Bizkaian .eus domeinua indartzeko deia egin dabe Foru Aldundiak eta Eudelek

Dabi Piedra 2016-11-04 11:21   Euskerea berbagai

Urtebetean, % 27 hazi da .eus domeinua Bizkaian. Interneten euskereari bidea zabaltzeko tresna indartsua da .eus, kanpainearen bultzatzaileek dinoenez.

Abesti asko baina zehatzak dakarz Zea Maysek 'Harro' disko barrian

Dabi Piedra 2016-11-03 13:45   Musikea

Datorren urtean 20 urte beteko ditu Bilboko laukoteak eta orain arte egindakoaz eta bidean topau dituen laguntzaileakaz harro dagozalako ipini deutsie izen hori diskoari.

Zemendiaren 18tik 25era bitartean egingo da Zinebi jaialdiaren 58. edizinoa

Dabi Piedra 2016-11-02 13:20   Zinemea

Film laburren eta dokumentalen Bilboko jaialdiak, Zinebik, lehenengo lan luzea zuzendu daben sortzaileentzako saila estreinauko dau aurten.

'Zeozer desbardina egiteko gogotik' sortutako diskoa dakar Su Ta Garrek

Dabi Piedra 2016-10-28 13:18   Musikea

Ohiko estilotik urtenda, kanta leun eta lasaiak daukaz Su Ta Gar-en Maitasunari pasioa diskoak. Euren disko intimoena dala dinoe.

Albert Oehlen alemaniarraren margolanak ikusgai Bilboko Guggenheim Museoan

Dabi Piedra 2016-10-20 12:32   Kulturea

Bigarren Mundu Gerrearen osteko belaunaldiko kidea da Oehlen. Askatasun artistikoa ardatz dala, Irudiaren atzean izeneko erakusketea atondu dau Petra Joos komisarioak.

Bilboko 'Txotxongiloak Domekero' programea urriaren 30ean hasiko da

Dabi Piedra 2016-10-19 13:05   Kulturea

Familiei zuzendutako ikuskizunak egongo dira astero Campos antzokian, martiaren 26ra arte, Txotxongiloak Domekero zikloaren zazpigarren edizinoan.

Euskal idazleen poemetan oinarritu da Inun, 'Da nola' disko barria egiteko

Dabi Piedra 2016-10-18 12:35   Musikea

Mikel Inunziaga, Inun, bakarlari zornotzarrak bigarren diskoa plazaratu dau: Da nola. Formeari emon deutso garrantzia, hau da, melodia eta berbak ondo buztartzeari.

Kulturen arteko topaleku izateko sortu da Kulturaire

Dabi Piedra 2016-10-17 13:18   Kulturea

Bilbao 700 fundazinoak antolatuta, zemendiaren 10etik 12ra egingo dabe Kulturaireren lehenengo edizinoa, Bilbon. Andaluziako flamenkoa eta kultura eskoziarra konbidauko ditue.

Euskadi Literatura Saria, Mitxelko Uranga, Fernando Mikelarena, Uxue Alberdi eta Mikel Casalentzat

Dabi Piedra 2016-10-13 11:42   Kulturea

Euskerazko saiakerea, gaztelaniazkoa, euskerazko ume eta gazte literaturea eta literatura lanen ilustrazinoa ataletan saritu ditue, hurranez hurran.

Euskaltzaindiaren Hiztegiaren bigarren argitaraldia papelean eta interneten dago

Dabi Piedra 2016-10-06 12:42   Euskerea berbagai

Andres Urrutia Euskaltzaindiko buruak adierazo dauenez, hiztegia barritu eta zabaldu egin dabe. Edizino barriak 37.884 sarrera dakarz.

Urriaren 15ean hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketearen udagoieneko fasea

Dabi Piedra 2016-10-05 12:27   Bertsolaritzea

Bost kanporaketa eta hiru finalaurreko egongo dira. Zortzi onenek Bilboko Miribilla kiroldegian jokatuko dabe finala, abenduaren 17an.

Euskal zinemagintzearen amua izango da Lekeitioko Zine Bilerea, urriaren 16tik 22ra

Dabi Piedra 2016-10-04 13:03   Zinemea

Sail ofizialean 31 lan ikusteko erea egongo da Lekeitioko Zine Bilerearen 39. ekitaldian. Bestetik, Benito Ansola bekearen emoitzea aurkeztuko da eta Kontxu Odriozolari omenaldia egingo deutsie.

Jantza proposamen barritzaileenak dakarz BAD jaialdiak Bilbora

Dabi Piedra 2016-10-03 13:56   Kulturea

Nazinoarteko jantzariak egongo dira BADen, urriaren 20tik 29ra, baina baita goi mailako euskal artistak be.

Biribilko programako euskera ikastaroetan izena emon leikie Bilboko merkatariek

Dabi Piedra 2016-10-03 12:46   Euskerea berbagai

Bilboko Udalak eta Bilbao Dendak alkarteak eratutako kursoetan, urriaren 13ra arte dago izena emoteko modua. 2009tik dago martxan Biribilko.

Badator Bilboargazkiren 10. edizinoa

Dabi Piedra 2016-09-30 12:24   Kulturea

Argazkilari profesionalen bederatzi erakusketa dagoz egitarauan, baita berbaldiak eta tailerrak be. Bilboko Udalak eta BBK-k antolatuta, urrian egingo dabe Bilboargazki.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Artearen klasiko handiak eta Francis Bacon, aurrez aurre Bilboko Guggenheim Museoan

Dabi Piedra 2016-09-29 13:20   Kulturea

Sortu zanetik izan dauen helburu bat bete dau Bilboko Guggenheimek: Francis Baconen, 20. mendeko artista esanguratsuenetako baten, atzera begirakoa antolatzea. Urtarrilaren 8ra arte egongo da ikusgai.

Banden Lehia irabazita, Begiz Begi taldeak 'Hatsa' diskoa dakar

Dabi Piedra 2016-09-28 12:30   Musikea

Azkue Fundazinoak bultzatutako lehiaketea irabazi eben baionarrek igaz. Aurtengo deialdia be martxan dagoala dinoe antolatzaileek.