 BertsolaritzeaBertsolaritzeagaz lotuta bi ekimenen barrigaz natortzue, daborduko bidea urratu eta erantzun polita jaso daben ekimenen kontuagaz: ‘Arrotz-begi’ eta ‘Emetik Bertso Kabareta’.
Miren Amuriza, Bertso-Eskolen Topaketen harian
2006-10-11 02:00 BertsolaritzeaNire lehenengo beharra Iñaki Aurrekoetxeari eta Bizkaie!-ko arduradunoi eskerrak emotea da. Ez neuke orain arte Iñakirena izan dan bertso-txoko honek irakurlerik galtzea gura. Horregaitik, honetan barria izanda, nire artikuluotako bakotxa, gaurko lehenengotik ez dakit nozko azkenekora arte, gogo eta ilusinoz bete gura neuke gitxienez.
Ilusiñoz irakurri dot nere aititeri eskeinitako artikulotxo hau, errespetu eta maitasunagaz.
Mila mila esker Gorka
»» Bertso Eguna -22 urte = ...