Zorionak Unai, Txapeldun
2007-05-07 02:00 Euskaldunak munduanBakarka munduari bueltea emon deutson 164. itsasgizona da Unai Basurko
Amesa bete da Unai Basurkorentzat. Velux 5 Oceans estropadan (munduari bueltea geldialdi bi eginaz) igazko urriaren 22an Getxotik abiatu, sekulako ekaitzaren ondorioz, konponketak egiteko Getxon eta Vigon porturatu, etapa amaierea izan diran Fremantle eta Norfolken geldialdiak egin eta maiatzaren 5ean, zapatu goizeko 10:00ak aldera heldu zan helmugara portugaletearra.
Amesa bete da Unai Basurkorentzat. Velux 5 Oceans estropadan (munduari bueltea geldialdi bi eginaz) igazko urriaren 22an Getxotik abiatu, sekulako ekaitzaren ondorioz, konponketak egiteko Getxon eta Vigon porturatu, etapa amaierea izan diran Fremantle eta Norfolken geldialdiak egin eta zapatu goizeko 10:00ak aldera heldu zan helmugara portugaletearra.
Danetara, 31.179 itsas milia izan dira eta 158 egun, 18 ordu eta 25 minutu behar izan ditu munduko ozeano guztiak zeharkatzeko. Unai Basurkoren batez besteko abiadurea estropadan: 8,76 korapilokoa izan da; estropadan lortutako gehienezko abiadurea 29,2 korapilokoa eta, azken buruan, 24 ordutan egindako itsas milia kopuru handiena: 318.68.
Momentu txarrak, Getxotik abiatu eta berehala pasau zituan Basurkok sekulako ekaitza tarteko, hortik aurrera, balea bategaz ia-ia jotea, erdi urperatutako trimaran bategaz ia-ia istripua eta bestelakoak be sufridu behar izan ditu baina momentu onak, ederrak txarrak baino askoz gehiago izan dirala autortu dau bizkaitarrak. Munduari bueltea emotea zan Basurkoren amesa eta hori lortzeaz gan, podiumean sartzea lortu dau, Bernard Stamm suitzarraren eta Kojiro Shiraishiren atzetik. Laugarren, barriz, Sir Robin Knox Johnston sailkatu da.
Abraren kanpoaldean egoan helmuga puntutik portura bitarteko bidea ez dau sekula ahaztuko Unai Basurkok. Arriluzeko itsasadarra atzean itxi eta Portugalete aldera jo eben, Bizkaiko Zubiaren azpian bueltea hartu eta Getxoko Kirol Portuan lur hartzeko. Tarte horretan, milaka lagun izan ziran portugaletearrari harrerea egin eutsenak.
Orain, galdutako kiloak hartzen eta merezidutako omenaldietan parte hartzen eta komunikabideakazko konpromisoak beteten emongo ditu egunak eta geroago hartuko dau astia proiektuetan pentsetako. Unai Basurko ez da geldi egongo.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!