Wert ministroaren plangintzearen aurrean, euskerazko irakaskuntzeari babes osoa emoteko deia zabaldu dau Kontseiluak

Dabi Piedra 2012-12-13 13:46   Euskerea berbagai

Gaztelaniari lehentasuna emoten deutsonez, Wert ministroak egin gura dauen aldaketeak eleaniztasuna arriskuan ipiniko dau eta, batez be, euskerearen transmisinoari kalte sakona egingo deutso, Kontseiluaren ustez. Holan ba, Werten erreformea eraso larritzat jo dau Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak.

Bilbon agerraldia egin dau Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, Espainiako Hezkuntza Ministerioak egin gura dauen erreformea salatu eta euskerazko irakaskuntza sistemea defenditudeko. Gaztelaniari lehentasuna emoten deutsonez, Wert ministroak egin gura dauen aldaketeak eleaniztasuna arriskuan ipiniko dau eta, batez be, euskerearen transmisinoari kalte sakona egingo deutso, Kontseiluaren ustez. Holan ba, Werten erreformea eraso larritzat jo dau Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak.

Hizkuntzearen normalizazinoari oztopoak ipinten dabil Ministerioa, adierazo dau Paul Bilbaok, batez be hezkuntzeari eragiten deutso proposamenak, baina euskaldunak sortzeko iturri nagusia euskerazko irakaskuntzea danez, danori eragiten deusku. Bilbon egindako agerraldian, euskalgintzako eragile ugaritako ordezkariak batu dira, lehenengo lerroan hezkuntza alorrekoak egon dira. Euskerea zabaltzeko hezkuntzeak daukan zeregina txikitu gura dau Werten planak, Kontseiluaren ustez, baina ganera, beste oinarrizko printzipio batzuk be ezerezean itxiko leukez, hizkuntzen ofizialtasunarena, esaterako. Paul Bilbao bildur da, ez ete dan inflexino puntua izango, urteotan lortu dana desagertarazoten hasiko diran momentua.

Ez dot apokaliptiko agertu nahi, baina euskerearen berreskurapena bera be kolokan egon leiteke, azpimarratu dau Bilbaok, euskaldunak sortzeko iturria zarratu nahi dabe. Zezeilean, Espainiako Gobernu barria osotu barri egoala, Kontseiluak ohartarazo eban estaduetako administrazinoek euskalgintzearen lana baldintzatzen eta kasu batzuetan eragozten dabela, poderea daukienek erabagiten dabela euskerearen normalizazinoa norainokoa izan leitekean. Wertek egindako proposamena testuinguru horretan sartzen dogu, zezeilean hasi ginan jaubetzen ze bide hartu nahi eban eta, orain, erreforma hau dator, zoritxarrez itxaroten genduan, dino Bilbaok.

Ezin dogu aurrera egin Damoklesen ezpatea eten barik ganean dogula, aldarrikatu dau Bilbaok, horregaitik, dei egiten dogu euskerazko irakaskuntzea defendiduteko, gazteek euskerea ikasiko dabela ziurtatuko dauen ereduaren alde egiteko. Eragile politiko, instituzional eta sozialen babes publikoa eskatu dau Kontseiluak, abenduaren 1eko manifestazinoan herritarrek garbi erakutsi eben euskeraz bizi nahi dabela, eragileek dei horri erantzun behar deutsie. Holan ba, euskal erakundeei, eskura daukiezan tresna guztiak erabilteko eskatu deutse Kontseiluak, euskerearen transmisinoa bermatuko dauen eredua blindetako.

Halandabe, Kontseiluak, babes eskaria baino gehiago egin dau Bilboko agerraldian. Atzerapausuei erantzuteko, aurrera egitea aldarrikatu dau. 2008an plazaratu eben Kontseiluak eta irakaskuntzako eragileek Ikasle euskaldun eleanitzak sortzen izeneko dokumentua, irakaskuntzan apliketako sistema zehatz bategaz. Kontseiluaren ustez, jarraibide horreekaz, hezkuntza sistemeak euskaldundu egingo leukez ikasle guztiak, eta beste hizkuntza batzuk ikasteko modua emongo leuke. Proposamen hori ezarteko eskatu dau Paul Bilbaok, orain da garaia, benetan euskaldunduko dauen sistemea abian ipinteko.


Agerraldian, honako honeek parte hartu dabe:

- Kontseiluko hezkuntza-sektorea: Ikastolen Elkartea, Sortzen-Ikasbatuaz, EHIGE, Hik Hasi.

- Kontseiluko bazkideak: Berria, Elkar, Topagunea, Euskal Idazleen Elkartea, Aek, Gerediaga, Artez, Bertsozale Elkartea, Karmel, Hau Pittu Hau, Emun, UEU eta Iberba.

- Bestelako eragileak: CCOO, ELA, LAB, Stee-Eilas, NIZE eta Ikasle Abertzaleak.

Erantzunak

ZAMAKONA ARANGUREN JOSE FELIX 2012-12-13 18:07 Erantzuna | #1

Euskal Herrian beti euskeraz, gure hizkuntza da ta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu