Aitor Arana: 'Esperantoa euskerearen laguna da'
2016-01-25 09:29 BarriketanEsperanto-euskera hiztegiaren egilea
Bere izakereari ez deutso uko egin Belakok 'Hamen' disko barrian
2016-01-19 13:59 MusikeaTalde gaztea dan arren, arrakastea lortu dau Belakok eta horrek Euskal Herritik kanpoko eszenatokietara eroan dau laukotea. Bapateko ospe horrek presinoa dakarren arren, taldekideek ziurtatu dabe disko barrian euren gustoko musikea egiten segidu dabela. Estilo eklektikoa eta doinu landuagoak dakarrez Hamen diskoko hamabi kantek.
Bilboko euskaldunen topagune izango da Berbagunea eguenean
2016-01-18 13:24 Euskerea berbagaiEuskeraz berba egiteko batuko dira era guztietako euskaldunak Bilboko Azkuna Zentroan, eguenean, hilak 21. Euskerea kalera atarateko eta euskereak edozertaz berba egiteko balio dauela erakusteko antolatu dabe laugarrenez Bilboko Berbagunea. Lau txandatan banatuta, 1.600 lagun inguru batzea da aurreikuspena.
Hiru erakusketa izango dituan #Burdinkolorea zikloa hasi da Bilboko Itsas Museoan
2016-01-14 12:45 KultureaHiru pintore, hiru begirada Bilboko Itsasadarraren historiari, lanbideei eta eraldaketeari, horixe da Bilboko Itsas Museoak urte barrirako proponiduten dauena. Txandaka, Antonio Aldama, Jose Abel eta Enrike Zubiaren obrek hartuko dabe museoa #Burdinkolorea zikloan. Gaur hasi eta martiaren 13ra bitartean egongo da lehenengo erakusketea, Aldamaren Metalezko argia.
Abian da aurtengo Barriek programea Rekalde Aretoan, Miriam Isasiren erakusketeagaz
2016-01-13 12:26 KultureaOrain hasi eta 2017ko urtarrilera arte martxan egongo dan Barriek zikloaren barruan, bakarkako sei erakusketa ipiniko ditue Bilboko Rekalde Aretoan. Artista gazteak bultzatzeko Bizkaiko Foru Aldundiak emoten dituen beken onuradunak dira seirak. Lehenengo erakusketea, martira bitartekoa, Miriam Isasirena da.
Maialen Chourraut: 'Nire ereduak balio izan dau gazteek sinisteko dominak lortu leikiezala'
2016-01-11 09:15 BarriketanPiraguistea
Beñat Gaztelumendi: 'Bertsolaritzea gauza kolektiboa da'
2015-12-28 09:36 BarriketanGipuzkoako Bertsolari Txapelketan txapeldun
Artista gazte biren arteko 'sinbiosia', Batzar Nagusietako erakusketa gelan
2015-12-22 14:11 KultureaAitana Campo eta Jorge Gimeno artisten koadroak batu ditue Simbiosis erakusketan. Campok artelan figuratiboak sortzen ditu eta Gimenok, abstraktuak. Horregaitik, eurentzat esperientzia berezia izan da bien estiloak buztartzen dituan erakusketea preparetea. Artista gazteen sorkuntzea zabaltzeko Bizkaiko Batzar Nagusiek martxan daukien egitasmoari esker egongo da erakusketea Bilbon, urtarrilaren 23ra arte.
Norbere edertasunerako objektu greziar eta erromatarrak ikusgai, Arkeologia Museoan
2015-12-22 13:34 KultureaApain-mahaiko istorioak izenburuko erakusketea preparetako, Kataluniako Arkeologia Museoaren laguntzinoa euki dau Bizkaiko Arkeologia Museoak. Apirilaren 3ra arte, sasoi klasikoko objektu ugari ikusi leitekez, danak norbere edertasuna eta itxurea jagotekoak. Horregaz lotutako jarduerak be antolatuko ditu museoak datozan asteetan.
Euskal futbol selekzinoaren datuak eta bilakaerea batu ditu Joseba Gotzonek
2015-12-17 13:52Aurten 100 urte bete dira Euskal Selekzinoak lehenengo partidua jokatu ebala. Harrezkero, gorabehera ugari euki ditu, munduko talderik indartsunetako bat izan da sasoi batzuetan, baina jokatu barik egon da beste hamarkada askotan. Horren guztiaren barri jaso dau Joseba Gotzon idazle eta kantariak, lau liburuki eta ia mila orrialdeko azterlan sakonean. Papelean barik, USBan kaleratu dau obrea.
Alex Txikon: 'Alpinismoak zeozer badauka, hori inprobisazinoa da'
2015-12-14 09:12 BarriketanMendizalea
Aldizkari asko itxurea barrituta heldu dira Durangoko Azokara
2015-12-08 15:03 KultureaEuskerazko aldizkari askok formatua aldatu dabe azkanaldion eta horreek ezagutzeko aukerea dago Durangoko Azokan. Gaztezulo gazteen aldizkaria, Euskal Idazleen Alkartearen Hegats eta Argia, hirurek dakarre aldaketea. Itxuran ez eze, maminean be erabarrituta datozala agindu dabe.
120.000 bisitari hartu ditu Durangoko Azokeak
2015-12-08 11:24 KultureaDurangoko Azokako antolatzaileek balorazinoa egin dabe goizeon, aurtengo edizinoko datuakaz. Pozik dagoz jenteak azokearen 50. ekitaldiari emondako erantzunagaz. Bai salmenta aldetik eta bai parte-hartze aldetik, azoka biribila izan dala dinoe. Zehazki, egun baten faltan, 120.000 bisitari kontau ditue Landako Gunean. Aurrera begira, kulturearen aldeko apustua egin behar dala be badinoe.
Jose Mari Goenaga ('Loreak'): 'Hamar urte behar izan dodaz zinematik biziteko gai nazala sinisteko'
2015-12-07 13:48 ZinemeaJose Mari Goenaga eta Jon Garaño zinemagileak Irudienea gunean izan dira, solasaldi baten. Oscarretarako lehian dan Loreak filmaren arrakastearen atzekoak kontau ditue, urte luzetako lana egin dabelako biek. Goenaga eta Garaño Sarobe zinema-eskolan ezagutu ziran eta proiektu ugaritan ibili dira alkarregaz.
Euskerazko irakaskuntzan aitzindari izan ziran gurasoek jaso dabe Lauaxeta Saria
2015-12-02 14:32 Euskerea berbagaiBizkaiko Foru Aldundiak urtero emoten ditu Lauaxeta Sariak, Euskerearen Nazinoarteko Egunaren bueltan. Aurten, Ohorezko Saria Bizkaian irakaskuntzan euskerea sartzeko apustua egin eben gurasoek jaso dabe. Danen izenean, Joseba Arrieta Txertudi, Josu Meabe Mintegi, Sabin Zubiri zana eta Josune Zearra zana izentau ditue saridun. Poesia arloan, Jon Gerediagak eta Beatriz Chivitek lortu dabe Lauaxeta Saria eta ikus-entzunezkoen atalean, Joseba Gorordok.
Igazko esperientziatik ikasita, Nanga Parbatera doa barriro Alex Txikon
2015-12-02 13:33Neguan inork ezin izan dau Nanga Parbateko tontorrera (8.125 m) heldu, baina Alex Txikon eta bere lantaldea sekula baino hurrago geratu ziran igaz. Orduko esperientziatik ikasi eta Pakistanera bueltauko da mendizale lemoarra abendu amaieran. Ali Sadpara, Daniele Nardi eta Janusz Golab izango ditu sokakide oraingoan. Aurretik, Argentinara doaz, girotze-lana egiten.
Euskaldun barrien ekarpena nabarmendu dabe erakunde publikoek Euskerearen Eguneko adierazpenean
2015-11-30 13:20 Euskerea berbagaiEuskal Autonomia Erkidegoko erakunde publiko nagusiek bat egin dabe Euskerearen Nazinoarteko Egunaren mezua zabaltzeko orduan. Abenduaren 3an ospatuko da egun hori eta aurten euskaldunbarriak euki ditue gogoan adierazpen instituzionalean. Euskereak joan diran hamarkadotan euki dauen aurrerakadea, neurri handi baten, hizkuntzea ikasi dabenei esker izan dala azpimarratu dabe erakundeetako ordezkariek.
Nerea Mujika: 'Azokea bizirik egongo da, aldatzeko gauza dan bitartean'
2015-11-30 09:47 BarriketanGerediaga alkarteko presidentea
Europa iparraldeko eta Estadu Batuetako liburutegi digitalen pare dago Jaurlaritzearen eLiburutegia
2015-11-25 12:31Urtebeteko ibilbidea egin dau Euskadiko Liburutegi Digitalak, eLiburutegiak, eta Eusko Jaurlaritzea pozik agertu da zerbitzu horrek euki dauen arrakasteagaz. 27.000 liburu digital baino gehiago maileguan emon ditue. Laster, 10.000 titulu eskaintzera helduko dira. Webgunea barritu dau, ganera, eLiburutegiak, eta Antton Olariagak egindako logotipo barria estreinau dau.
Durangoko Azokearen 50 urteko ibilbidea liburu baten batu dabe
2015-11-24 12:56 KultureaJoseba Sarrionandia, Jesus Mari Arruabarrena eta Txelu Angoitia arduratu dira liburu mamitsu baina dibulgatibo hau egiteaz. Durangoko Azokearen 50 urteko historia testuinguruan kokatu, lekukotzen bidez mugarri nagusiak zehaztu eta irudietan batu dabe azokearen egunerokoa.
Eskerrik asko zuori egiten dozuen lanagaitik.
»» Euskal telesailak gero eta gehiago ...