Rose Troche zinemagileak Zinegoak-en Ohorezko Saria jaso dau

Dabi Piedra 2016-02-22 13:48   Zinemea

Bilbora etorri da Rose Troche zinemagile estadubatuarra, Zinegoak jaialdiaren Ohorezko Saria jasoteko. Filmen eta telesailen bidez lesbianei gizartean euren lekua emoten eta emakume homosexualak ahalduntzen Trochek egin dauen ekarpena saritu nahi dabe antolatzaileek. Bere lanagaz lortu dauen oihartzuna ez ebala espero autortu dau Trochek eta asko pozten dala lesbianak ikusgarriago bihurtzen lagundu izanaz.

Erromeria giroa albo batera itxi barik, diskoa atara dau Garilak 26-k

Dabi Piedra 2016-02-18 13:06   Musikea

Jaigune eta ospakizunetan joteko jaio zan Garilak 26 eta, izakera horri uko egiten ez deutsien arren, estudioko diskoa atarateko pausua egin dabe, Baga Biga zigiluagaz. Eurek sortutako abestiez hornidutako lan horri Adrenalinaren zain izenburua emon deutsie. Rock doinuak erromeria giroagaz buztartu ditue eta kolaboratzaile ugariren laguntzinoa euki dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Sexu askatasunaren alde Afrikan egiten dan lana, Bilboko kaleetan ikusgai

Dabi Piedra 2016-02-17 13:36   Kulturea

Bilboko Zazpi Kaleetako, San Frantziskoko eta inguruetako 27 denda eta tabernatan argazkiak ipini ditue, Afrikan homofobiaren aurkako burrukearen nondik norakoak erakusteko. Zinegoak jaialdiaren kontura antolatutako erakusketea da, Amnesty International erakundeagaz alkarlanean eta auzoetako alkarteen laguntzinoagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Euskal Kostaldeko Museoen Sareak jarduera berezi ugari antolatuko ditu martian

Dabi Piedra 2016-02-17 13:03   kulturbiz

Euskal kostaldeko altxorrak lelopean, makina bat ekintza egongo dira Gipuzkoa eta Bizkaiko 32 museo eta gune kulturaletan. 150 jarduerako egitarauaren bidez, Euskal Kostaldeko Museoen Sareak bertoko ondare kulturala zabaldu nahi dau herritarren eta turisten artean. Dobako txartela be sortu dau erakunde horrek, deskontuak eta abantailak emoten dituana.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Zortzi talde egongo dira Bizkaiko Bertsolari gazteen BBK Txapelketan

Dabi Piedra 2016-02-16 12:56   Bertsolaritzea

Bihar, eguaztena, hasiko da Bizkaiko Bertsolari gazteen BBK Txapelketearen 24. ekitaldia, Igorren jokatuko dan kanporaketeagaz. Finala martiaren 18an izango da. Aurtengo nobedade nagusia da, igaz baino talde bat gehiago egongo dala lehian, Uribe-Butroe eskualdekoek eurena sortu dabe eta. Hortaz, seina laguneko zortzi talde izango dira.

Talentu lehiaketea eta tailerrak, Bilboko Udalaren eta Topagunearen Harrapazank zirkuituan

Dabi Piedra 2016-02-15 13:32   Kulturea

Urtero legez, aurten be, Bilboko gazteen artean sormena eta euskerearen erabilerea bultzatzeko jarduera ugari dakarz Harrapazank programeak. Bilboko Udalak eta Euskalzaleen Topaguneak antolatutako zirkuituan, tailer ugari eta talentu lehiaketea dagoz, 9 eta 18 urte bitarteko neska-mutilentzat. Lehiaketan 260 gaztek emon dabe izena.

Gorbeiako gune turistikoaren irudi barria eta telefonorako aplikazinoa aurkeztu ditue

Dabi Piedra 2016-02-11 13:51

Gorbeiako Parke Naturalaren inguruan dagozan herri eta eskualdeetara datozan bisitarientzako irudi erakargarriagoa sortzea eta bertako ekitaldien agenda osotua eskuragarri ipintea dira Gorbeia Gune Turistikoa erakundearen asmoak. Horretarako, logotipo modernoago bat sortu eta eskuko telefonorako aplikazinoa martxan ipini dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Bizkaiko Foru Liburutegiak 37 ekintza sartu ditu 2016ko egitarauan

Dabi Piedra 2016-02-11 12:56   kulturbiz

Literaturea ardatz dala, baina sormenaren beste esparruak be aintzat hartuta, askotariko programazinoa antolatu dau Bizkaiko Foru Liburutegiak aurtengo urterako, Lorea Bilbao Bizkaiko Kultura diputaduak azaldu dauenez. Erakusketak, saio literarioak, berbaldiak, lehiaketak eta abar egongo dira. Edade eta gustu guztietarako proposamenak dirala ziurtatu dau Bilbaok, euskeraz zein gaztelaniaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zinegoak jaialdiak kalera urten gura dau, ekitaldi ugariren bidez

Dabi Piedra 2016-02-10 13:38   Barriak

Zezeilaren 22tik 29ra egingo da Zinegoak, LGTB zinemearen Bilboko jaialdia, baina aurretik be ekitaldi piloa egongo dira. Zinemaldiagaz batera, argazki erakusketak, kontzertuak eta familientzako jarduerak antolatu ditue, programazinoa herritar guztiei zabaltzeko asmoz. Jaialdia amaitu eta gero, 27 herritan proiektauko ditue filmak, Zinegoak hedapena programeari esker.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Arriskatu egin dau Guda Dantza taldeak bigarren diskoan

Dabi Piedra 2016-02-09 13:07   Musikea

Aurreko diskoagaz alderatuta, arrisku gehiago hartu ditu Guda Dantzak Labarraren ertzean lanean (Baga Biga). Ska estiloaren inguruko doinuak ardatz dirala, jantzan egiteko aproposa dan diskoa sortu dabe, baina gogoetea ahaztu barik. Iraganaren ganeko hausnarketea dakar, izan be, Bizkaiko seikoteak Labarraren ertzeanen. Barikuan aurkeztuko dabe diskoa zuzenean, Mungian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Jotearen izakera herrikoia aldarrikatu nahi dau Aikok 'Jotamentala' dokumentalean

Dabi Piedra 2016-02-03 14:19   Kulturea

Jotearen ezaugarriak eta jantza klase horrek Euskal Herrian euki dauen ibilbidea batzeko eta gizarteratzeko ahalegina da Jotamentala, Aiko taldeak egindako dokumentala. Eten barik barrizten dan jantzea da jotea Aikoren esanetan, edonorentzat egokia, herriko plazetan sekula faltau ez dana. Dokumentala zezeilaren 12an estreinauko dabe, Bilbon.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Euskerea ikasteko 'Euskaragara' liburua eta webgunea eskuragarri dagoz

Dabi Piedra 2016-02-02 13:19   Euskerea berbagai

Euskerazko B1, B2 eta C1 mailak lortzeko sistema erraza eta bisuala lortzeko asmoz sortu dabe Euskaragara webgunea. Ganera, horregaz lotutako liburuaren bigarren edizinoa argitaratu dabe. Batez be, ikasgai teorikoak sartu ditue, baina euskereagaz lotutako bitxikeria eta bideoak be topau leitekez. Aurrerago, bizkaierea ikasteko jarraibideak be sartu nahi ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Angela Davis konbidau nagusi dala, kartzeleari buruzko jardunaldiak egingo ditue Bilbon

Dabi Piedra 2016-02-01 13:41   jardunaldiak

Zezeilaren 5etik 7ra egingo dabe Bilbon Emakumea eta kartzela izenburuko topaketea, GITE-IPES alkarteak antolatuta eta beste talde eta norbanako askoren babesagaz. Berbaldiak eta ikastaroak egongo dira. Espetxeari buruzko gogoetea egin eta alternatibak topetea izango da helburua. Angela Davis Estadu Batuetako ekintzaile historikoa izango da konbidau nagusia, baina beste aditu askok be parte hartuko dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Eskoziako erreferendumaz Alex Salmondek idatzitako liburua euskeraz atara dabe

Dabi Piedra 2016-02-01 12:47

Ametsa ezin da sekula hil izenburupean eta Sabino Arana Fundazinoaren eskutik, Alex Salmond Eskoziako Lehen Ministro ohiaren gomutak eta gogoetak euskeraz irakurteko aukerea dago. Eskoziako independentziaren inguruko 2014ko erreferendumaren bultzatzaile nagusia izan zan Salmond eta orduko bizipenak batu ditu liburuan. Holako prozesu bat eregiteko urte askotako lana beharrezkoa dala azpimarratu dau Salmondek, Bilbon egindako aurkezpenean.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Hizkuntza gitxituen arloan, Europako Batzordeak Espainiari 'txartel gorria' atara deutsala dino Patxi Baztarrikak

Dabi Piedra 2016-01-28 14:00   Euskerea berbagai

Eurokartako erispideak beteten diran jakiteko Europako Batzordeak plazaratu dauen 4. txostenaren kontura, baikor agertu da Patxi Baztarrika Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea. Eusko Jaurlaritzearen menpe dagozan eremu gehienetan, euskerearen babeserako neurriak egokiak dira eta Eurokartako gomendioak beteten dirala dino txostenak. Halandabe, gabeziak be badagoz, justizian eta polizian adibidez.

Enpresek emoten dituen zerbitzuak euskaldundu nahi ditu Kontseiluak, 'Euskalgintzaren Konpromisoa' ekimenagaz

Dabi Piedra 2016-01-27 12:19   Euskerea berbagai

Lan mundua eta eremu sozioekonomikoa euskalduntzeko bidean, enpresak ez eze, konsumitzaileak be ezinbestekoak dirala ikusi dau Kontseiluak. Horretan oinarrituta sortu dau Euskalgintzearen konpromisoa. Euskalgintzako eragileak bezero be badiran ezkero, jasoten daben zerbitzua euskeraz izateko neurriak hartuko ditue. Lehenik eta behin, telefono-konpainietan ipiniko dabe arretea.

Egitarau bete-betea, Bilboko aratusteetan

Dabi Piedra 2016-01-26 12:53   Kulturea

Zezeilaren 4tik 9ra ospatuko dira aurten aratusteak Bizkaiko uriburuan. Aurreko urteetan legez, Bilboko Udalak eta Konparsek bat egin dabe egitarau zabala antolatzeko. Jai askotariko eta parte-hartzaileak nahi dituela adierazo dabe. Ekitaldi garrantzitsuenen artean dagoz mozorroen lehiaketea, Farolin eta Zaranbolasen epaiketea eta sardinea erretea.

Ikusi eta Ikasi programearen 12. edizinoa martxan Bilbon, sekula baino jarduera gehiagogaz

Dabi Piedra 2016-01-25 13:19   kulturbiz

Urtarrilaren 26tik apirilaren 16ra bitartean, uriko umeei eta hareen familiei zuzendutako 58 ekintza egongo dira: Tailerrak, zirkua, ipuin-kontalariak, magia, antzerkia eta abar. Izan be, Bilboko Udalak eta Topaguneak antolatutako Ikusi eta Ikasi egitasmoak ez deutso urteroko hitzorduari huts egin. Aurten, hamaika auzotan egingo dira jarduerak eta lehenengo aldiz helduko dira Zorrotza eta Santutxura.

»» Ikusi argazki guztiak (2)