Inkisizinoak Durangon 1500ean zabaldutako prozesua liburu baten batu dau Ander Berrojalbizek

Dabi Piedra 2016-04-07 14:19

Jarrera heretikoa eukelakoan, 40 bat lagun epaitu zituen 1500. urtean Durangon eta gitxienez hamaika erreta hil zituen. Bizkaiko historiaren une hori ahaztuta eta ondo ikertu barik egon dala ikusita, Ander Berrojalbizek artxiboetara jo dau. Emoitzea, Los herejes del Amboto liburua da, Pamiela argitaletxeagaz eta Durangoko Arte eta Historia Museoagaz alkarlanean argitaratua.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Betiko indarrari eutsita, aldaketea bilatu dau Doctor Deseok disko barrian

Dabi Piedra 2016-04-06 15:01   Musikea

Igual y diferente. Una mirada distinta lanean (Baga-Biga), ohiko CDagaz batera, DVDa eta liburua topauko ditue zaleek. Izenburuak dinoan legez, beste ikuspegi batetik begiratu nahi izan deutso Doctor Deseok musikeari eta bizitzeari. Hortaz, taldearen ezaugarri nagusiei uko egin barik, estilo eta irudi barriak aztertu nahi izan ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Udabarriko fasea eukiko dau, aurten lehenengoz, Bizkaiko Bertsolari Txapelketeak

Dabi Piedra 2016-04-04 13:58   Bertsolaritzea

Apirilaren 10ean hasiko da 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketea eta antolatzaileek aurreratu dabenez, aldaketak ekarriko ditu. Lehenengo aldiz, udabarriko fasea eukiko dau, udagoieneko ohiko fasera nortzuk pasauko diran erabagiteko. Bederatzi saiotan, 56 bertsolarik parte hartuko dabe aurreko fasean, domekan Berrizen hasita.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Angelica Dassen argazkiak ipini ditue Bilbon eta Getxon, arrazakeriaren aurka

Dabi Piedra 2016-03-21 12:57   Kulturea

Humanae-Work in progress proiektuan ateratako hainbat argazki dagoz ikusgai Bilboko Uribitarte pasealekuan eta Getxo antzokiaren fatxadan. Martiaren 21a, Arrazakeriaren aurkako Nazinoarteko Eguna izan dala aprobetxauta aurkeztu ditue erakusketak Bilboko eta Getxoko udalek. Izan be, Angelica Dass brasildarraren irudiek gizakiaren kolore guztiak erakusten ditue, aniztasunaren eta bardintasunaren aldeko mezua zabaltzeko asmoz.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Alex Txikon: 'Tontorrean ia ez neban disfrutetako astirik euki, bueltako bidean pentsetan nengoan'

Dabi Piedra 2016-03-17 13:49

Nanga Parbat mendia (8.126 m) neguan igon dauen lehenengoa izan da Alex Txikon, Ali Sadpara eta Simone Morogaz batera. Pakistanetik bueltau barri, espedizino gogor horren nondik norakoak azaldu ditu. Talde-lana eta estrategia ezinbestekoak izan dirala dino. Pozik dago, historian sartuko dan igoerea egin dauelako, baina espedizino bateko lider hobea izaten ikasi behar dauela uste dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Santa Teresa Jesusenaren idazlan guztiak euskerara itzuli ditu Luis Baraiazarrak

Dabi Piedra 2016-03-16 13:17   Kulturea

Espaniako literatura klasikoko autore handienetako baten, Santa Teresa Jesusenaren (1515-1582), bosgarren mendeurrenaren harira hasitako proiektuaren emoitzea aurkeztu dabe karmeldarrek eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Haren obra guztien euskerazko itzulpena egin dau Luis Baraiazarrak, ia 2.000 orrialdeko argitalpena. Euskerearentzako ekarpen handia dala nabarmendu dabe aurkezpenean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

2015eko R. M. Azkue Literatura Sariak banatu ditu Euskaltzaindiak Bilbon

Dabi Piedra 2016-03-15 13:09   sariak-autortzak

10 eta 17 urte bitarteko gazteentzako sariketea da R. M. Azkue eta poesia zein narratiba arloko kategoriak daukaz. Guztira, 12 saritu egon dira, A eta B mailak kontuan hartuta. Euskaltzaindiak bultzatzen dau lehiaketea, BBK Fundazinoaren babesagaz, gazteen artean literaturarako zaletasuna eta euskeraz idazteko ohiturea zabaltzeko.

Irakurketa errazeko beste liburu bi argitaratu ditu Gaumin argitaletxeak

Dabi Piedra 2016-03-14 12:32   Kulturea

Oraintsu hasitako proiektuagaz aurrera segiduten dau Gaumin argitaletxeak, Bilboko Azkuna Zentroaren laguntzinoagaz. Irakurketa errazeko liburuak argitaratuta, persona guzti-guztiei literaturaz disfrutetako aukerea emon nahi deutsie. Onintze Goitiz Auriaren Amaia udalekuetan eta Laida Martinez Navarroren Erdi Aroko egunak liburuak plazaratu ditue oraingoan.

