Jauntxoen gordeleku
2004-04-02 00:00 Antxinakoak GeureraBizkaian zehar ikusi geinkezan torretxeak, normalean, lauki formea eta harriz egindako horma lodikoteak daukiez. Horma horreetan erabilitako harriak neurri desbardinetakoak izaten ziran eraikin gehienetan, baina badira neurri bardineko harriak, edo harlanduzkoak be, berbarako Zamudiokoa. Ez daukie bentana handirik eta atea normalean bakarra izaten da, nahiz eta batzutan bigarren ate bat agertu. Bigarren ate hau lehenengo pisuan egoten da eta bertora heltzeko eskailerak behar izaten dira. Azken ezaugarri horreek bai emoten deutsie torretxeei defentsarako erabilera aproposa. Amaitzeko, eraikinaren txapela edo teilatua ...
Amerikar amesa (I)
2004-03-26 00:00 Bidaide
Mentalidadea
Askotan kritiketan dogu amerikarren mentalidade zarratua eta atzerakoia baina, kasu honetan be kontu handia euki behar da generalizazinoakaz. "Egia da herrialdearen barrualdeko behargin arruntak oso konserbadoreak dirala eta gehienak Bushen alde dagozala; dana dala, badagoz liberalak be eta herrialdearen kanpo politikea aldatzearen alde dagozanak. Hori bai, 2001eko irailaren 11ko Dorre Bikien kontrako erasoen ostean, abertzaletasunak nabarmen egin dau gora eta neurriz kanpoko mugetaraino. Gauzak holan, egun seinalatuetan, irailaren 11n edota independentziaren egunean, amerikarrek goitik behera apaintzen dabez euren etxeak ...
Lehendakari ostikolaria San Mamesen
2004-03-26 00:00 Antxinakoak Geurera
1924-25 denporaldia izan zan Agirrek Athleticen jokatu eban onena. Lehenengo partidua Deustuarren kontra jokatu eban 1924ko zemendiaren 30ean; partidu horretan sartu eban bere lehenengo gola. Partiduko laugarrena izan zan: Allendek parera etorri jakozan aurkari guztiak gainditu eta Txirriri bota eutson baloia. Honek luze emon eta Agirrek buruz, sareetara bialdu eban baloia. Hurrengo eguneko egunkariek Agirreren berragerpena jaso eben elementu bikaina zala esanaz. Denporaldi horretan, beste partidu bi jokatu zituan Agirrek: Barakaldoren kontra lehenengoa, 1925eko zezeilaren 24an, eta Athleticek 8 eta ...
Idiazabal gaztaiaren espumea
2004-03-26 00:00 Jan edanak
Idiazabal gaztaiaren espumea
Osogaiak:
- 700 gr. Esne-tela.
- 200 gr. Idiazabal gaztai keztatua.
- Gatz apur bat.
Zelan egin:
Esne-tela kazola baten ipiniko dogu surtan ta bertara gaineratuko deutsagu Idiazabal gaztai birrindua ta gatza. Dana bost minututan egosten itxiko dogu ta ostean lapikoa surtatik kanpora atara ta hotzitzen itxiko dogu. Behin esne-tela gaztai gustoagaz ondo hoztuta dagoanean, sifoi barrura botako dogu nahastea. Gero, nitrogeno kargea sartuko deutsagu, sifoia gora eta bera indarrez ta ondo mobiduz. Era horretara, Idiazabal gaztai espumea lortuko dogu ...
Elikadurea adinez aurrerantza goazenean (I)
2004-03-26 00:00 Jan edanakELIKADURA HIRUGARREN ADINEAN
1) Energia edo kaloria beharrizanak txikitu egiten dira.
Alde batetik, normalean gitxiago mobitzen garalako eta beste batetik, urteak pasetan diran neurrian gure gorputzaren konposizinoa aldatu egiten dalako. Hau da, muskulua koipe bihurtzen doa modu natural baten eta honek egunean zehar kaloria gitxiago behar izatea eragiten dau. Horregaitik, gehienetan, urte gehiago daukaguzan neurrian, gitxiago jaten dogu, berez.
2) Ur nahikoa edan behar da
Nagusiagoak egiten garanean, egarria sentitzeko ahalmena bajau egiten da eta batzuetan ur gitxiegi edaten dogu ...
Errioxan egingo dabe ardaoaren kulturearen ganeko munduko museorik handiena
2004-03-26 00:00 Jan edanakMuseoko sei areto iraunkorrotan mahastizaintza eta ardaoaren elaborazinoaren prozesuak izango dira ikusgai.
1. Aretoa : ¨Jaio, hazi eta heldu¨
Handiena da eta bertan ardaoaren kulturan zehar, sortu zanetik gaur arteko garapena izango dogu aztergai. Ardaoaren elaborazinoan antxina erabilten ziran tresnak erakusten dira, besteak beste, Baradan herrian XVIII. mendean erabilitako dolare erraldoi bat.
2. Aretoa : "Esentziak gorde"
Areto honetan, ardaoaren ezaugarriak ondoen gorde eta mantentzeko erabili dan ontziteria erakusten da. Besteak beste, kupelak zelan egiten diran eta botilearen garapena, antxinatik gaur egunera ...
‘Olerti’ gerra osteko literatur aldizkaria sarean
2004-03-26 00:00 sarean
‘Poesiari emona izan zan ‘Olerti’, gerraostean jaiotako literatur aldizkari esanguratsuena ta Egan zein Euzko Gogoaren hirugarren hankea’, dino Mikel Elortzak. Izan be, argitalpena Francoren diktaduran euskera hutsean idazten zan. Ganera, Euskal Herrian bertan zabaltzen eben. Denpora gatxak zirala dudarik ez dago, batez be aldizkariari ekiten eutsenek (editore, idazle, itzultzaile, irakurle ta bestelakoek) literatur proposamenari eusteko alde batetik, ta bestetik zentsura sasoietan aurrerantz segitzeko. Hori dala ta, Onaindiak argitalpenei liburu etxurea emoten eutsen, izenburu ta guzti: Gaztañadi edo Udazkena berbarako.
Gaur ...
Aurtengo 'Euskal Herria Zuzenean' kolokan
2004-03-26 00:00 Musikea
EHZ Jaialdia hainbat talderen artean antolatzen dabe eta 'Herrien Eurorocka World konpainien kontra' lelopean, herrialde askotako musika taldeek parte hartu izan dabe aurreko urteotan, besteak beste, Zebda, Hamlet, Skatalites, Lou Serioul, Sorkun eta Skunk.
Antolatzaileek Euskal Herriko aldarrikapenakaz zein globalizazino neoliberalaren kontrako mobimentuen asmoakaz bat egin izan dabe eta bildutako dirua hainbat kultur proiektu bultzatzeko erabili izan da, besteak beste, Berria egunkaria, Maliko Bourem herriko emazteen alkartea, Aldudarrak alkartea, AEK, Ortzaizeko eta Miarritzeko ikastolak, Xalbador ikastetxea, Irulegiko Irratia, Seaska edota ...
Juan Luis Goikoetxea: 'Mikel Zarateren bidean, azaleko itsasontziaz ganera, barrutik doan eleizea ikusten be jakin beharko geunke'
2004-03-26 00:00 Kulturea
3.- Mikel Zarate hainbat generotan nabarmendu geinke, berbarako poesian eta prosan. Zeinetan uste dozu zuk zala trebeago?
Ander Manterolak, Lontzo Zugazagak, Karmelo Etxenagusiak ipuina dela Mikelen sorkaririk goraipagarriena esango deutsue. Olerkari bai, bertsolari be bai, baita eleberrigile bere, baina denetan goren ipuingintzan.
4.- Euskerea debozinoa zan Lezamako idazlearentzat...
Bai! Mikelek bizitza euskeratik ikusten eban. Ezin esan daiteke Mikel Zarate horretarako bizi zanik, ze Mikel persona moduan da handi eta oso, baina abadetzan, lagun artean, aititarenean eta amamarenean, gaueko orduetan, irakaskuntzan ...
Moralaren gerrea San Franciscon
2004-03-26 00:00 txutxu-mutxuan
Estadistikak eta estatubatuarren eretxia
Estatubatuarrik gehienek ez ei dabez ezkontza homosexualak onartzen, baina, galdeketa guztietan legez, erantzuna itauna egiteko moduaren arioan aldatzen da. Newsweek-en esanetan, herritarren % 23 honegaz guztiagaz bat dator, baina beste % 24k gay-en arteko ezkontza zibilak onartuko leukez arazo barik. Gallup-aren arabera, biztanleen % 53 Bush-ek proposaturiko zuzenketearen alde dago eta % 44 kontra, baina, Pensilvaniako Unibersidadearen galdeketa bati jarraituz, % 48 Bush-en proposamenaren kontra dago eta % 41 alde.
Oso gatxa izango da zuzenketa proposamenak arrakastea eukitea. Izan be, kongresuaren heren ...
Erreka mistikoaren itzulerea
2004-03-26 00:00 Zinemea
Eta, egia esan, ez deutsat meriturik kendu gura pelikula on honi, baina aldarrikatu gura neukez beste bi filmen dohain eta ontasunak: batetik, 'Mystic River', askoren ustez, urteko pelikularik onena izan dana; eta, bestetik, ikusleen oneretxia jaso ez baina zuzendaritza lan ikusgarria euki dauen 'Master and Commander' pelikulea. Eta Sean Penn-i emondako saria bidezkoa izanagaitik be, ez naz lar poztu Clint Eastwood eta, batez be, orain arteko ibilbide luzean bost izendapen izan dituan Peter Weir zuzendaria ostera be sarietatik kanpo ikusikeran ...
Edurra, ikusteko ederra, baina...
2004-03-26 00:00 eretxia
Baina hori guztiori egia izanda, guk geuk be onartu behar dogu ez gareala alemaniarrak. Gure inguruetako trafiko pilaketa askotan ikusitakoa nekez ikusiko geunke Alemanian. Errespetu faltea da nagusi gurean, errepideetako bide bazterrak ez dira hirugarren karrilak, gitxiago edurrez gainezka dagozanean. Ahaztu egiten dogu abiadurea moteldu egin behar dala edurra gogotik egiten dauanean. Ganerako alorretan pasetan dan moduan, insituzinoei erantzukizuna, ardurea eta gestino ona eskatu behar deutseguz, zelan ez, baina horretarako, geure buruari eskatzen eta konpromisoak hartzen jakitea be nahitaezkoa da ...
Mundu margulean
2004-03-26 00:00 Euskerea berbagai
Argi itxi guran zer dan argi itxi gura dodana, euskaldunak itsuak izan ziran zenbait kolore ikusteko, eta ganera, koloreen izenak ez ziran bakarrik aspektu kromatikoak zehazteko adjektiboak, beste hamaika gauza adierazo eitekezalako berba honeen bitartez. Ezin pentsau geinke hizkuntza danak bardinak diranik edota baliokidetza absolutuak posibleak dirala ehuneko ehunean edozein hizkuntzatik edozein hizkuntzara. Itzulpengintzearen munduan muturra sartu guran dabilen batek dinotsue, gauza batzuk ezin dirala itzuli, mailegatu edo eratorri. Bestela, zelan esaten da euskeraz berba bakarrean “arreba”, edo zergaitik hamarratsak ...
Cold Mountain
2004-03-26 00:00 Zinemea
Pelikula honen arazo nagusia sinisgarritasun faltea da. Inork ez dau bere egiten filmean agiri dan maitasun istorioa; ikusleek ez dabe sinisten Inman eta Ada bene-benetan maiteminduta dagozanik eta hori filmaren zoritxarreko sarrerearen ondorioa besterik ez da; izan be, protagonistek alkar ezagutzeko modua lar behartuta sartu diran flashback desegoki batzuen bitartez azaltzen da eta horrek beharrezko errealismo ukutu hori kentzen deutso 'Cold Mountain'-i.
Nire eretxiz, egokiagoa izango zan egitura klasikoago eta linealago baten bitartez ikustea zein zan Adak eta familia ...
Oihane Enbeita: 'Hareek ziralako gara gu'
2004-03-26 00:00 BarriketanJentilaren koplak behiari
2004-03-26 00:00 Bertsolaritzea
GURE BEHIE, BENITTE
Gure behie zein argie (bis)
buztanean be begie.
Ostikoaz hilko leuke
hegaz dabilen eulie.
Buztanean be begie
hegaz dabilen eulie.
Itxura baten polite
bere izena “Benitte”,
Amuma be endakoa
Kanadatik etorrite.
Bere izena Benitte
Kanadatik etorrite.
Kantabrian erosie,
badaki zer dan gosie.
Errape zimela baina
hazurrez ondo josie.
Badaki zer dan gosie,
hazurrez ondo josie.
Nabarra ta adardune,
Inun bada bat, jatune.
Berbetan ez daki baina
bestela behi jakitune.
Inun bada bat jatune,
bestela behi jakitune.
Esnetsutzat ...
Euskal enpresak mundura
2004-03-26 00:00 Euskaldunak munduan
Dudarik ez dago hain enpresa garrantzitsu batek Zamudion egoitzea eukiteak zelako garrantzia gehitzen deutson bertako Parke Teknologikoari. Baina ESI-gaz batera badagoz beste hainbat enpresa ospetsu be, bertokoak zein nazinoartekoak. Besteak beste, BBK eta SARENET topau geinkez, baita Euskaltel S.A. be. Beharbada guretzat hain ezagunak ez diranen artean ROBOTIKER eta OWASYS topau geinkez.
Honen guztiaren haritik, Zineti enpresearen adibidea be komentau geinke. Izan be, enpresa bizkaitarrak Suediako AB Herman Gotthadt-en atal nautikoagaz banaketarako kontratu esklusiboa sinatu dau. Hemetik aurrera, Loiun ...
Bolivia (III): 'Kokea ikur edo sinbolo nagusia da'
2004-03-19 00:00 Euskaldunak munduan
Eguneroko bizimoduan be sano inportantea da. Han kafea hartzen dan moduan, hemen, bazkaldu ostean, kokea mastiketan da. Eraginak honeek dira: ahoan anestesia modukoa, alaitasuna, adimena zabaltzen danaren eta gorputzak indar gehiago daukanaren sensazinoa eta abar. Mastiketako orriari zanak kendu behar jakoz, gero ahoan sartu eta haginka egiteko. Apur bat baino ez dogu mastikauko; gero, bertan itxi behar da eta txistuagaz nahasten danean, urak urtengo dau. Hamar-hamabost minutuko eragina dauka; ostean, orri gehiago sartu behar dira.
Kokea mastiketea kaltegarria baino gehiago ...
Amerikar amesa (I)
2004-03-19 00:00 Bidaide
Mentalidadea
Askotan kritiketan dogu amerikarren mentalidade zarratua eta atzerakoia baina, kasu honetan be kontu handia euki behar da generalizazinoakaz. "Egia da herrialdearen barrualdeko behargin arruntak oso konserbadoreak dirala eta gehienak Bushen alde dagozala; dana dala, badagoz liberalak be eta herrialdearen kanpo politikea aldatzearen alde dagozanak. Hori bai, 2001eko irailaren 11ko Dorre Bikien kontrako erasoen ostean, abertzaletasunak nabarmen egin dau gora eta neurriz kanpoko mugetaraino. Gauzak holan, egun seinalatuetan, irailaren 11n edota independentziaren egunean, amerikarrek goitik behera apaintzen dabez euren etxeak ...
Eibar, antzerkiaren uriburua
2004-03-19 00:00 Kulturea
Euskal antzerki taldeak sei dira: Gorringo taldeak hain arrakasta handia lortu dauan “Kutsidazu bidea Ixabel” emon eban zezeilaren 28an, Narruzko Zezen eibartarrek “Historia de una escalera” eskainiko dabe martiaren 8an, Vaiven Produccionesek “Bittor Ghezk” lana emongo dau euskeraz martiaren 13an, Markeliñek “Punto rabo” taularatuko dau martiaren 17an, Chusma Teatro bilbotarrek “Expansiones” erakutsiko dabe martiaren 23an, eta azkenik, Ados Teatroaren “Las mujeres de verdad tienen curvas” antzezlan umoretsua ikusteko aukerea egongo da martiaren 25ean.
Ganera, kontutan hartu behar da izen handiko ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
4222
4223
4224
4225
4226
4227
4228
4229
...
4263
4264
4265
4266
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...