The Dubliners taldeak joko dau Bilbo Hiria Irratiaren 10. urteurreneko jaian
2007-05-10 02:00 MusikeaIrlandako talderik mitikoenetakoa Bilboko Kafe Antzokian izango da maiatzaren 23an, Bilbo Hiria irratiaren 10. urteurrenaren harira. Irlandako musika tradizionalak emon dauen talderik garrantzitsuena da The Dubliners.
The Dubliners Irlandako talderik mitikoenetakoa Bilboko Kafe Antzokian izango da maiatzaren 23an, Bilbo Hiria irratiaren 10. urteurrenaren harira. Irlandako musika tradizionalak emon dauen talderik garrantzitsuena da The Dubliners. 1962an Dublineko pub batean joten hasi ziran eta ordutik Irlandako musika tradizionalean ezinbesteko taldea da. Euskal Herrian emongo daben kontzertu bakarra izango da Bilbokoa.
The Dubliners taldeak 45 daroaz taula ganean eta bidea zabaldu deutse Irlanda eta Eskoziako hainbat talderi, Chieftains, The Pogues eta beste askori. Irlandako folk musikea hainbat elementuren konbinazinoari esker zabaldu dabe: ahots ikaragarriak, instrumentuak joteko erea, bizar handiak edo bizimodu basatia.
Kontzerturako sarrerak 20 euroan dagoz salgai aldez aurretik erosi ezkero eta txarteldegian 22 euroan. Zenbat Gara alkarteko kidea izan ezkero, 11 euro. Bilbo Hiria irratiak (FM 96.0) konbidapen batzuk banatuko ditu egunotan bere entzuleen artean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!