Jose Ramon de la Ricak marraztutako 23 barku Bilboko Itsas Museoan dagoz ikusgai

Dabi Piedra 2012-10-04 15:41   Kulturea

Euskal Herriko Itsas Ardularitza Eskoleak, bere 30. urteurrena ospatzeko eratu dau erakusketea. Bertoko eta Europa osoko ontzioletan egindako itsasontzien pinturak batu ditue, euskal ontzi-konpainiek erabilitakoak. Jose Ramon de la Rica bilbotarrak (1919-2011) marraztu ditu barku guztiak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskeratik euskerarako hiztegia aurkeztu dau Euskaltzaindiak, adibideduna

Dabi Piedra 2012-10-03 15:44   Euskerea berbagai

Hiztegi Batuaren korpusean oinarrituta, 20.000 berba batu ditue Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak lanean. Ibon Sarasolak gidatutako taldeak euki dau proiektuaren ardurea eta, azkenean, urte luzeetako helburua izan dan hiztegiak argia ikusi dau, euskerearen munduan erreferentzia izateko asmoz.

Donostiako Zinemaldiko film hautatuak Bilboko Alondigara datoz asteon

Dabi Piedra 2012-10-02 15:45   Barriak

Gaur, martitzena, hasi eta domekara arte, zazpi film proiektauko ditue, Zinemaldiko Zabaltegi eta zuzendari barrien sailetatik aukeratutako piezak. Aitagarrienak, Pablo Berger bilbotarraren Blancanieves eta Fermin Muguruzaren Zuloak pelikulak dira. Izan be, horreek zuzendari biak proiekzinoan egongo dira, ikusleen galderei erantzuteko.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Erabagiteko eskubidea eta gizartea garapenaren erdian ipintea ezinbestekotzat jo dau Juan Jose Ibarretxek

Dabi Piedra 2012-09-27 15:59   kulturbiz

Lehendakari ohiak bere doktore tesia jasoten dauen liburua aurkeztu dau gaur Bilbon, El Caso Vasco, el desarrollo humano sostenible izenburuagaz. Bertan, gaur eguneko munduaren azterketa kritikoa egiten dau eta etorkizunari begiratzen deutso, iragana ahaztu barik.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Emakumeen presentzia sekula baino handiagoa izango da Bilboko Film Sozialen jaialdian

Dabi Piedra 2012-09-24 15:14   Barriak

Laugarren urtez egingo dabe Nazinoarteko Film Ikusezinen Jaialdia, irailaren 27tik urriaren 4ra, KCD Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatuta. Ohiko moduan, mundu zabalean eta geure inguruan jazoten diran bidebakokeriak salatu, gizarteari ahotsa emon eta baztertutakoen alde egiten daben pelikulak proiektauko ditue.

Aitzol Aramaio gogoan, euskal sortzaileen topaleku izango da Ondarroa urrian

Dabi Piedra 2012-09-20 15:24   jardunaldiak

Jaialdiak hiru helburu daukaz: batetik, Aitzol Aramaiori omenaldia egitea, herrian maitatua zalako eta euskal kultureari ekarpen handia egin eutsalako. Bestetik, Euskal Herri mailako sormen jaialdia egitea, egileak batu eta euren arteko alkarrizketea sortu. Amaitzeko, jentearen partaidetzea bultzatzea.

Arteari eta oroimenari buruzko nazinoarteko jardunaldiak, gaur eta bihar Bilbon

Dabi Piedra 2012-09-19 15:09

Kritikarea alkarteak artea ikertzea dau helburu, artearen nortasunari buruz hausnartzea. Unibersidadeko filosofia, arkitektura eta artearen historiako irakasle talde batek sortu dau. Igaz, lehenengoz antolatu eben Paisaia Kritikoak estetikeari, politikeari eta eremu publikoari buruzko alkarrizketea eta, emoitza onak ikusita, aurten barriro eratu dabe gogoetaldia.

Pakea Bizkaia ontzia hegoaldera eroango dau oraingoan Unai Basurkok, Antartikara

Dabi Piedra 2012-09-18 15:46

Portugaleteko marinela ez da bakarrik joango. Danetara, 19 lagunek osotzen dabe espedizinoa, baina batzuek etapa solteetan baino ez dabe parte hartuko. Esate baterako, Kepa Acero Ushuaian batuko jake. EHUko sei ikasle joango dira Pakea Bizkaian, gure lana zelan egiten dan transmitiduko deutsiet, beraz, erronka hori be badaukat, gazteei itsasoko sekretuak erakustea, adierazo dau Unai Basurkok.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Zinegoak zinema jaialdia zortzigarren ekitaldira heldu da dagoeneko

Dabi Piedra 2011-01-13 14:31   Barriak

Arlo gay, lesbiko eta transexuala lantzen dau Zinegoak zinemaldiak eta urtarrilaren 22tik 30era egingo ditue proiekzino eta ekitaldiak Bilboko hainbat aretotan. Ganera, Zinegoak Hedapena programearen barruan, Bilbotik kanpoko zortzi uri eta herritan be jaialdiaren barri eukiko dabe zezeilaren 1etik 14ra.

