Cleopatra

Bizkaie! 2004-04-30 00:00   Zinemea
Cleopatra Robertogaz ezkondutako eta semea nahiz alabea Buenos Airesetik kanpo daukazan irakasle jubilatua da; gizona behar barik lotu eta urte bi egin dauz lan baten bila. Orain arte, Cleok bizitzan beti jokatzen izan dau berarengandik itxaroten zan moduan: ama ona izan da, emazte leiala eta lagun kementsu eta arduratsua. Sandra, ostera, besteek bere ordez egin daben guztia da: ospearen eta izenaren trenean doan telebistako izarra, guratsua, bulimikoa eta apur bat zoroa..., sakonean, babes barik sentitzen dan personea. Gauzak holan, hirurogeita ...

Zatôichi

Bizkaie! 2004-04-30 00:00   Zinemea
Zatôichi Japoniako dramearen heriorik sonatuenetariko bat da. Japoniar guztiek dakie nor dan Zatôichi. Eta zuzendaria mito horretaz aprobetxau da “manga” komikien estetikearen bidetik doan film hau errodetako. Oraindino Tarantinoren “Kill Bill” filma ikusi ez badozue, gomendio bat egin gura deutsuet: lehenago ikusi eizue pelikula hau eta benetan ulertu ahal izango dozue Tarantinok nondik atara dauan azken pelikuleari emoten deutson ukutu berezia; areago, samuraien tabernan izandako eszena guztiak Zatôichi-n agiri dan taberna zuloko giroari egindako keinu argia dira, parodia hutsa, hatan ...

Aste Santuko prozesinoak

Bizkaie! 2004-04-30 00:00   sarean
Sistema hau nahiko zahartuta egon da antza eta batzutan akatsak be sortzen izan dira; kontuak kontu, Esperantzako Kristoaren Kofradia teknologia barrietan ikertzaileak diran erakundeakaz hartu-emonetan jarri dira arazoa konpontzeko asmoagaz: “Instituto Andaluz de Automática Avanzada y Robótica” enpresako ingeniari talde bat arduratu da horretaz eta euren beharraren emoitzea ondokoa izan da: Kristoaren besoa errobotizau egin dabe eta horregaz lortu dabe emoten dauan bedeinkapena askoz be naturalagoa izatea. Beso errobotizau hau kontroletan daben elementu guztiek ia hamar kilo pisetan dabe (zaharra ...

Oporraldia, hori berba majikoa...

Bizkaie! 2004-04-30 00:00   eretxia
Mendebaldeko gizarteak bidaia maite dau. Bigarren mailan geratu da lana. Kanpoko lekuak, uriak, ganerako kulturak gura doguz gure begiakaz ikusi. "Aireak aldatu" gura doguz, gure eguneroko bizitza aspergarria atzean itxi eta bestelako esperientziak izan hemetik kanpo. 'Ebasinoa' da gure helbururik nagusiena. Beste nonbaiten gagozala egiten dogu ames. Eta ames hau oporretan bete beharko geunke. Ala ez. Gura genduana lortu dogu? Ez? Ez dau ardura, buruan euki doguzan asmo eta ideia guztiak baietz bete hurrengo oporraldian..., udan edo. Pazko astean oporretan ...

Tatin tartea

Bizkaie! 2004-04-23 00:00   Jan edanak
Osogaiak (6 errazinotarako)  Errege sagarra (reineta).  Azukerea.  Ura. Gaileta-masea egiteko  300 gr. gurin.  300 gr. azukera-hautsa (glas azukerea).  300 gr. arrautza zuringo.  300 gr. urun. Zelan egin Lehenengo gaileta-masea egingo dogu, jalgiten itxi behar da eta. Bitartean, katilu baten osogaiak botako doguz, aurreko zerrendako ordena bera segiduz. Hau da, lehenengo gurinea pomada eran botako dogu. Gero, irabiagailuagaz lagunduta, astiro-astiro azukerea gehituko deutsagu; arrautza zuringoa ostean, eta akabuen uruna. Ondoren, hozkailuan itxiko dogu masea ...

“Elikagai funtzionalak” onuragarriak ete dira gure osasunerako?(I)

Bizkaie! 2004-04-23 00:00   Jan edanak
Elikagai natural askok osogai funtzionalak daukiez Beraz, elikagai natural batzuk funtzionalak dirala esatea be posible da; horregaitik garrantzitsua da legeak apurka-apurka definizinoak argitzen eta zehazten joatea. Adibide moduan hurrengo elikagai naturalen berezitasun funtzionalak aitatuko doguz: ·Berakatza: minbizi batzuk eukiteko arriskua jaitsi, bihotzaren funtzionamentua eta hazurrak hobetu eta antibakteriano moduan jokatzen dau. ·Eztia: antioxidatzailea da, liseri aparatuko eta arnas aparatuko funtzinoak hobetu egiten ditu eta bakterioen kontrako efektua be badauka. ·Sojea: minbizi kasu batzuk eukiteko arriskua txikitu, bihotzaren funtzionamentua hobetu, menopausian ...

Ardaoaren eragin bakterizida infekzino gastrointestinalak sortzen dabezan bakteriakan

Bizkaie! 2004-04-23 00:00   Jan edanak
Ezaguna da soluzino azido batek eragin bakterizida daukala, alkohol graduazino handiko soluzio batek daukanaren antzera; dana dala, Salmonella enteriditis-egaz egindako ikerketa baten, ikusi zan ardao baltzaren eragin bakterizida handiagoa zala pH bereko eta alkohol gradu bereko beste edozein soluzinorena baino. Deigarria izan zan frogatzea zelan ardao baltzaren eragin bakterizida minutu gitxitan igarten zala eta mantentzen zala soluzinoak disolbatuak ziranean, beste soluzinoetan ez bezela. Lan honetan konfirmau zan eragin bakterizida hori ardaoa baltza danean altuagoa izanda, horrek dituan polifenolakaz lotuta dagoala ...

Lehenengo Aberri Eguna

Bizkaie! 2004-04-23 00:00   Antxinakoak Geurera
Sabino Aranak idatzitakoa zan, 1882ko Berpizkunde Domekan, bere anaia zan Luis Aranagaz euren etxeko lorategian berbetan egozala konturatu zala bera zein zan bere benetako aberria. Esan geinke beraz egun horretan hasi zala Sabino Aranarentzat lan politikoa. 1932an ba, 50 urte beteten ziran eta hauxe zan euskal abertzaleek ospatu gura ebena. Eguna esan dogun moduan urte horretako Berpizkunde Domekea zan, data aproposa euskal abertzaleentzat: bertan batzen ziran Jesukristoren berpizkundea eta herriaren berpizkundea, Euskal Herriarena kasu honetan. Zein egun aproposagoa ba katolikotasunagaz ...

2003: Asiako Hego-ekialdeko ugarteak (I)

Bizkaie! 2004-04-23 00:00   Bidaide
Jakarta Ospitaletik alde egin ostean, astebete behar izan neban behar dan moduan osatzeko eta aldatz gora hasitako abentureari sasoi betean ekiteko. Ondorengo egunotako eguraldi gris eta euritsuak ez eban larregi lagundu eta animo aldetik nahiko baju ibili ginan. Kontuak kontu, gaixotasunaren ondoren, indarbarrituta eta behar egiteko gogo handiagaz ibili nintzan. Bukittinggi, Sumatrako beste herri bat ez dot inoiz ahaztuko, izan be, bertan Rafflessia, munduko lore handiena eta Minangkabau kulturea, hierarkia matriarkalari eusten deutson bakarrenetakoa ezagutu genduzan. Urriaren hasieran Jakartara heldu ...

'Literaturearen Zubitegia'

Bizkaie! 2004-04-23 00:00   Kulturea
Webgune batek arrakastea eukiteko diseinua eta ordena garrantzitsua dala dudarik ez dago. Ezaugarri hau oso kontuan hartu dau Susak. Holan ba, idazleen ganeko edukia ordena alfabetikoan topau geinke. Egile bakotxak bere web orria dauka eta bertan datu biografikoak dagoz, baita generoka sailkatutako bibliografia be. Bibliografia hori ‘aktibo’ moduan definidu dau Mikel Elortzak, hau da, idazleak berak sortu dauazan lanen zerrendea. Beste idazle batzuk idazle horren ganean sortutako testuen zerrendeari, barriz, bibliografia ‘pasibo’ deitzen deutse. Holan ba, Euskal Literaturearen historian eredu ...

Soziolinguistika Klusterra

Bizkaie! 2004-04-23 00:00   Kulturea
Euskerea berreskuratu eta normalizetako soziolinguistika garatzea derrigorrezkotzat jotzen dau erakunde barriak. Horretarako baliabide, azpiegitura eta baldintza egokiak egon behar dira. Behin oinarri honeek finkatuta, arlo jakin bateko enpresa, erakunde eta instituzinoen arteko loturea, hartu-emonak eta interesa bultzatu behar dirala dinoe klusterreko ordezkariek. Halan da be, zeregin hori gatxa izaten dala autortzen dabe, izan be, erakunde horreek euren artean lehia gogorra eukiten dabe sarritan. Gauzak holan, proiektua garatzeko alkarlanean behar egin behar dala onartu behar izan dabe lehenengo, eta gero beharrari ...

‘Internet eta Hiesa, Gizarte Birtuala’

Bizkaie! 2004-04-23 00:00   sarean
Sare elektronikoaren bidez eskeinitako zerbitzu honek aukera ugari emongo deutsoz gaixoari. Izan be, medikuakaz hartu-emon zuzena euki ahal izango dabe Interneti esker. Era horretara, mezu elektronikoak bialdu ahal izango deutsiez euren gaixotasuna tratetan dabizen profesionalei. Bestalde, solasguneak eta bideo konferentziak be egin ahal izango dabez. Konsultei jagokenean, edozein ordutan egin ahal izango dabez; medikuagaz zuzenean bat egiteko arazoak euki ezkero, mezua bialdu eta handik denpora gitxira jasoko dau erantzuna gaixoak. Edozein proiektu aurrera eroateko derrigorrezkoa da profesionalen lan talde sendoa ...

Bermeoko arraina Interneten salgai

Bizkaie! 2004-04-23 00:00   sarean
Inoiz arrain enkante baten egon ez zarienok seguruenik imajinau be eztozue egingo zer dan ha. Ohituta ez gagozanoi atentzinoa gehien deitzen deuskun (eta egia esan, gitxien gustetan jakun) ezaugarria bertako usaina izaten da. Halan da be, negoziazino berezian bete-betean sartzen garenerako ahaztuta eukiten doguz komeri horreek guztiak. Proiektu barri honi esker, arrain-enkantean parte hartu gura dabenek ez dabe bertara hurreratu beharrik eukiko. Bertan dagozanek, barriz, pantaila itzelean segidu ahal izango dabez prezioen eta salerosketen nondik norakoak, baita ordenadore portatilen bidez ...

'Gure kreditua merezi dabe' Alkartasun Jaialdia

Bizkaie! 2004-04-23 00:00   Musikea
Egitaraua Ekitaldiak goizeko 11:00etan hasiko dira eta arratsaldeko 18:00ak bitartean sarrerea dobanekoa izango da. Lehenengo ordu horreetan txikitxuenak izango dira protagonista, izan be, eurentzako ipuin kontalariak, antzerkia, jokuak, bideo emonaldiak eta bestelakoak izango dira. Dana dala, munduko dantzakaz gozetako eta herrialde desbardinetako produktuak probetako aukerea be egongo da txosnetan. Musika jaialdia 19:00etan hasiko da eta sarrerea 25 eurotan egongo da salgai takilan; aurretiaz erosi ezkero, 23 eurotan eta BBKren txartel gorriagaz, barriz, 20 eurotan. Taula ganean ondoko ...

Euskerazko eta nepalerazko eskubideen aldarrikapenak Ama Dablam-en

Bizkaie! 2004-04-23 00:00   Euskaldunak munduan
Ama Dablam sherpen sinboloa dala esan geinke. Andrazko baten lepoaren irudia daukan mendia (izenaren beraren itzulpena ‘Amaren Lepoa’ da) sakratua da eurentzat. Everest, Cho Oyu, Lhotse eta Makalu zortzimilakoak daukaz inguruan eta ederra dan arren, mendizaleen esanetan gatxa be bada. Ganera, oraingoan tontorrera ailegetako bide gatxenetik joko dabe, hego-mendebaldeko bidetik hain zuzen be. Bide horretatik 1953. urtean espedizino britainiar bat saiatu zan, baina ez eben lortu eta 5.700 metrora ailegau ostean bueltea emon eta etxera etorri ziran. 1961ean talde ...

‘Grand Slam’ lortzekotan

Bizkaie! 2004-04-23 00:00   Euskaldunak munduan
Egindako guztia gitxi ez bada be, gehiago gura dau orain 43 Bilboko Otxarkoaga auzoan jaio eta Iruñean bizi dan gizonak. Hiru seme-alaba daukaz, 24, 22 eta 15 urtekoak. Honeek hazita egon arte aita ez da mendirik mendi hasi, baina 1998an lehenengo gailurrera igo zanean, ikuspegi desbardina begitandu jakon. Gitxika baina lotu barik kontinente guztietan bidaiatzen hasi zan. Espedizinoak karuak dirala autortzen dau, baina erakunde publiko zein pribatuen diru laguntzinoagaz eta etxean dagoanean egiten dauazan lanetako soldateagaz ‘kapritxoak’ pagetako beste eukiten ...

'Rómpeme con mil caricias, cielo rómpeme'

Bizkaie! 2004-04-23 00:00   Musikea
Doctor Deseo taldearen 'Rómpeme' birea: - Apirilaren 30ean, Iruñeako Artsaian. - Maiatzaren 1ean, Bergarako Jam Aretoan. - Maiatzaren 7an eta 8an, Bilboko Kafe Antzokian. - Maiatzaren 14an, Donostiako Zibbido Aretoan. - Maiatzaren 22an, Gasteizeko Kinvara Aretoan. - Maiatzaren 28an, Tuterako Noboo Aretoan. - Bagilaren 5ean, Ondarroako Kafe Antzokian. - Bagilaren 24an, Galdakaon. - Garagarrilaren 17an, Valentzian. Koldo Isusi Zuazo

"Tontatxu"

Bizkaie! 2004-04-23 00:00   Bertsolaritzea
Doinua: Markesaren alaba 1 – Arrastion, Enkarni. Pruden etxean dau? – Gaur be kanpoan dabil, txokora urten dau; goxetik eskapata, berandu ailegau ta ni beti bakarrik, hau biximoduau! 2 Gurasoek ninduen Prudenegaz batu, "Tontatxu" deitzen eusten ta ni konformatu; gizon aberatsagaz aitak egin tratu, holan bihurtu nintzan sueteko katu. 3 – Tontatxu, zu ez izan horren negartia, aurretik daukozu-ta bizitza guztia; ganera animatu lei oilotokia, olgetako ganeaz badator lukia. 4 – Koloreak atara deustazuz kolpean, halandaze gaztea naz zure ustean… ...

Ekipaje galduaren bila

Bizkaie! 2004-04-23 00:00   txutxu-mutxuan
Abiadan ibiltearen ondorioak Aireportuetako beharginek dinoen modura, hegazkinak urteteko ezarritako ordutegiak hain dira estuak, ze erritmo bizi-bizian jardun behar izaten dabe; ganera, biltegietan jente asko batu ohi da. Aena konpainiak orain dala pare bat urte garbitu behar izan eban Madrilgo aireportuko biltegi bat, osasun arazoak zirala eta. Han danetarik topau eben: hanka ortopedikoak, usteldutako pernilak, hortzordeak, ordenagailuak eta denporearen porasuz guztiz hondatutako bestelako gauzak. Biltegi horreetan, hainbat beharginek galtzen diran ekipajeak zabaltzeari ekiten deutsie, jaubearen ganeko datu esanguratsuren bat topau ...