EAEko 7.804 ikasle arratsaldean hasiko dira selektibidadea egiten

Bizkaie! 2007-06-04 02:00

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 7.804 ikaslek gaur, bagilak 6, hasiko ditue hautaprobetako azterketak Euskal Herriko Unibersidadean (EHU). Horreetariko 4.080k egingo dabe probea euskeraz eta gainontzeko 3.724k gaztelaniaz. Azterketak hiru egunetan egingo ditue, barikura arte.

EHUko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazo dabenez, Araban, 1.009 ikaslek egingo dabe selektibidadea, 414k euskeraz eta 595ek gaztelaniaz; Bizkaian, 4.015 ikaslek egingo dabe, 1.870ek euskeraz eta 2.145ek gaztelaniaz; azkenik, Gipuzkoan, 2.780 ikaslek egingo dabe azterketa, 1.796k euskeraz eta 984k gaztelaniaz.

Azterketak eguaztenean hasiko dira, arratsaldeko 16:00etan. Lehenengo Hizkuntza eta Literaturako probea izango da eta, gero, Historia edo Filosofiakoa; eguenean, goizeko 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara, Batxilergoan egindako espezialidadeko derrigorrezko eta hautazkoen probak izango dira (Batxilergo Artistikoko ikasleek proba horreek Arte Ederren Fakultadean egingo ditue), eta barikuan, goizeko 10:00etatik aurrera, euskerako azterketea izango da eta, gero, aukeratutako atzerriko hizkuntzako azterketea (ingelesa, frantsesa edo alemana).

Selektibidadea egingo daben 7.804 ikasleek 41 epaimahaitan egingo ditue azterketak, sei Araban, 13 Gipuzkoan eta 22 Bizkaian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu