'Familia artean' egindako diskoa dakar Joseba B. Lenoirrek

Dabi Piedra 2016-05-19 12:34   Musikea

Autoprodukzinoa da Eguzkiari begietara so, Joseba B. Lenoirren bakarkako laugarren diskoa. Askotariko doinuak batu ditu oraingoan beratarrak bederatzi kantako lanean. Ingurukoen laguntzinoagaz egindako diskoa danez, familia artean sortutakoa dala nabarmendu dau.

Erabateko 21 estreinaldi dakarz Leioako Umore Azokeak aurten

Dabi Piedra 2016-04-27 14:03   Kulturea

Maiatzaren 19tik 22ra egingo da Leioako kale eta plazetan Umore Azokearen 17. edizinoa. Antolatzaileek nabarmendu dabenez, 54 ikuskizun egongo dira aukeran, horreetatik 21, erabateko estreinaldiak. Ganera, bertoko artistei lekua egingo jake eta sektoreko profesionalen topaketea egongo da. Leioa kaleko arteen uriburu bihurtuko dogu, dino Ana Lopez programatzaileak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Antartikan sortutako artelanak ipini ditue Andrea Juanek eta Teresa Jareñok Bizkaia Aretoan

Dabi Piedra 2016-05-17 12:01   Kulturea

Argentinako Gobernuaren Antartikako zuzendaritzearen eta EHUren alkarlanari esker abiatutako proiektuaren barruan, 45 egun pasau zituen Andrea Juan eta Teresa Jareño artistek Antartikako base baten. Han sortutako obrak Bilboko Bizkaia Aretoan dagoz ikusgai, maiatzaren 25era arte, Artea Antartikan izenburupean.

Leioako Umore Azokan 18 euskal konpainia egongo dira aurten

Dabi Piedra 2016-05-12 12:24   Kulturea

Hamaika estreinaldi aurkeztuko ditue bertoko konpainiek Leioako Umore Azokan, maiatzaren 19tik 22ra. Antolatzaileek dinoenez, talde gazteak eta beteranoak dagoz egitarauan eta horrek kaleko arte eszenikoek geurean osasun ona daukiela erakusten dau.

Euskerazko testuen corpusik handiena aurkeztu dau Euskara Institutuak

Dabi Piedra 2016-05-06 14:27   Euskerea berbagai

EHUren Euskara Institutuak eta Eusko Jaurlaritzeak daukien hitzarmenaren emoitzea dira Egungo Testuen Corpusa (ETC) eta Hizkuntzen Arteko Corpusa (HAC). Lehenengoa, euskerazko corpusik zabalena da, 270 miloe berba jasoten ditu. Bigarrenak, euskerazko testuetako berbak, gaztelaniazko, frantsesezko eta ingelesezko baliokideakaz erakusten ditu.

Klown eta Pailazoen Nazinoarteko Jaialdia egingo da asteburuan Arrigorriagan

Dabi Piedra 2016-05-04 14:33   kulturbiz

Barikuan, maiatzak 6, hasi eta domekara bitartean, 13 konpainiaren ikuskizunek hartuko dabe Arrigorriaga, klown eta pailazoen nazinoarteko jaialdiaren 21. edizinoan. Tartean, lau euskal konpainia izango dira. Publiko guztientzako egitaraua dakarrela dinoe antolatzaileek. Jarduera osogarrien artean, erakusketa bat eta umeentzako jarduerak dagoz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskalkien eta herri-hizkeren inguruko erakusketea ipini dabe Bilboko Zabalguneko eraikinean

Dabi Piedra 2016-05-03 15:08   Euskerea berbagai

Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren zazpigarren liburua aurkeztu dau Euskaltzaindiak Bilbon, Zabalguneko eraikinean, Euskara ibiltaria erakusketea aurkezteaz batera. Liburuaren zein erakusketearen oinarrian, euskalkiak eta herriz herriko berbetak jaso eta aztertzeko Euskaltzaindiak egindako lana dago. 1980ko hamarkadan hasitako proiektu erraldoia da Atlasa eta jakintza hori gizarteratzen hasteko ordua dala dino Akademiak.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Arte garaikidea bultzatzeko Eremuak programea herrietara zabalduko da aurten

Dabi Piedra 2016-05-03 14:25   Kulturea

Pello Irazuren, Itziar Okarizen eta Leire Vergararen gidaritzapean, seigarren urteari ekin deutso Eremuak programeak. Euskal arte garaikideari testuingurua ipintea eta sortzaileei aukerak emotea dira helburu nagusiak. Artea gizarteratzeko asmoz, Harriak ekimena egingo dabe lehenengoz, Eremuak hainbat herritako kultur etxeetara eroateko.

Magoen eta eskapisten topaleku izango dira Bilboko Txurdinaga eta Otxarkoaga maiatzean

Dabi Piedra 2016-05-02 14:03   kulturbiz

Hogei mago, prestidigitadore eta eskapista inguruk parte hartuko dabe Bilboko 12. Magia Topaketetan, maiatzaren 5etik 29ra. Era berean, Euskadiko eta Munduko Izarren Galea eta zaleentzako lehiaketea eratu ditue. Ekitaldi guztiak 3. barrutian izango dira, hau da, Txurdinagan eta Otxarkoagan. Izan be, bertako merkatari alkarteak dira antolatzaile, Bilboko Udalagaz batera.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Labayruren hiztegiak eskuko telefonoan doban ikusteko aplikazinoa sortu dabe

Dabi Piedra 2016-04-28 13:45   Euskerea berbagai

Labayru Hiztegia eta Hiztegi Fraseologikoa interneten ipini zituan aurreko udan eta, orain, eskuko telefonotik be konsultau ahal izateko aplikazinoa sortu dau Labayru Fundazinoak. Dobakoa da eta offline ikusi ahal izango da, hau da, interneteko konekzino barik. Hurrengo pausua, hiztegiak tableterako egokitzea izango dala dino Labayruk.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Guggenheimek artelanak ikasleei hurreratzeko plataforma digitala sortu dau

Dabi Piedra 2016-04-25 14:26   kulturbiz

Unidade didaktiko interaktiboak deskargauta, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako neska-mutilek Bilboko Guggenheim Museoko artelan batzuen ganeko informazinoa, jarduerak, irudiak eta bideoak eukiko ditue eskura. Dobako 20 kurso dira, iTunes plataformearen bidez eskuratu leitekezanak. Zornotzako Lauaxeta ikastolako irakasle bat ibili da proiektua garatzeko lantaldean.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Su à feu' kaleko ikuskizuna dakar Deabru Beltzak konpainiak bere 20. urteurrenean

Dabi Piedra 2016-04-22 14:53   Kulturea

Inozko ahaleginik handiena egin dau Deabru Beltzak taldeak Su à feu ikuskizuna preparetan, 16 hil behar izan ditue. Jantzea, sua eta efektu modernoenak batuko ditu obra barriak, Deabru Beltzaken ibilbidean ohikoa dan estilo ikusgarriaren bidetik. Miarritzen egingo dabe aurre-estreinaldia, maiatzaren 6an, eta hil horren 19an eta 20an Leioako Umore Azokan estreinauko dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Uriko auzoetan zortzi kontzertu emongo ditu Bilboko Koral Alkarteak

Dabi Piedra 2016-04-21 14:23   Musikea

Lehenengo aldiz antolatu dabe aurten Bilboko Korala Gertutik zikloa. Zortzi auzotan, beste horrenbeste kontzertu emongo ditu Bilboko Koral Alkarteak, apirilaren 23an Otxarkoagan hasita. Koralak eta Bilboko Udalak eratutako ekimenaren helburua, auzotar guztiei kulturea eta musikea hurreratzea da eta, horregaitik, dobakoak izango dira emonaldi guztiak.

14 film luze eta 25 labur lehiatuko dira FANT jaialdiaren sail ofizialean

Dabi Piedra 2016-04-20 14:57   Barriak

Maiatzaren 6tik 13ra bitartean egingo da Bildurrezko eta Fantasiazko Zinemearen Nazinoarteko Jaialdia, FANT, Bilbon. Aurtengo edizinoan aurrekoetan baino eskaintza zabalagoa preparau dabe. Sail ofizialaz gan, ziklo bereziak eta umeentzako proiekzinoak eukiko ditu FANTen 22. ekitaldiak. Can Evrenol turkiarrak jasoko dau Fantrobia saria.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Aurrekoak baino disko baikorragoa dakar Pettik, 'Hotzikarak'

Dabi Piedra 2016-04-15 14:04   Musikea

Etxeko Uzta bandeagaz batera, laukote formatuan grabau dau Pettik Hotzikarak diskoa (Elkar). Doinu indartsuak eta sentimenduei lekua egiteko une lasaiagoak tartekatu ditu lan barri honetan. Musika ilunaren eta letra baikorren arteko nahastea dakar zuzenekoetan pentsauta sortutako diskoak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Euskerazko 55 liburu braille eta audio sistemetara egokituko ditue, itsuentzat

Dabi Piedra 2016-04-14 14:03   Euskerea berbagai

ONCE erakundearen eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordetzearen arteko alkarlanari esker, ikusmen urritasuna daukien euskaldunentzako liburuen katalogoa sortzen dabilz. Aurten, 44.000 euroko fondoa sortu dabe, euskerazko 55 obra braille eta audio sistemetan erabilteko. 2006an alkarlana hasi zanetik, 600 liburu baino gehiago egokitu dira.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Ondo landutako sei kanta dakarz Eskean Kristö taldeak 'Ezkurrik onenak' diskoan

Dabi Piedra 2016-04-13 13:55   Musikea

Aurreko lanakaz alderatuta, disko helduagoa da Ezkurrik onenak (Baga-Biga), estudiora joan baino lehen ondo preparautakoa. Iraganeko talde mitikoei begira, nortasun handiko rocka dakar Arratiako boskoteak diskoko sei kantetan. Letra eta musika indartsuen bidez, lokatzetan sartzeko ikararik ez dau euki Eskean Kristök eta emoitzea, urrezko sei ezkur dirala dinoe.

»» Ikusi argazki guztiak (3)