Lehen Hezkuntzako ikasle gazteen artelanak, Guggenheim Museoan

Dabi Piedra 2016-06-13 11:58   Kulturea

Artea ikasbide programan, sei eta hamabi urte bitarteko 119 ikaslek parte hartu dabe aurtengo ikasturtean. Artista profesionalen laguntzinoagaz sortutako artelanak Bilboko Guggenheim Museoan dagoz ikusgai, irailaren 18ra arte.

Egitarau interaktiboa, Bilboko Gau Zurian

Dabi Piedra 2016-06-10 12:18   Kulturea

Bilboko uria sortu zala 716 urte bete dirala ospatzeko, Gau Zuria antolatu dau Bilbao 700 Fundazinoak bagilaren 18an. Iluntzean eta gauean ekintza ugari egongo dira, itsasadarra ardatz. Ganera, museoak goizaldeko 02:00ak arte zabalduko ditue eta doban sartu ahal izango da.

Bilboko ikastetxeetako neska-mutil bertsolariek kurso amaierako jaia egingo dabe astelehenean

Dabi Piedra 2016-06-10 13:27   Bertsolaritzea

Gu ere bertsotan egitasmoaren barruan, Bilboko 32 eskolatako Lehen Hezkuntzako ikasleek bertsolaritzea lantzen dabe klasean. Ikasturtean ikasitako guztia Arriaga antzokira eroango dabe astelehenean, hilak 13.

Andres Urrutiari emon deutsie Bilboko Liburu Azokako Urrezko Lumea

Dabi Piedra 2016-06-07 13:06   Euskerea berbagai

Euskerea eremu barrietara eroateagaitik eta euskal autore klasikoak errekuperetan egindako ahaleginagaitik jaso dau gorazarrea Andres Urrutia notario eta Euskaltzaindiko buruak. Euskerearen alde gogoz eta poztasunez lan egiteko deia egin dau sarituak.

WOPeak proiektuaren hurrengo helburua Gasherbrum mendiak izango dira

Dabi Piedra 2016-06-06 11:53   Kulturea

Mendizaletasunaren bidez gaixotasun arraroak ikertzeko babesa batzeko proiektua, WOPeak, zortzigarren etapara heldu da: Alberto Iñurrrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza Gasherbrum mendi-moltsora joango dira, hango zortzimilakoren bat, edo batzuk, igoteko asmoz. Jon Herranz kameralaria be espedizinoan izango da.

Bilboko 75 dendatara eroan dabe Arte Ederretako ikasleen sormena

Dabi Piedra 2016-06-06 12:47   Kulturea

Arteshop ekimenaren seigarren aldia martxan ipini dabe Bilboko Udalak, Bilbao Artek eta EHUko Arte Eder Fakultadeak. Uriko 75 saltokitan interbentzino artistikoak egin ditue beste horrenbeste sortzaile gaztek. Bagilaren 18ra arte ikusi ahal izango dira.

Getxoko, Gasteizko eta Donostiako jazz jaialdiek alkarregaz aurkeztu ditue aurtengo asmoak

Dabi Piedra 2016-06-03 12:23   Musikea

Erreferentziazko ekitaldiak dira nazinoartean hiru jazzaldiak, Itziar Epalza Jaurlaritzako Turismo sailburuordeak azaldu dauenez. Horregaitik, Euskadi markea indartzeko erabiliko ditue garagarrileko hiru hitzorduok. Getxo, Gasteiz eta Donostiako jaiadiek hazten segiduten dabe eta, aurten be, askotariko eskaintzea preparau dabe.

Askotariko doinuak batu nahi izan ditu Kepa Junkerak 'Maletak' disko barrian

Dabi Piedra 2016-06-02 12:30   Musikea

Aurreko diskoan legez, Sorginak taldeagaz batera egin dau lan Kepa Junkera trikitilari bilbotarrak. Bide barrietan sartu da oraingoan Junkera, esperimentazino gehiago dago Maletak diskoan. Esaterako, perkusinozko tresna tradizional ugariren doinuak sartu ditu.

Blas de Otero eta Peridis saritu ditu Bilboko Liburu Azokeak

Dabi Piedra 2016-06-01 13:03   Kulturea

Bagilaren 2tik 12ra bitartean egingo dabe Bilboko Liburu Azokearen 46. ekitaldia. 55 erakusle egongo dira Arenaleko salmenta-postuetan eta, ganera, ekintza osogarri ugari antolatu ditue. Aurtengo Zidarrezko Lumea sariak, Blas de Oterori (haren izeneko fundazinoaren bidez) eta Jose Maria Perez Gonzalez Peridis idazle eta ilustratzaileari emon deutsiez.

Domeinu publikoko 1.100 liburu erabiltzaileen eskura ipini ditu eLiburutegiak

Dabi Piedra 2016-05-31 11:30   Kulturea

Jaurlaritzeak bultzatutako liburutegi digitalak, eLiburutegiak, aukera barri bat gehitu deutso bere eskaintzeari: Egile eskubideetatik libre dagozan liburu klasikoak deskargetako aukerea emongo dau aurrerantzean. Euskerazko, gaztelaniazko eta ingelesezko 1.100 obra baino gehiago hartu leitekez, doban. Ganera, eLiburutegiaren zerbitzua diasporako euskaldunei zabaldu deutsie.

