Hamar urte geroago, bigarren diskoa plazaratu dau Peiremans-ek, 'Bigarren saria'
2016-03-10 13:54 MusikeaGorka Urbizuk eta Imanol Ubedak sortu eben Peiremans orain dala hamar urte baino gehiago eta, 2005etik isilik egon eta gero, zemendian bueltau ziran oholtzara. Berragerpen horretarako sortutako bost kantak dira Bigarren saria diskoaren oinarria. Peiremansen ohiko bidetik, pop melodiak eta gitarra rockeroagoak buztartu ditue lan barrian. Zuzeneko hiru kontzertu baino ez ditue emongo.
Gorka Urbizuk eta Imanol Ubedak sortu eben Peiremans orain dala hamar urte baino gehiago eta, 2005etik isilik egon eta gero, zemendian bueltau ziran oholtzara. Berragerpen horretarako sortutako bost kantak dira Bigarren saria diskoaren oinarria. Peiremansen ohiko bidetik, pop melodiak eta gitarra rockeroagoak buztartu ditue lan barrian. Zuzeneko hiru kontzertu baino ez ditue emongo.
Peiremansen berragerpena ez zan izan aurretik planifikautako pausua, Imanol Ubedak azaldu dauenez: Hamar urtean, abestiek euren bidea egin dabe eta afari baten erabagi genduan kontzertu batzuk emotea. 2015eko zemendian, beraz, zazpi emonaldi egin zituan Peiremansek, 2005etik lehenengoak.
Kontzertuetarako abesti barriak sortu zituen eta horreekaz egin dabe diskoa. Zemendiko emonaldietan sortutako giroaren emoitzea da diskoa, dino Ubedak. Bost kantako EPa da Bigarren saria. Hiru kanta Gorka Urbizuk sortu ditu eta beste biak Imanol Ubedak. Grabazinoetan, Kashbad taldeko Txikik, baterian, eta Balerdi Balerdiko Marino Goñik, baxuan, lagundu deutse.
Zortziak bat kantako letrearen jatorria berezia da. 1937an Boiseko euskaldun batek idatzitako bertsoetan oinarritzen da. Euskerea eta ingelesa tartekatzen dira.
Gorka Urbizuren esanetan, pop melodien eta gitarra rockeroen arteko nahastea da Peiremansen musikea. Hasikerako bidetik segidu dogu, baina hamar urte ez dirala alferrik pasau igarten da, azaldu dau Urbizuk. Letrei jagokenez, badagoz olgetarako aukerea emoten dabenak, ironikoak eta umoretsuak. Era berean, beste kanta batzuen mezua sakonagoa da.
Autoprodukzinoaren alde egin dabe Urbizuk eta Ubedak Bigarren saria diskoan eta Tolosako Bonberenea estudioetan grabau dabe. Produkzinoaren aldetik, bigarren hau lehenengoa baino osoagoa dala uste dabe biek. Oraingoz, diskoa interneten (hemen) edo kontzertuetan baino ezin izango da erosi eta oraindino ez dakie aurrerago dendetan be salduko daben.
Taldekideek beste proiektu batzuk ditue, Urbizu Berri Txarrak-en dabil eta Ubeda Bide Ertzean-en. Horregaitik, Peiremans ez da eten barik lanean dabilen taldea, lantzean behineko agerraldiak izan ditu orain arte. Diskoa zuzenean aurkezteko orduan be, hiru kontzertu baino ez ditue emongo, danak asteburu berean. Ondoren, lozorroan sartuko da Peiremans eta barriro bueltauko dan ezin da jakin.
Madrilgo Moby Dick aretoan, martiaren 17an; Bartzelonako Apolo 2 aretoan, martiaren 18an; eta Durangoko Plateruenan, martiaren 19an. Horreek izango dira kontzertu bakarrak. Azkenak, Durangokoak, despedida ikutua eukiko dauela dinoe Urbizuk eta Ubedak. Jurgi Ekizak be parte hartuko dau agurreko emonaldi horretan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!