Amazonaseko indigenen bizimodua ikusgai Bilbon, argazki erakusketa bati esker

Dabi Piedra 2010-12-27 14:44   kulturbiz

Brasil eta Venezuelako indigenen bizimodua, ohiturak, arazoak eta mundu ikuskerea ezagutu leitekez Mundu indigenarako bidaia izeneko erakusketan, argazki panelen bidez eta baita Hego Amerikatik ekarritako objektuei esker be.

Erotismoa umorez zipriztindua, edo belaunaldi literario barri baten aldarria

Dabi Piedra 2010-12-16 14:04   Kulturea

Hamaika autore, danak emakumezkoak, eta hamar ipuin, horixe da Orgasmus liburuaren oinarria. Txalaparta argitaletxeak dakar lan barria, LitEROtura bildumearen barruan eta euskal literaturan eragiteko eta belaunaldi barrien ikuspegia erakustera dator.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Gitarrearen doinua da protagonista bakarra Angel Unzuren disko barrian

Dabi Piedra 2010-12-15 14:41   Musikea

Bakarkako hirugarren diskoa kaleratu barri dau Angel Unzu gitarra-jole eta musikagile nafarrak, Tiempo de busqueda izenekoa, sortze prozesu luze eta konplexua euki dauen lana. Jentaurreko aurkezpena gaur egin dau Bilbon.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kepa Tamamesek narrazino laburrak batu ditu bere bigarren liburuan

Dabi Piedra 2010-12-14 14:28   Kulturea

Estigma liburuko istorio batzuk erreibindikatiboak dira, beste batzuek gogoetara eroaten gaitue, 'baina ezin da ahaztu aldarrikapenak gogoetara daroala eta alderantziz', zehaztu dau autoreak. Ganera, gozetako eta irakurleari gozau eragiteko be idazten dauela azaldu dau Kepa Tamamesek.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Urre bilatzaileen bizipenak izango dira protagonista bereziak BBKren XVII. Mendi Astean

Dabi Piedra 2010-12-13 14:45

Mendi Asteko berbaldiak hasteko Javier Reverte idazlearen berbak izango dira entzungai gaur, astelehena, eta hori da nobedade nagusia. Kanadako ipar-mendebaldeko Yukon lurraldean orain dala ehun urte baino gehiago urrea topau eben eta milaka personak hara ailegau eta bizimodu hobea izateko esperantzan bizitako abenturea azalduko dau Revertek.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Musikea eta jantzea bat eginda, infernuko hauspoari esker

Dabi Piedra 2010-12-02 14:42   Musikea

Korrontzi eta Oinkari taldeek diskoa atara dabe alkarlanean, batzuen doinuak besteen jantzeagaz lotu ditue eta ikuskizun eta DVD barria sortu da, Infernuko hauspoa izenekoa. Korrontzi folk boskotearen hirugarren diskoa da eta Villabonako Oinkari Dantza Taldearentzat, barriz, euskal jantza tradizionala barritzeko ahaleginean beste pausu bat.

Pop, rock eta punk estiloak nahastau ditu Zain taldeak 'XXI. mendeko piratak' diskoan

Dabi Piedra 2010-12-01 14:45   Musikea

Bilbon aurkeztu dabe diskoa Zain berriztarrek Baga Biga diskoetxearen eskutik

Gaztea irratiaren maketa lehiaketan saria eskuratu eban lanean oinarrituta egin dabe disko barria Berrizeko taldeko kideek. XXI. mendeko piratak, neurri handi baten, pop oinarriko diskoa danik ezin da ukatu, baina Zain taldearen erreferentzia nagusiak rock eta punk-aren alorrean dagozala be nabarmena da.

Bar Puertoko testigantzak betikotu ditue DVD eta liburuari esker

Dabi Piedra 2010-11-26 14:35   Musikea

Ikuskizunean sortutako guztia euskarri fisikoan batzeko asmoz argitaratu ditue orain liburua eta DVDa. Bertan, testigantza guztiak, Kirmen Uriberen narrazinoa eta Urdangarinen musikea topatuko doguz, argazki eta guzti.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bizkaiko 17 udalerri, hiru mankomunidade eta Foru Aldundia alkarlanean, Euskararen Egunean

Dabi Piedra 2010-11-24 13:51   Euskerea berbagai

Urtero legez, aurten be, abenduaren 3an ospatuko da Euskararen Eguna eta, Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimenez, hainbat udalerrik bat egin dabe, 'danok batera jarduteak programazino osoagoa egiteko aukerea emoten dau', Josune Ariztondo kultura diputaduak azpimarratu dauenez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Flamenkoaren erritmoari euskerearen doinua batu deutso Badaukat taldeak lehenengo diskoan

Dabi Piedra 2010-11-19 14:34   Musikea

'Euskerearen fonetikea, ahoskerea, doinua, flamenkorako aproposak dirala konturatu nintzan eta hor hasi zan proiektu hau mamitzen', azaldu dau Jose Herediak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskerea eta alaitasuna zabaldu gura ditue Irrien Lagunak klubaren bidez

Dabi Piedra 2010-11-18 14:41   kulturbiz

Porrotx pailazoak azaldu dauenez, 'euskerea eta alaitasuna zabaltzeko asmoz hasi ginan lanean, baina denporeagaz konturatu gara, horri baloreak gehitu behar jakozala'. Holan, Irrien Lagunak klubaren bidez, euskerea ez eze, gizartetik hartutako balore asko be sustatu gura ditue umeen artean.

»» Ikusi argazki guztiak (3)