Ikus-entzunezko klusterren foroa izango da Eiken, Galizian
2007-05-10 02:00 Euskaldunak munduanEuskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterreko (Eiken) zuzendari Itziar Menak eta presidente Ricardo Gonzalezek Konpostelako Santiagon maiatzaren 10ean egingo dan Espainiako Ikus-entzunezkoen Klusterren I. Foroan izango dira.
Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterreko (Eiken) zuzendari Itziar Menak eta presidente Ricardo Gonzalezek Konpostelako Santiagon maiatzaren 10ean egingo dan Espainiako Ikus-entzunezkoen Klusterren I. Foroan izango dira.
Ekimena Cluster Audiovisual Galegok sustatu dau eta, gainera, Valentziako, Kataluniako, Extremadurako, Madrileko eta Aragoiko beste hainbat alkartetako arduradunak be batuko ditu. Lehenengo topaketa honen helburua Espainian dagozan Kluster eredu desbardinetan eta ekintza estrategikoko planetan sakontzea da.
Hainbat erkidegotan sortu barri diran ikus-entzunezkoen klusterrek argi erakusten dabe zelakoak diran enpresa-lankidetzarako egitura honek daukan onarpena, eraginkortasuna eta etorkizunera begirako aukerak. Euskadin orain dala ia hiru urte jarri zan abian egitura hori.
Honezkero lanean dagozan ikus-entzunezkoen klusterren esperientziek eszenatoki interesgarria eskaintzen dabe, aniztasun hori amankomunean jarteko eta alkarlana sendotzeko.
‘Honezkero martxan gagozanentzako, ideiak trukatzeko foroa izango da eta uste dogu erreferentea izango dala proiektuak baino ez diran klusterrentzako’, azaldu dau Eikeneko zuzendari Itziar Menak.
Ganera, Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra Balear Uharteetako Gobernuak antolatutako mintegi bateko konbidau nagusia izango da. Mintegia Mallorcako Palman izango da, maiatzaren 15ean. Bertan, ikus-entzunezkoen sektorea aztertuko da eta Eikenek Euskadin egindako lanaren planteamentua ezagutarazoko dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!