2016ko Ikastolen Ibilaldiak kantua, bideoklipa eta koreografia izango ditu, parte-hartzea bultzatzeko

Dabi Piedra 2016-03-10 14:34   Euskerea berbagai

Dagigun! lelopean egingo da, maiatzaren 29an, Ikastolen Ibilaldia Durangon. Alkarlanaren, auzolanaren eta parte-hartzearen aldeko mezua zabaldu nahi dabe eta, horregaz bat eginaz, aurtengo kantea berezia da: Ikasle eta musikarien artean alkarlanean sortu eta grabau dabe. Ganera, koreografia bat asmau deutsie abestiari eta horregaz jantzan egitera animau gura ditue euskaltzale guztiak.

Dagigun! lelopean egingo da, maiatzaren 29an, Ikastolen Ibilaldia Durangon. Alkarlanaren, auzolanaren eta parte-hartzearen aldeko mezua zabaldu nahi dabe eta, horregaz bat eginaz, aurtengo kantea berezia da: Ikasle eta musikarien artean alkarlanean sortu eta grabau dabe. Ganera, koreografia bat asmau deutsie abestiari eta horregaz jantzan egitera animau gura ditue euskaltzale guztiak.

Kurutziaga eta Ibaizabal ikastoletako neska-mutilek sortutako kantea egokitu baino ez dabe egin Igor Elortza bertsolariak eta Ander Erzilla musikariak. Grabazinoaren orduan be, artista askoren laguntzinoa euki dabe, baina ikasleak dira bideoklipeko protagonista nagusiak. Edade guztietako ikasleek kantau dabe letrea.

Bihotzera heltzen dan kantea da, erritmo bizikoa, azaldu dabe Ibaizabaleko ikasleek, kantua eta bideoklipa aurkezteko Bilbon egindako ekitaldian. Erraz ezagutu eta ikasteko moduko leloa ipini deutsie kantuari, jente guztiak parte hartu ahal izan daian.

Koreografiaren helburua be parte-hartzeagaz lotuta dago. Jantzea preparetan ibili diranetako bat izan da Magali, Ibaizabaleko ikaslea, eta azaldu dau koreografiaren parte batzuk errazak dirala eta beste batzuk gatxagoak. Holan, ume txikiek zein nagusiagoek gustukoen daben zatia aukeratu leikee.

Dagigun! leloak adierazoten dauenaren haritik, danen artean lan egitera dei egin nahi dabe, mundu guztia bihurtu nahi dabe Ibilaldiaren parte. Horregaitik, kanta-jolas moduan aurkeztu dabe koreografia. Nahi daben guztiek koreografiaren grabazinoak egin leikeez, eta Ibilaldikoei bialdu, sare sozialen bidez. Kantea ikasi, jantzan egin eta zabaltzeko deia egin deutsie Euskal Herriari.

Kantearen eta bideokliparen aurkezpeneko ekitaldian, Ibilaldia Alkarteko Juan Carlos Gomezek gaur eguneko erronken barri be emon dau. Batez be, euskerearen erabilereagaz kezkatuta dagoz ikastoletako arduradunak: Gero eta hiztun gehiago daukaguz eta gero eta gitxiago erabilten da.

Arazo horri aurre egin nahian, Bizkaiko ikastoletako arduradunek aldaketak eskatu ditue legean, Gomezen esanetan: Euskal hezkuntzearen lege barria behar dogu, A, B eta D ereduen sistemeak emon dau emon beharreko guztia.

Bideoklipa, hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu