Artiumeko artelanak New Yorken erakusgai
2007-05-09 02:00 Euskaldunak munduanGasteizko Artium Museoak bere obren aukeraketa bat aurkeztu dau New Yorken, ‘A propósito de hombres y mujeres. Obras escogidas de la Colección Artium de Alava’ izenburupean, bertako Cervantes Institutuan. Erakusketea irailaren 1era bitartean izango da ikusgai.
Gasteizko Artium Museoak bere obren aukeraketa bat aurkeztu dau New Yorken, ‘A propósito de hombres y mujeres. Obras escogidas de la Colección Artium de Alava’ izenburupean, bertako Cervantes Institutuan. Erakusketea irailaren 1era bitartean izango da ikusgai.
Arabako uriburuko museoak prentsa ohar bidez jakinarazo dauenez, erakusketa-inaugurazinoan Robin Cembalest arte kritikariak, ‘ArtNews’ aldizkariko zuzendaria Robin Cembalest-ek, Javier González de Durana Artiumeko zuzendariak eta Daniel Castillejo erakusketearen arduradunak mahai-ingurua egin dabe.
Mahai-inguruaren ostean, erakusketea zabaldu eta bertaratutakoek Picasso, Dali, Saura, Chillida eta Oteizaren lanak ikusteko aukerea izan dabe.
New Yorkeko Cervantes Institutuan izan ondoren, erakusketea Chicagora joango da irailean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!