Labayruren hiztegiak eskuko telefonoan doban ikusteko aplikazinoa sortu dabe

Dabi Piedra 2016-04-28 13:45   Euskerea berbagai

Labayru Hiztegia eta Hiztegi Fraseologikoa interneten ipini zituan aurreko udan eta, orain, eskuko telefonotik be konsultau ahal izateko aplikazinoa sortu dau Labayru Fundazinoak. Dobakoa da eta offline ikusi ahal izango da, hau da, interneteko konekzino barik. Hurrengo pausua, hiztegiak tableterako egokitzea izango dala dino Labayruk.

Labayru Hiztegia eta Hiztegi Fraseologikoa interneten ipini zituan aurreko udan eta, orain, eskuko telefonotik be konsultau ahal izateko aplikazinoa sortu dau Labayru Fundazinoak. Dobakoa da eta offline ikusi ahal izango da, hau da, interneteko konekzino barik. Hurrengo pausua, hiztegiak tableterako egokitzea izango dala dino Labayruk.

Doban eta offline dagoan lehenengo euskerazko hiztegia da, azaldu dau Ziortza Eguren Labayruko lexikografia arduradunak, Bilbon egindako aurkezpenean. Offline izatearen abantailak aitatu ditu: Sarerako sarbiderik ez dagoan lekutik konsultau ahal izango da eta telefonoan interneteko datu mugatuak daukiezanentzat be aproposa da. Baliabide gitxikoentzat edo gaztetxuentzat erabilgarria izango da hori, batez be kontuan hartuta aplikazinoa bajatzea doban dala.

Herri-zerbitzu bat eskaintzea da gure asmoa, horregaitik da doban, adierazo dau Adolfo Arejita Labayruko zuzendariak, gaztetxuak pantailara begira dagoz, papelera baino gehiago eta eurekana heltzeko bidea da. Android zein Apple gailuetan erabilteko moduko aplikazinoa da.

Ziortza Egurenek zehaztu dauenez, hiztegi bitako informazinoa sartu dabe aplikazinoan. Labayru Hiztegia eta Hiztegi Fraseologikoa topauko ditu erabiltzaileak bertan eta, ganera, sinonimoen atala be integrauta dago. Bilaketak euskeraz, gaztelaniaz zein bietara egin leitekez. Ganera, hiztegien webgunean egunero barritzen daben Gaurko esamoldea atala aplikazino barrian sartu dabe.

Adolfo Arejitaren esanetan, gure eguneroko euskera hori hobeto erabilten laguntzen dauen tresnea da. Izan be, Labayruko zuzendariak dino euskerearen normalizazino prozesua aurrera doala, baina kalidadea ezin dala ahaztu: Euskera normaldu bat nahi dogu, baina kalidadekoa be bai.

Bide horretan, urteotan hiztegigintzan egindako artisau-lana azpimarratu dau Arejitak, egunean-egunean hobetzen goaz. Gizartearen ohitura barrietara egokitzeko helburuagaz, aurrerantzean be ez dira geldirik egongo. Eskuko telefonoetarako egokitu dituen hiztegiok laster tableterako aplikazino bihurtuko dirala aurreratu dau Egurenek.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu