Gaztezulo.com webgunea martxan dago

Bizkaie! 2007-05-10 02:00   Kulturea

Gaztezulo aldizkaria barrituta etorri zan apirilean. Eta orain, maiatzean, webgunea www.gaztezulo.com aurkeztu barri dabe. Beste gazteakaz berba egiteko, kontsejuak eskatzeko edo emoteko, dudak argitzeko, unibersidadeko apunteak trukatzeko, planak egiteko edo beste hainbat gauzatarako gunea izango da.

Gaztezulo aldizkaria barrituta etorri zan apirilean. Eta orain, maiatzean, webgunea www.gaztezulo.com aurkeztu barri dabe.

Arduradunen esanetan, webgunearen oinarri nagusia parte hartzea da. Beste gazteakaz berba egiteko, kontsejuak eskatzeko edo emoteko, dudak argitzeko, unibersidadeko apunteak trukatzeko, planak egiteko, jentea ezagutzeko, deialdiak egiteko, etxea topetako, bizikletea salgai jarteko edo beste hainbat gauzatarako gunea izango da.

Gaztezulo aldizkariak zazpi urtetan kaleratutako artikulu danak sarean topau daitekez, baita disko eta liburu kritikak be. Ganera, azken zazpi urteotan zinema aretoetan estreinau diran eta orain DVDan ikus daitekezan film garrantzitsuenen kritikak eta puntuazinoa dakarz webguneak.

Sexu gaiak be jorratzen ditue, Larraitz Arando sexologearen eskutik. Bestalde, Internet munduaren ganeko erreportajeen bildumea be eskuragai dago eta Gorka Julio adituak erabiltzaileen arazoak argituko ditu.

Parrandarako eta jentea ezagutzeko tartetxua be izango da, baita unibersidadeko lanak trukatzeko be.

Gaztezulo aldizkariaren harpidedunek tartetxu berezia izango dabe Etxekoak izeneko atalean; zozketak, informazino berezia, oharrak egiteko aukerea… Ganera, agendea, gelea edo etxebizitzea topetako aukerea, gauzak saltzeko edota erosteko lekutxua, argazkiak eta beste hainbat kontu izango dira.

Maiatza erdialdean, webguneak beste barrikuntza garrantzitsu bat eskainiko dau, modu berezian parte hartzeko aukerea eskainiko dauena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu