Iñigo Barberenaren kartelak iragarriko dau aurtengo Aste Nagusia

Bizkaie! 2007-05-10 02:00

Iñigo Barberena iruindarraren 'Aste Nagusiko Bikotea' kartela da 2007ko Aste Nagusiko kartel irabazlea. Kartelean Marijaia eta Gargantua agiri dira, Aste Nagusiko elementu gogoangarriak egilearen esanetan.

Iñigo Barberena iruindarraren 'Aste Nagusiko Bikotea' kartela da 2007ko Aste Nagusiko kartel irabazlea. Kartelean Marijaia eta Gargantua agiri dira, Aste Nagusiko elementu gogoangarriak egilearen esanetan. Egunotan jakinarazo dabe lan irabazlearen izena Jon Sánchez Bilboko Udaleko Kultura eta Euskera Zinegotziak eta Emilio Fuentes, Gurutze Beitia eta Carlos David García epaimahaiko kideek. Egileak 3800 euro jasoko ditu sari moduan.

Arkitektoa eta Iruñakoa da Iñigo Barberena, gaur egun Bilbon bizi dan arren. Sei lan finalisten artean aukeratu dabe Aste Nagusiko Bikotea bere kartela. Jai batzordeak izentautako epaimahaiak eta publikoak hartu dabe erabakia. Aurten be, herritarrek aukeraketan parte hartzeko aukerea izan dabe Udalaren web orritik, Barrainkuako Kultur Etxean bertan edo tokiko hedabideen bidez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu