Ozzy Osbournek ‘Black Rain’ disko barria atarako dau

Bizkaie! 2007-05-10 02:00   Musikea

Black Sabbath talde mitikoko kantari izandakoak maiatzaren 22an kaleratuko dau azken sei urteotan abesti barriakaz hornidutako estudioko lehenengo lana.

Black Sabbath talde mitikoko kantari izandako Ozzy Osbournek Black Rain izenburuko disko barria argitaratuko dau maiatzaren 22an, azken sei urteotan abesti barriakaz atarako dauen estudioko lehenengo lana, hain zuzen be, Sony-BMG diskoetxeak jakinarazo dauenez.

Zakk Wylde gitarristea, Rob ‘Blasko’ Nicholson baju-jolea eta Mike Bordin bateria-jolea izan ditu lagun diskoa grabetako. Ganera, taula ganean be eurekaz izango da bagilaren 22an Zaragozan ospatuko dan Monster of Rock jaialdian.

Ozzy Osbournrentzako, 1991ean kaleratutako No More Tears lanaren jarraipena da Black Rain disko barria. Munduari kalte egiten deutsen gaiak jorratu ditu kanten berbatan, gerrak, hipokresia eta bestelakoak.

Black Sabbath taldeagaz, Osbournek (Aston, Ingalaterra, 1948) zortzi disko grabau zituan, taldea 1979an desegin zan arte. Orduan ekin eutson bakarkako ibilbideari eta Ameriketako Estadu Batuetan 30 miloe disko baino gehiago saldu ditu

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu