Bizkaiko Txakolinaren eta Sagardoaren ganeko XII. Enologia Jardunaldiak Zallan
2007-05-08 02:00 Jan edanakZallako Frutagintza Estazinoa eta bere Soto Esperimentalaren 2006-2007ko uztearen esperimentuzko lan eta emoitzak ezagutzera emongo dira jardunaldietan.
Zallako Frutagintza Estazinoa eta bere Soto Esperimentalaren 2006-2007ko uztearen esperimentuzko lan eta emoitzak ezagutzera emongo dira maiatzaren 10etik 12ra bitartean Bizkaiko XII. Txakolinaren eta Sagardoaren ganeko Enologia Jardunaldietan. Bariedade desbardinetan lortutako emoitzak eta Bizkaiko txakolin eta sagardaoan kalidaderik handiena lortzeko aplikazino teknikoen ganean egingo dabe berba adituek.
Jardunaldien antolatzaile lanetan hainbat sektorek hartu dabe parte: Bizkaiko Txakolina, Bizkaiko Sagardoa Jatorrizko Deiturea daukien sotoak eta produktoreak, Bizkaiko Txakolina Jatorri Deiturearen Kontseilu Arautzailearen Dastaketa Batzordea, Nekazaritza Saileko eta beste erakunde batzuetako teknikariak eta, azkenik, gastronomia eta ostalaritzako prentsa berezitua eta beste erakunde batzuk.
Eguenean, maiatzak 10, 11:00etan, Bizkaiko Txakolina Jatorri Deiturearen Kontseilu Arautzailearen Dastaketa Batzordearen urteroko dastaketea izango da. Estazinoko teknikariek teknika desbardinak erabilita lortutako esperimentuzko txakolin barriak aurkeztuko deutsiez Batzordeari.
Barikuan, eguerdiko 12:00etan, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Saileko eta lehen sektoreko beste erakundeetako teknikariek azken esperimentazino lanetan lortutako emoitzak aztertuko dabez.
Azkenik, zapatuan, 11:00etatik aurrera, Bizkaiko Txakolina Jatorri Deiturea produziduten daben soto eta mahastizainei eta Bizkaiko sagardaoa markarenpean batutako sagardao naturalaren produktoreei zuzendutako teknologiaren transferentzia-eguna egingo da. Egun hori prentsa berezituari, sommelierrei, ostalaritza-eskolei, enotekei zein banaketa eta gastronomia arloari be eskainiko jake.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!