Lutxo Egia: 'Bilbon, euskaldunok bizi kalidade eskasa dogu'

Dabi Piedra 2015-07-27 10:06   Barriketan

Idazlea. Performance baten, 31 egun egin ditu Bilbon gaztelania erabili barik bizi izaten

Arteak eta erosketek bat egingo dabe Bilbon bagilean

Dabi Piedra 2015-03-13 14:09   kulturbiz

Arteshop ekimenaren bosgarren ekitaldia egingo dabe Bizkaiko uriburuan. Arte Ederretako ikasleek euren lanak ipiniko ditue Bilboko 75 dendatan, EHU, Bilbao Ekintza eta Bilbao Arte Fundazinoaren eskutik. Ganera, ibilaldi gidatuak egongo dira herritarrentzat. Uria merkataritza arloan erreferente bihurtzea eta kulturearen aldeko apustua egitea dira Arteshopen asmoak.

Hizkuntza aniztasunaren inguruko zenbaki monografikoa argitaratu dau Hermes aldizkariak

Dabi Piedra 2014-12-12 14:38   Euskerea berbagai

Mintegi berezian, euskalkien eta euskera batuaren arteko hartu-emonak aztertu ditue gaur Bilbon eta, horrezaz gan, Sabino Arana Fundazinoaren pentsamendu aldizkariak, Hermesek, ale monografikoa argitaratu dau hizkuntzak ardatz hartuta.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Modu sotilagoan bada be, zentsurea egon badagoala gogoratuko dabe Zentsura At jaialdian

Dabi Piedra 2013-10-30 14:45   kulturbiz

Aurtengo egitarauan, Vulpes musika taldeari eskainitako ekitaldia eta Luis Gasca komikietan eta zineman adituaren presentzia aitatu leitekez. Mendebaldeko gizartean zentsureak inor hilten ez dauen arren, beste modu askotan oraindino indarrean dagoala salatuko dabe, antolatzaileen arabera.

Estilo ugaritako kantak topauko doguz Yogurinha Borovaren bigarren diskoan

Dabi Piedra 2013-10-29 14:42   Musikea

Gaztelania, euskerea eta ingelesa dira erabilten dodazan hiru hizkuntzak eta danak sartu nahi izan dodaz izenburuan; aniztasuna adierazoten dot, ez bakarrik hizkuntzena, estilo ugari sartu nahi izan dodaz, lagun askok be parte hartu dabe lanean.

Liburu zaharren usainak hartuko dau Bilboko Arenala urriaren 25etik zemendiaren 10era

Dabi Piedra 2013-10-24 15:36   Kulturea

Dagoeneko Arenalean dagoz Bilboko Liburu Zahar eta Aukerakoen Azokako 37 salmenta-mahaiak, noz zabalduko zain. Gure helburu nagusia da, jentea liburuetara erakartea, irakurzaletasuna bultzatzea, aitatu dau Muniategik, nahi dogu irakurleak liburua usaindu, ikutu eta sentidutea, liburuaren magia horregaz kutsatutea.

Xaguxar bildumako lau liburu barri aurkeztu ditu Elkar argitaletxeak

Dabi Piedra 2013-10-23 15:00   Kulturea

Umeentzako liburuak dira Leire Bilbao, Arrate Egaña, Karlos Linazasoro eta Irati Bediagak idatzitakoak. Gaztetxuen kezkak, ezinegonak eta konplexuak arakatu ditue Bilbao, Egaña eta Bediagak, 10 urtetik gorakoentzako lan banatan. Linazasorok, aldiz, umore absurdutik jo dau, 12 urtetik gorakoentzat egokia dan liburuagaz.

Antzerkia herritarrei hurreratuko deutsie Eskena 2.0 jaialdian, urriaren 9tik 13ra

Dabi Piedra 2013-10-08 15:37   Kulturea

Amaia Ibañez Eskena erakundeko zuzendariak azaldu dauenez, Eskena 2.0 jaialdia gogoeta baten ondorioa da. Danok ipiniko dogu geure aletxua, Eskenak berak, erakunde publikoek eta, jakina, antzerki konpainiek. Beraz, alkarlanetik jaiotako ekimena da, publikoagaz harreman barriak sortzeko, alkarlana ezinbestekoa da.

Sestaon eta Bilbon titiriteroen artea bizirik dagoala aldarrikatuko dabe asteburuan, Txotxongilo Egunean

Dabi Piedra 2013-09-03 15:09   Kulturea

Aurtengo Txotxongilo Eguna antolatzea gatxa izan da, alde ekonomikoari erreparauta batez be, baina Enkarni Genuak esan dauenez, gure artea bizi-bizirik dagoala aldarrikatu nahi dogu, gaur eguneko ia ume guztiek txotxongiloak ezagutzen ditue, disfrutau egiten dabe gure ikuskizunetan, hori ezin da galtzen itxi.

Hiru euskal konpainia egongo dira Tarregako kale-antzerki jaialdian

Dabi Piedra 2013-09-02 15:30   Kulturea

Kale-antzerkiaren hitzordu garrantzitsuenetako bat da Kataluniako Tarrega herrian egiten dana, aurten irailaren 5etik 8ra. Hortzmuga Teatro, Ertza taldea eta Cielo Raso konpainia izango dira Euskal Herriaren ordezkariak.

Bilbo eta Miarritze alkarlanean, Bilbao BBK Live eta BIG Festival musika jaialdien barri zabaltzeko

Dabi Piedra 2013-07-05 14:18   Musikea

Michel Poueyts Miarritzeko alkateordeak be alkarlanaren garrantzia azpimarratu dau: komunidade baten parte gara, batzuek mugak daukiez buruan, baina danok euskaldunak gara eta alkarregaz behar eginda, nazinoartean lehiakor izan gaitekez maila ekonomikoan, turistikoan zein kulturalean.

Kale antzerkia sartuko da Lekeitioko portuan hilaren 12tik 14ra

Dabi Piedra 2013-07-04 14:46   Kulturea

Lekeitioko Nazinoarteko Kale Antzerki Jaialdia indartsu dator aurten be eta bertoko zein atzerriko konpainia barritzaileenak ekarriko ditue 24. ekitaldi honetan. Lehenengo aldiz, itsasontzi baten ganean antzerkia ikusteko aukerea egongo da eta, eleizako kanpantorretik zintzilik ikusi ahal izango doguz aktoreak beste emonaldi baten.

Bilboko Itsasadarretik bisita antzeztuak egongo dira garagarrileko eguenetan

Dabi Piedra 2013-07-02 15:41   Kulturea

Bilboats enpreseak eta Hortzmuga Teatro antzerki konpainiak bat egin dabe ekimen barrian. Hilaren 4an hasi eta abuztuaren 1era arte, eguenero, ordubeteko ibilaldia egingo dabe itsasadarrean, Bilbo eta inguruko herrien historia ezagutarazoteko. Azalpenak emoteko, pertsonaia bi erabiliko ditue, kostaldeko antzinako lanbideak irudikatzen dituenak.

Itsasoko izaki mitikoen bila abiatu dira Fernando Palazuelo eta Rober Garay

Dabi Piedra 2013-06-12 15:32   Kulturea

Zapatos en la arena eleberri bat baino gehiago da, liburu-objektu kontzeptura hurreratzen da. Istorio nagusiagaz batera, irudiak, argazki zaharrak, mapak eta antxinako kronikak topauko doguz bertan. Itsasoetako mitologiaren bildumea da liburua, errealidade misteriotsu eta fantasia liluragarri baten arteko nahasketea, euskal kostaldea ardatz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gernikako Piratak Egunean aurkeztuko dau Txapelpunkek Athletici egin deutson abesti barria

Dabi Piedra 2013-06-04 15:37   Musikea

Piratak athleticzaleen taldeak eta Txapelpunkeko musikariek bat egin dabe proiektu barri baten. Erritmo biziko kantea ez eze bideoklipa be grabau dabe. Piratak taldeak zapatuan egingo dau bere jaia, Gernikan, eta hitzordu hori erabiliko dabe kantea aurkezteko.

Nuptse eta Lhotse mendietan bizitako abenturen barri emon dau Alex Txikonek, K2ra abiatu baino lehen

Dabi Piedra 2013-06-03 15:31

Zailtasunak zailtasun, esperientzia aberasgarria izan da Nuptse eta Lhotsekoa. Gizartean balore krisia daukagula dinoe, azaldu dau Txikonek, espero dot geure esperientziak bidea erakustea, zailtasun guztiak gainditzeko gogoa eta kemena behar dira.

Euskal idazleek sekula baino protagonismo handiagoa izango dabe Bilboko 43. Liburu Azokan

Dabi Piedra 2013-05-29 15:43   Kulturea

Bilboko 43. Liburu Azokea maiatzaren 31tik bagilaren 9ra egongo da zabalik Bilboko Arenalean. Ohiko moduan, literatureak emon dauen barriena ikusi ahal izango da bertan eta autoreakaz hartu-emon zuzenak izango dira, 70 idazle inguru hurreratuko dira. Gaur, Angeles Mastretta mexikarrak Zidarrezko Lumea jaso dau antolatzaileen partetik eta, Karmel aldizkariko zuzendari Julen Urkizak, urrezkoa jasoko dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Microsoft Windows 8 eta Office euskeraz erabili daitekez dagoeneko

Dabi Piedra 2013-05-28 15:23

Informazinoaren eta Komunikazinoaren Teknologien inguruko jardunaldi baten, Bilbon, aurkeztu ditue euskerazko Windows eta Office barriak. Microsofteko arduradunek adierazo dabe, ahalik eta erabiltzaile gehiagorengana heltzeko bidean, hizkuntza guztiei lekua egitea ezinbestekoa dala. Eusko Jaurlaritzatik, bestalde, azpimarratu dabe, euskereak aurrerapen teknologikoen eskutik egingo dauela aurrera.

Arte eszenikoen formatu barritzaileenak Bilboko Alondigan dagoz, maiatzaren 31ra arte

Dabi Piedra 2013-05-22 15:24   Kulturea

Hilaren 31ra arte, beraz, arte eszenikoen ikuspegi barritzaileenak hartuko dau Alondigea, performance, berbaldi eta bestelakoen bidez. Ganerako jarduerakaz batera, 13 kreazino aurkeztuko dira, danak maiatzaren 22a eta 25a bitartean. Parte hartuko dabenen artean, aitatzekoa da Oscar Mata eta Espe Lopezek eratuko daben Psicodrama proiektua.

»» Ikusi argazki guztiak (2)