Pilar Belzuncek Kulturearen 2007ko Montblanc Saria jasoko dau Hernanin

Bizkaie! 2007-05-08 02:00   sariak-autortzak

Pilar Belzuncek Kulturaren 2007ko Montblanc Saria jasoko dau gaur, maiatzak 9, Hernaniko Chillida-Leku Museoan. Eduardo Chillida zenaren alarguna saritzeko ekitaldiaren buru Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izango da.

Pilar Belzuncek Kulturearen 2007ko Montblanc Saria jasoko dau gaur, maiatzak 9, Hernaniko Chillida-Leku Museoan. Eduardo Chillida zenaren alarguna saritzeko ekitaldiaren buru Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izango da.

Lehendakariak berak eta Montblanceko kontseilari delegatua dan Hubert Wiesek emongo deutse saria Belzunceri. Sari hau urtero emoten jake herrialde desbardinetako mezenasei, eta aurtengoan, Rafael Amargo dantzaria, Antonio Miro diseinatzailea eta Xavier Cobero eskultorea izan dira epaimahaikideak.

Aurreko urteetan sarituak izan diran personen artean dagoz Paloma O'Shea, Carmen Cervera, Carlos Zurita, Jesus de Polanco eta Javier Godo.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu