Hikasten
2004-04-09 00:00 Euskerea berbagai
SINGULARRA PLURALA
1. pertsona Ni Gu
2. pertsona Hi Zu
3. pertsona Ha Ha(ie)k
“Hi” zan “zu” eta “zu”, “zuek”. Gerora be ikasi neban euskerazko bigarren personak eskaintzen ebazan aukereak honeek zirala:
Zuka: gaztelaniazko “usted” edo frantseseko “vous” pertsonen mailakoa, aurreko bi hizkuntzetako “tu” pertsona be izan daitekena. Forma alokutiboan be erabil leiteke, baina ez dau hitanoak beste informazino emoten.
Hika: honek ez dauka baliokide zehatzik inguruko hizkuntzetan. Bigarren personea ezezik, forma alokutiboa be bada, hau da, zeharka ...
Andolin Eguzkitza, Goian Bego
2004-04-09 00:00 Kulturea
Sariak:
- Prosa zientifikorako Andima Ibinagabeitia saria. 1976
- Eusko Jaurlaritzeak Urkidian zehar (1987. Iruñea: Pamiela) izeneko eleberria idazteko emondako diru-laguntzinoa.
- Eusko Jaurlaritzeak 1990ean emondako literatur sorkuntzarako diru-laguntzinoa olerki-liburu bat idazteko.
-Alexander von Humboldt alemaniar fundazinoak 1992-93 ikasturtean, Hamburg-eko Unibersidadean Jürgen Meisel-egaz lan egiteko emondako ikerketa-diru-laguntzinoa.
Argitaratutako lan nagusiak:
-Lehen orenean. 1978. Eleberria
-Orhiko mendirantz urratsez urrats. 1986. Poesia
-Urkidian zehar. 1987. Eleberria
-Topics on the syntax of Basque and Romance. 1987.
-Mila urte igaro eta, ura bere bidean. 1993 Poesia
-Herioaren ...
Bolivia (IV): Uyuniko Gatzagea
2004-04-02 00:00 Euskaldunak munduan
Gatzez egindako hotel bat be bisitau dogu. Hormak, oheak, jesarlekuak, mahaiak, behe-gana..., dana gatzez egindakoa da. Han lo egitea ez da biguna izango, baina ziur esperientzia berezia dala. Horren ostean, Arrantzalearen Islara joan gara. Esnezko itsasoaren erdian dagoan isla bat da. Kaktusez beterik dago eta ganera batzuk sano zaharrak dira. Eureratiko batek hamabi mila urte ei daukaz. Urtero zentimetro bat hazten da eta 12 metro daukaz. Bestalde, lekuari Arrantzalearen Islea esaten deutsie, isleak, antza, arrain etxurea daukalako. Han jan dogu ...
Iparameriketako barrualdea (II)
2004-04-02 00:00 BidaideMetropoli handia
Duda barik, Illinoiseko uri garrantzitsuena eta handiena Chicago da. Bertan eregi ebezan lehenengoz etxe orratzak, eta horregaitik dauka izen hori. Chicago arkitekturearen harribitxia dala esan geinke. Hori dala ta, uriburuko eraikin garrantzitsuenak ikusteko ibilaldi bereziak antolatzen dabez, asko dira eta. ‘Chicagotarrak bilbotarrak modukoak dira: egiten daben guztia onena izatea gura dabe’, dino Virtok umorez. Egia esan, uri handi eta ezagun honetan ‘Sears’ torrea topau geinke, munduko hirugarren eraikin garaiena (Taipei-ko 101 torre barriaren eta Kuala Lumpur-go Petrona torreen ...
Inoiz inoren buruan existidu dan arkitekturea
2004-04-02 00:00 Kulturea
Erakusketea zazpi ataletan dago bananduta, ez garaiaren arabera sailkatutako obrakaz, ezpada atal bakotxean imajinazinozko arkitekturearen gai bat erakutsiz.
Halanda be, atal horreetan erakusten dan arkitekturea ez da beti imajinarioa: benetakoa be izan daiteke, baina ukutu fantastikoagaz. Alde horretatik, erakusketa honetan benetakoa zer dan eta zer ez zehaztea, ez da beti hain gauza sinplea. Honeek dira atalok: “Beste mundu batzuetako arkitekturak”, “Ipuinetako arkitekturak”, “Espazio anbiguoak. Barrualdeak edo kanpoaldeak?”, “Hiri madarikatuak”, “Bizigaitasunaren mugetan”, “Gehiegikeriaren arkitektura” eta “Ez igarotzeko arkitekturak”.
“Beste mundu ...
Mikel Garaizabal: 'Merkatuan 6 euro baino gitxiagoko ardao onak asko dagoz'
2004-04-02 00:00 Jan edanak
1.- Lehenengo eta behin, zorionak Mikel, sari hau eskuratzeagaitik. Zer ekarriko deutso Gourmand sariak zure ibilbide profesionalari?
Mila esker. Lehenengo eta behin satisfazino personala. Azken finean niretzat eta nire lan taldearentzat eginiko beharraren errekonozimentua izan da. Beste herrialde bateko epaimahai batek zure lana baloreteak asko poztu gaitu. Sari honegaz Euskal Herritik kanpo urtetako aukera eukiko dogu eta ganera ate asko zabaltzea espero dot.
2.- Zein da liburu honegaz bete gura dozun helburu nagusia?
Nire helburu nagusia, ardao ekoizleen artean edo ...
Benetako atletak non?
2004-04-02 00:00 txutxu-mutxuan
Botika koktelak
Whiteren adierazpenek eliteko kirolariek egunean-egunean hartzen dabezan bitamina, estraktu eta osagarri koktelen barri jakiteko balio izan deuskue. Guztira, dozenaka pilula konsumitzen dabez −pilula gehiago irunsten daben bakarrak Hiesa daukien gaixoak besterik ez dira−, baimendutako droga horreen guztien nahasketak galazotako substantzien antzekoak izango diralakoan. Azken baten, goi mailako kirolari honeek guztiak proiektu zientifiko hutsak dirala emoten dau: berezko trebetasun atletikoak, dedikazino eta beharra zein iruntsi nahiz injektaturiko osogai guztiak batu ostean lortzen dan emoitzea, hain zuzen be.
Kelli Whitek ...
Keinuetatik eta etxuretatik haruntzago
2004-04-02 00:00 Euskerea berbagai
Administrazinoa egurtzea erreza da. Baina, administrazinoetan beharrean dabilzan beharginek eta hareek ordezkatzen dabezan sindikatuek ez ete daukie euskerearen bilakaeran ezelako ardurarik?
Lagun hurkoari eskatzea ondo dago, baina, administrazinoa euskalduntzen hainbeste baliabide jarri diranean, emoitzez ez dot sindikatuen aldetik gogoetarik, autokritika arrastorik inon irakurri. Bestela esanda, euskerearen lepo abantailak (pagautako liberazinoak, herritarrek pagau behar dabezan ikastaroak doan, etab.) lortzen ahalegintzea bidezkoa da, baina, emoitzei buruz ardurak be hartu behar dira holako baten.
Zerbitzuak euskeraz eskainiko bajakez, herritarrek presino egin behar ei ...
Kill Bill
2004-04-02 00:00 Zinemea
Quentin Tarantino oso gustora sentiduten da ezustekoak emon eta polemikak sortzen. Orain dala sei urte lehenengo pelikulak aurkeztu zituanean, itzelezko astrapalak biztu ziran, bortizkeria eta indarkeriaren apologia egin eta arazo larri hau hutsaren hurrengo bihurtzen ebalakoan. Sei urte geroago, inork ez dau horren ganean berba egiten eta Tarantino egile 'normaltzat' hartzen da, beste barik.
Tarantinok badaki jakin zinean dan-dana asmauta dagoana eta, istorioak kontetako bide barriak jorratu beharrean, kasu honetan birziklapen lan handia egin dau, genero guztietako kodeak eta keinuak ...
Bartzelonako Raval Auzoa: Kolorez beteriko musikea
2004-04-02 00:00 Musikea
Bilduman honako artistak azaltzen dira:
SESSION 1
- Yamal. “Es Yamal”.
- 08001. “Araien”.
- Clotaire K. “Lubnan”.
- Polvorosa. “Behind de mi house”.
- Kween Kahina. “Gambader”.
- Wesak. “Canço Parisa”.
- Khaled. “Minuit”.
- Odessa Klezmer Band. “Dj Haszid”.
- Banda Ionica + El Mono Loco. “Espinita”.
- Fermin Muguruza. “Hasperena”.
- Xerramequ Tiquis Miquis. “La grip”.
- Züell. “Self Reliance”.
- Soul Shakers. “Autenticos”.
- Cheb Balowski. “Que pasa contigo”.
- Dolores Vargas. “Jamalacha”.
- Ojos de Brujo. “Ley de Gravedad”.
SESSION 2
- El Noi. “Lerelelelerele”.
- Naggo Morris. “Flour Power”.
- Magic System. “1er. Gaou” ...
Martin Scorsese eta musikea
2004-04-02 00:00 Musikea
THE SOUL OF A MAN
Zuzendaria: Wim Wenders.
Musikea: T-Bone Burnett, Nick Cave and The Bad Seeds, Eagle-Eye Cherry, John Mayall, Lou Reed, Cassandra Wilson...
FEEL LIKE GOING HOME
Zuzendaria: Martin Scorsese.
Musikea: Corey Harris, Salif Keita, Taj Mahal, Ali Farka Toure, Otha Turner, Keb' Mo', Leadbelly...
THE ROAD TO MEMPHIS
Zuzendaria: Richard Pearce.
Musikea: B.B. King, Fats Domino, Bobby Rush, Howlin' Wolf...
WARMING BY the devil's fire
Zuzendaria: Charles Burnett.
Musikea: Sonny Boy Williamson, Muddy Waters, Bessie ...
Relaxed Muscle // Explosions In The Sky // Jon Urrutia
2004-04-02 00:00 Musikea
JON URRUTIA. “Home made”. Gaztelupeko Hotsak.
Bederatzi pieza barri aurkezten ditu pianojole trebe honek, izenburuak dinoan moduan, etxean grabaturikoak. Beragaz batera Santi Ibarretxe saxojolea eta flautajolea,Toño Miguel kontrabaxua, Borja Barrueta bateria eta perkusioetan Itsaso Gonzalez ibili dira. Disko honetan, betiko pianojole fina izateari uko egin barik eta bere bop sustraiei eutsiz, Jon Urrutia erritmiko eta latinoena topauko dozue, piano bakarrean, hirukote zein boskote formatoetan.
Aurretik grabau izan ditu Bostonen 'Bilbao blues' eta 'Jon Urrutia Latin & Blue' Berklee-ko College of ...
Espainiako Parlamentua, oilotegi eginda
2004-04-02 00:00 eretxiaZenbaki eta koalizino posibleen saltseak bazterrak astinduko ditu datozen egunotan: CiU eta ERC, edota euskal abertzaleak tartean sartzea, baina ez dau emoten zapaterotarrak horretan ahalegindu be egingo diranik.
Seguru nago Euskadin bat baino gehiagok poz handia hartu dauala ERC eta Nafarroa Baik lortutako emoitzakaz. ERCk alkarrizketearen aldeko apustua egin eta gero danetik entzun behar izan eban. Hartutako jipoiak botu ugari emon deutsoz, zorionez, kanpaina mediatikoak ez dira beti eraginkorrak eta.
Beste alde batetik, Nafarroa Bai lehenengo aldiz aurkezten zan hauteskundeetara ...
Sariketa aroa
2004-04-02 00:00 Bertsolaritzea
ABRA SARIA 2004:
Has gaitezan etxetik. Hirugarren edizinoa izan da aurtengo Abra sariarena. Orain urte bi hasi zan, Algortako bertsolari eskoleak (ALBEk) bertsolari gazteak kantuan ipinteko plaza barri bat sortu gura izan ebalako. Ezer baino lehen, argi itxi beharra dago Bizkaian ez dagoala gazteentzako sariketa ugari. Ondorioz, honek jaurerriko bakotasun horren kontrako ondar ale apala izan gura eban.
ALBEk argi izan eban hasikeratik sariketeak Euskal Herri mailakoa izan behar ebala. Horregaitik, hain zuzen be, eskualde guztietako partaideak lortzeko saiakerearen aldeko ...
Ahate paparra oporto saltsa eta patata kremeagaz
2004-04-02 00:00 Jan edanakOsogaiak (4 lagunentzat)
- Bi ahate papar.
- Mal-don gatza.
- 300 gr. patata zuritu eta kaskatua.
- 400 gr. esnea.
- 100 gr. gurin
- Piperrauts zuria.
- 400 gr. Oporto ardaoa.
- Maizena.
Zelan egin
Patata kremea egiteko: patata kaskatua esneagaz tapauko dogu lapikotxo baten eta gurina be ganeratuko dogu lapikora. Jarraian su motelean egosten ipiniko dogu, 20 minutuz gitxi gorabehera. Ostean, irabiagailuagaz pasauko dogu, gatz eta piperrautsagaz puntuan ipinita. Holan, patata kremea lortuko dogu.
Oporto saltsea egiteko: hau be beste lapikotxo baten ipiniko dogu irakiten ...
Adinduen elikadurea (II)
2004-04-02 00:00 Jan edanak
Labur-labur, mantenugai honeek ze elikagaitan dagozan aitatuko dogu:
C bitaminea: barazki eta fruta freskoetan dago, besteak beste, tomatea, letxuga, piperrak, laranja, mandarinak, limoia, kiwia, mailukiak...
E bitaminea: sojea, frutu siku koipetsuak (intxaurrak, urretxak, almendrak, kakahueteak), kokoa, zerealen germenean (berbarako gariaren germenean), orioetan (oliba, girasol, sojea, arto eta abarren orioetan).
Selenioa: gibela, okelea, oilaskoa, paboa, arrainak, intxaurrak, gari-ogi integrala, esnea, gaztaia...
Kobrea: gibela, arrainak, itsaskiak, zereal integralak, barazki berdeak...
Proteinak: esnekiak, arrainak, okelea, arrautzak, lekaleak...
Zinka: zereal integralak, esnekiak, gibela, okela ...
Interneteko konekzinoen mundu barria
2004-04-02 00:00 sarean
Beste alde batetik, badago egon Interneten sartzeko beste bide bat be: Wi-Fi sareak, kable bako sareak. Honako sareok Donostia, Sopelana eta Oñatiko udaletxeek bultzatu gura dabez. Lehenengoa Sopelanako herria izan da: Euskaltel-en laguntzinoagaz hondartza inguruetan eta udal-lokal bitan antenak ipiniko ei dabez. Oñatin be antzekoa egin gura dabe: zazpi “hotspots” sortu gura dabez (“hotspot” izeneko hau kable bako konekzinoak egiteko preparauta dagoan lokal bat da). Gipuzkoako uriburuan, Donostiako Udalaren asmoa da Kristina Enea parkearen inguruetan edozein laguni Interneten sartzeko aukerea ...
Norena da “Sagarra” (apple)?
2004-04-02 00:00 sareanAzken urteotan, Apple Computers enpreseak bere iPod musika digitala entzuteko tramankulua plazaratu dau eta honegaz batera, iTunes musika denda birtuala (denda honetan, lau hilabetetan, 10 miloi abesti “saldu” dira eta abesti bakotxa dolar baten truke). Gauzak holan, diskografikako abokatuak barriro dagoz prest epaitegietara joateko: euren esanetan, informatika enpreseak ez deutso salaketeari jaramonik egin eta hori dala eta barriro doaz epaitegietara. Batek jakin zelan amaituko dan kontua!
Gotzon Plaza
Cachorro
2004-04-02 00:00 Zinemea
Miguel Albaladejok zuzendutako film honetan dentista homosexual baten estuasun eta bizipenak kontetan dira, bederatzi urteko Bernardo izeneko lobearen ardurea derrigorrean hartu behar dauenean. Aita modura jokatuko dauen zeregin barria dala eta, portaerea eta jokabideak aldatu behar izango ditu, umeari eredu zuzen eta egokia transmitiduteko.
Beraz, film honetan familia gatazka baten barri emongo deuskue, bide batez homosexualidadearen gaiari disimulu eta jira-bira larregi barik oratuz. Abiapuntua hori izan arren, astiro-astiro, aldarri, drama, heroi eta persona zital barik, pelikulea giza hartu-emonen gaian sakontzen ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
4221
4222
4223
4224
4225
4226
4227
4228
...
4263
4264
4265
4266
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...