Euskal kulturearen inguruko ekitaldiak, Washingtongo Smithsonian Folklife jaialdian

Bizkaie! 2016-05-31 01:55   Kulturea

Urtero Estadu Batuetako uriburuan egiten dan jaialdi handia da Smithsonian Folklife eta, aurten, euskal kulturea izango da gonbidatu nagusia. Bagilaren 29tik garagarrilaren 10era, Euskal Herriko ohiturak, bizimodua eta ezaugarriak erakusteko jarduera ugari antolatu dira.

Ondalan konparsearen 20. urteurrenean, 69 erraldoi batuko dira Bilbon

Dabi Piedra 2016-05-30 12:27   Kulturea

Bagilaren 4an, San Inazion ospatuko dau 20. urteurrena Ondalan erraldoien konparseak. Kalejiran, Euskal Herriko hainbat lekutatik etorritako 69 erraldoik parte hartuko dabe eta, beraz, era horretako figuren inozko bilkurarik handiena izango da Bizkaian. Ganera, egitarau zabala preparau dabe egun horretarako.

Kultura Auzolanean planeko asmo gehienak erabat bete dira

Dabi Piedra 2016-05-25 12:10   Kulturea

Eusko Jaurlaritzeak, erkidegoko beste erakunde publikoek eta eragile pribadu ugarik abian ipinitako plana da Kultura Auzolanean. Hogei egitasmo zehatz garatzeko helburua ia erabat bete dala azpimarratu dau Joxean Muñoz Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak, 2014-15 aldiaren balantzea egiteko ekitaldian. Proiektu kultural estrategikoak aurrera atarateko, alkarlana ezinbestekoa dala ganeratu dau.

Louise Bourgeois artisteari eskainitako instalazinoa, zapatura arte Bilboko Arriaga plazan

Dabi Piedra 2016-05-27 11:43   Kulturea

Guggenheim Museoaren ekimenez, kutxa baltz berezi bat ipini dabe Arriaga antzokiaren aurreko plazan. Barruan, bideo-instalazino batek Louise Bourgeois sortzailearen obrea eta bere bizitzako pasarteak erakusten deutsez sartzen diranei. Barikuan eta zapatuan egongo da instalazinoa Arriagan eta doban bisitau ahal izango da. Irailera arte Guggenheimen dagoan erakusketearen osogarri da ekimen hau.

Labayruk lankidetza hitzarmena sinatu dau Jaurlaritzeagaz eta Bizkaiko Foru Aldundiagaz

Dabi Piedra 2016-05-23 12:18   Kulturea

Akordioaren arabera, hurrengo lau urteetan lanean segidu ahal izateko laguntzinoa emongo deutsie Eusko Jaurlaritzeak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Labayru Fundazinoari. Euskerearen ikerketan, normalizazinoan eta zabalkundean erakunde estrategikoa da Labayru, Lorea Bilbao Bizkaiko Kultura diputaduaren esanetan.

Balio handiko Paleolitoko pinturak topau ditue Atxurrako kobazuloan

Dabi Piedra 2016-05-24 12:59   Kulturea

Orain dala 14.000 urteko 70 marrazki inguru topau ditue orain arte eta, alde horretatik, Euskal Herriko kobazulorik aberatsenetako bat da Atxurra, Berriatuko udalerrian. Irudi batzuek balio arkeologiko itzela daukie eta, horregaitik, Diego Garate arkeologoak adierazo dau, Santimamiñe topau zanetik ez dala antzeko aurkikuntzarik egin Bizkaian. Margolanak ezin izango dira bisitau, hango ondarea babesteko.

Radio Euskadiren historia liburu baten batu dau Leyre Arrietak

Dabi Piedra 2016-05-20 12:38   Kulturea

La historia de Radio Euskadi lanean, 1936tik gaur egun arte euskal irrati publikoak euki dituan gorabeherak eta zailtasunak aztertu ditu Leyre Arrieta Deustuko Unibersidadeko irakasleak. Gerra denporan hasita, ondoren Ipar Euskal Herritik eta Venezuelatik emitidu eta gaur egungo egoitza modernora heldu arteko sasoiak ezagutu leitekez liburuan.

Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sare Europarra Bilbon egiten dabil batzarra

Dabi Piedra 2016-05-26 12:51   Euskerea berbagai

Europar Batasuneko 16 hizkuntza txiki eta gitxituk parte hartzen dabe NPLD sarean, 35 gobernutako ordezkarien bidez. Urteroko batzar nagusietako bat Bilbon egin dabe. Lurralde bakotxeko hizkuntza politiken barri izateko eta Valentziako Erkidego Autonomoa sarean onartzeko aprobetxau dabe hitzordua. Ganera, mintegia antolatu dabe, Komunikabideak, sare sozialak eta IKTak euskaraz izenburupean.