2016ko Ikastolen Ibilaldiak kantua, bideoklipa eta koreografia izango ditu, parte-hartzea bultzatzeko

Dabi Piedra 2016-03-10 14:34   Euskerea berbagai

Dagigun! lelopean egingo da, maiatzaren 29an, Ikastolen Ibilaldia Durangon. Alkarlanaren, auzolanaren eta parte-hartzearen aldeko mezua zabaldu nahi dabe eta, horregaz bat eginaz, aurtengo kantea berezia da: Ikasle eta musikarien artean alkarlanean sortu eta grabau dabe. Ganera, koreografia bat asmau deutsie abestiari eta horregaz jantzan egitera animau gura ditue euskaltzale guztiak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hamar urte geroago, bigarren diskoa plazaratu dau Peiremans-ek, 'Bigarren saria'

Dabi Piedra 2016-03-10 13:54   Musikea

Gorka Urbizuk eta Imanol Ubedak sortu eben Peiremans orain dala hamar urte baino gehiago eta, 2005etik isilik egon eta gero, zemendian bueltau ziran oholtzara. Berragerpen horretarako sortutako bost kantak dira Bigarren saria diskoaren oinarria. Peiremansen ohiko bidetik, pop melodiak eta gitarra rockeroagoak buztartu ditue lan barrian. Zuzeneko hiru kontzertu baino ez ditue emongo.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Susana Talayeroren ia hiru hamarkadako lana ipini dau ikusgai Bilboko Arte Eder Museoak

Dabi Piedra 2016-03-04 13:27   Kulturea

1987tik gaur egunera arteko ehun lan inguru batu ditu Bilboko Arte Eder Museoak, Susana Talayero bilbotarrari eskainitako Kronika geldiezina erakusketan. Ohiko atzera begirakoa baino, artisteak bere ibilbidean euki dituan kezkak eta lan egiteko modua dira ardatza. Estudiotik museorako aldaketea eta obrak bizirik manteniduteko erronkea gogoz hartu dituala dino Talayerok.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Euskal batailoietako gudarien argazkiak ipini ditue Batzar Nagusien egoitzan, Bilbon

Dabi Piedra 2016-03-02 13:05   Kulturea

Mauro Saravia txiletarrak ataratako argazkietan 1936ko gerratik bizirik geratzen diran gudariak agiri dira. Intxorta 1937 alkarteagaz batera antolatutako erakusketa hori Bilbon egongo da martiaren 29ra arte, Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan. Gudari gehienak gizonak ziran, baina emakumeek be gerrea sufridu ebela gogoratzeko, omenaldia egingo jake apirilean eta hareei buruzko argazki erakusketea datorren urtean aurkeztuko dau Saraviak.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Askotariko proposamen kulturalak Bilbon, Blas de Oteroren mendeurrena gogoratzeko

Dabi Piedra 2016-03-01 13:35   Kulturea

1916ko martiaren 15ean jaio zan Blas de Otero poeta bilbotarra eta mendeurrena gogoratzeko ekitaldi piloa antolatu dau Bilboko Udalak, kultur eragile eta artistakaz alkarlanean. Irakurraldiak, antzezlanak eta lora eskaintzak egingo ditue. Ganera, Andres Urrutiak euskerara itzuli dau Oteroren Istorioak, alegiazkoak nahiz egiazkoak, prosa poetikoan idatzitako liburua.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Athletici buruzko galderen jokoa sortu dabe, euskeraz, eskuko telefonoetarako

Dabi Piedra 2016-02-29 13:04   Euskerea berbagai

AppaAthletic jokoa eskuragarri dago Android zein iOS erako eskuko telefonoetarako, doban. Athletic Cluben historiako gertakari, pasadizo eta datuak ezagutzera emoteko galdetegia dakar, ondo paseteagaz batera euskerea zabaltzeko asmoz. Teknologia barriak, euskerea eta Athletic modu ludikoan batu ditu Topaguneak aplikazino honegaz.

Andy Warholen alderdi ezezagunena Guggenheim Museoan

Dabi Piedra 2016-02-25 13:54   Kulturea

Itzalak izenburuko lana Bilbora ekarri dau Guggenheim Museoak. 102 panelez osotutako obra koloretsua da, Andy Warhol artista amerikarraren obra ikonikoetatik aldentzen dan artelan handia. Argia, koloreak eta itzala dira obrearen oinarria. Zezeilaren 26tik urriaren 2ra bitartean egongo da ikusgai, museoko beheko solairuan.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Kolaboratzaile ugarik lagunduta atara dau Keu Agirretxeak 'Nomadak eta kofrea' diskoa

Dabi Piedra 2016-02-25 13:17   Musikea

Urtebeteko lana behar izan dau Keu Agirretxea ondarrutarrak baina, azkenean, kalean dago Nomadak eta kofrea diskoa (Mauka). Ohiko moduan, Mikel Etxabururen poemak dira kanta askoren oinarria, baina oraingoan kolaboratzaile gehiago be euki ditu. Xabi Solano, Mikel Erentxun, Izaro Andres eta abarren ahotsak entzun leitekez disko honetan. Martiaren 5ean hasiko da zuzeneko kontzertuetan Nomadak eta kofrea aurkezten. 

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hamar euskal diseinatzaileren lana ikusgai, 'Oihal artean' erakusketan

Dabi Piedra 2016-02-22 14:33   Kulturea

Bizkaiko Foru Liburutegian urteko lehenengo erakusketea zabaldu dabe, Oihal artean. Hamar euskal diseinatzaile gazteren jantziei ataratako argazkiek eta antxinako euskal janzkeren inguruko dokumentazinoak osotuten dabe erakusketea. Marta Perez Elosua arduratu da argazkiak egiteaz, diseinatzaile bakotxaren jaioterrian irudi ikusgarriak atarata.

»» Ikusi argazki guztiak (7)