Pop, rock eta punk estiloak nahastau ditu Zain taldeak 'XXI. mendeko piratak' diskoan

Dabi Piedra 2010-12-01 14:45   Musikea
Bilbon aurkeztu dabe diskoa Zain berriztarrek Baga Biga diskoetxearen eskutik

Gaztea irratiaren maketa lehiaketan saria eskuratu eban lanean oinarrituta egin dabe disko barria Berrizeko taldeko kideek. XXI. mendeko piratak, neurri handi baten, pop oinarriko diskoa danik ezin da ukatu, baina Zain taldearen erreferentzia nagusiak rock eta punk-aren alorrean dagozala be nabarmena da.

Gaztea irratiaren maketa lehiaketan saria eskuratu eban lanean oinarrituta egin dabe disko barria Berrizeko taldeko kideek. XXI. mendeko piratak, neurri handi baten, pop oinarriko diskoa danik ezin da ukatu, baina Zain taldearen erreferentzia nagusiak rock eta punk-aren alorrean dagozala be nabarmena da.

Publiko zabal batentzako doinu egokiak dira eta, leitekeana da hori izatea Gaztea irratiaren lehiaketan arrakastea lortu izanaren giltza, kanta erakargarriak dira, melodia garbiak eta itsaskorrak dira nagusi, hau da, pop estiloaren esentzia dira diskoko abesti asko. Baina XXI. mendeko piratak lana ez da hori bakarrik, moldaketek beste nortasun bat emoten deutsie abestiei eta punk eta rock estiloaren eragina sakona da, 'pop-a egiteaz ez gara lotsatzen, baina gure eraginak anitzak dira', azaldu dau Unai taldeko abeslari eta gitarra-joleak. Pop estiloaren ideia ez dala negatiboa ganeratu dau Asierrek, Zain-eko beste gitarra-joleak, baina 'punk-pop-rock egiten hasi ginan, dana nahastauta, eta holan jarraitzen dogula garbi daukagu'.

Zain taldearen doinuetan, Offspring, Bad Religion eta gisako taldeen eragina dago, baina Millencollin taldea da Berrizko laukotearen gogokoena, 'danok batera hasi ginan talde hori entzuten eta gure kantetan Millencollinen eragina begibistakoa da', azaldu dau Unai taldekideak.

XXI. mendeko piratak diskoan, hamabi abesti zorrotz baina goxo batu ditu Lain taldeak eta baita Aitzakiak izeneko bideoa be. Kolaborazino ugari be izan dabe, tartean Nerea Sanchezena, Keike taldeko abeslaria izandakoarena. 'Kantu batzuetarako neska baten bila ibili ginan eta Nerea lehendik be ezagutzen genduanez, kolaborazinoak egiten ibili da'. Tres41 taldeko Mikel 'Puro' be badago kolaboratzaileen artean, 2009/07/10 kantuan. Abesti horretan, Bilbao BBK Live musika jaialdian Zain taldekoek izandako bizipen tamalgarria ezabatu gura izan dabe, 'iskanbila baten erdian subertau ginan eta oraindino epaiketearen zain gagoz', aitatu dabe taldekideek.

Entzuteko erraza da XXI. mendeko piratak, Zain taldearen disko barria. Pop estiloa oinarri, rock-erako jokerea hartu dabe azkenaldion, baina hori bai, punk momentuak ez dira falta kanta gehienetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu