Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokearen kartela lehiaketa bidez aukeratuko da lehenengoz

Bizkaie! 2007-05-09 02:00   Kulturea

Aurten, abenduaren 5etik 9ra bitartean egingo dan Durangoko 42. Euskal Liburu eta Disko Azokearen kartela aukeratzeko lehiaketea antolatu dau lehenengoz Gerediaga Alkarteak, azken urteetan azokea Euskal Herri osora zabaltzeko hartu dauen bidean beste pausu bat emonez.

Orain arte, Durangaldeko artistaren bati enkarguz eskatu izan jako kartela egitea, eta aurten, lehenengo aldiz, lehiaketa bidez aukeratuko da, Gerediaga Alkarteko iturriek jakinarazo dabenez.

Lehiaketeari jagokozan oinarriak honezkero www.durangokoazoka.com webgunean kontsultau daitekez. Garagarrilaren 13ra arteko epea izango dabe parte-hartzaileek lanak aurkezteko, eta sari bakarra izango da: 1.300 eurokoa. Kartel irabazlea irailaren amaiera aldera ezagutzera emongo da, eta aurkeztutako lanakaz erakusketa bat be antolatuko dau lehenengoz Gerediaga Alkarteak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu