Elhuyar Fundazinoaren Basque Research web guneak diseinu barria eta atal barriak izango ditu

Bizkaie! 2007-06-01 02:00

Basque Research web gunea (www.basqueresearch.com) orain bost urte sortu eban Elhuyar Fundazinoak, Euskal Herriko ikerketa, garapen eta barrikuntzaren erakusleiho izateko helburuagaz. Hain zuzen be, bosgarren urteurrena beteteagaz batera, diseinu barria eta atal barriak izango ditu Basque Researchek.

Basque Research web gunea (www.basqueresearch.com) orain bost urte sortu eban Elhuyar Fundazinoak, Euskal Herriko ikerketa, garapen eta barrikuntzaren erakusleiho izateko helburuagaz. Hain zuzen be, bosgarren urteurrena beteteagaz batera, diseinu barria eta atal barriak izango ditu Basque Researchek bagilaren 1etik aurrera. Atal barrien artean, nabarmentzekoa da alkarrizketak argitaratuko dirala, eta erabiltzaileek orain arte baino parte-hartze handiagoa izango dabela. Bestalde, AA irisgarritasun-maila lortu dau web guneak diseinu barriagaz.

Web gunearen atal nagusiak Barriak, Agendea, Alkarrizketak, I+G+B direktorioa, Web gune interesgarrien zerrendea, Tesi Saria, Nazinoarteko sarea eta Estadistikak dira, besteak beste. Diseinu-aldaketea hiru beharrek eragin dabe, nagusiki: Basque Researchen etxurea eta edukiak eguneratzea, batetik; irisgarritasunaren beharrei erantzutea, bestetik; eta, Web 2.0ren bidetik, erabiltzaileei parte hartzeko aukerea eskaintzea, azkenik. Horretarako, atal barriak sortu, elementu grafikoak indartu, menuen antolamendua aldatu eta edukiak informazino osogarriz hornidu dira (irudiak, bideoak, audioak, dokumentuak).

Basque Researchek izango dituan atal barrien artean, alkarrizketen atala nabarmendu behar da. Atal horretan, Elhuyar zientzia eta teknika aldizkariko alkarrizketak argitaratuko dira hilero hiru hizkuntzatan (euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez), argazki eta guzti. Horrezaz gan, Barriak atalean iruzkinak bialtzeko aukerea izango dabe erabiltzaile guztiek; era berean, parte-hartzea bultzatuko da eta argitaratutako barrien inguruan daben eretxia jaso ahal izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu