Sweet Oblivion bizkaitarrek lehenengo diskoa aurkezteko birea egingo dabe

Bizkaie! 2007-05-11 02:00   Musikea

Alfonso Arana Cujo talde getxoztarreko konpositore, abeslari eta gitarristearen proiektu barria da Sweet Oblivion. Rock amerikarraren iturrietatik edaten dauen ‘Wasted Lovesongs’ diskoa aurkeztuko dabe maiatzean eta bagilean Euskal Herrian eta estaduan.

Sweet Oblivion talde bizkaitarrak kaleratutako ‘Wasted Lovesongs’ izenburuko bere lehenengo diskoa aurkezteko birea preparau dau maiatzerako eta bagilerako.

Alfonso Arana Cujo talde getxoztarreko konpositore, abeslari eta gitarristearen proiektu barria da Sweet Oblivion. Rock amerikarraren iturrietatik edaten dauen ‘Wasted Lovesongs’ diskoa Noizpop diskoetxeagaz atara dau.

Aranak bere alderik akustikoena erakutsi dau lanean. Konposizino trankila da eta alde elektrikoan Bob Dylan, Neil Young edota Tom Pettyren eragina nabarmena da. Instrumentuek aberastasun handia erakusten dabe.

Gauzak holan dirala, taldeak Huescan hasiko dau birea maiatzaren 11n. Ostean, Badajoz (maiatzak 19), Burgos (maiatzak 24), Ondarroako Kafe Antzokia (maiatzak 25), Sabiñanigo (bagilak 1), Elgetako Espaloia Kafe Antzokia (bagilak 15) eta Xixon (bagilak 16) bisitauko ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu