Osinagari emon deutse Gayarre Antzokiko ‘Ohorezko Butakea’ saria
2007-05-08 02:00 sariak-autortzakPedro Osinaga aktore nafarrak Gayarre Antzokiaren 'Ohorezko Butaka' jaso dau, 75. urteurrena ospatzeko egindako jaian. Hirugarren ilarako bigarren jesarlekuak eroango dau bere izena.
Pedro Osinaga aktore nafarrak Gayarre Antzokiaren 'Ohorezko Butaka' jaso dau, 75. urteurrena ospatzeko egindako jaian. Gayarre Antzokiak emoten dauen sari garrantzitsuena da eta sari horregaz aktore iruindarrak arte eszenikoetan egindako ibilbidea saritu gura dabe. Hirugarren ilarako bigarren jesarlekuak eroango dau bere izena.
1932ko inaugurazino-ekitaldia barriro ekarri dabe gogora galan. Orain dala 75 urte Gayarreko taula gainera igon eben taldeak izan dira oraingoan be: Iruñako Orfeoia, Los Amigos del Arte Orkestrea eta Edurne Ciriaco Santa Cecilia Kontzertu Alkartearen izenean.
Lehenengo saio haretan, Federico Garcia Sanchis valentziarrak berbaldi liriko bat eskaini eban musikari nafarren omenez. Garcia Sanchizen ordez Valentziako L'Om Imprebis konpainiak eskaini dau emanaldia.
Horrezaz gan, Jose Zorrillaren ‘Don Juan Tenorio’ obrearen hiru saio antzeztu ditue. Galea Marta Juaniz eta Miguel Munarriz aktore nafarrek gidatu dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!