Oskorri ‘Banda Band’, Oskorriren 35. urtebetetzea Bilboko Bandeagaz

Bizkaie! 2007-05-31 02:00   Musikea
35 urte, 33 disko eta ilusinoa eta sormena ganezka dituan taldea

BilbaoMusikaren aspaldiko proposamenari erantzunez eta urtebeteko lan saio gogorren ondoren dator disko barrizale eta berezi hau. Natxo de Felipe abeslariaren esanetan, ‘erronka handia zan disko hau ze Oskorriren nortasunari eutsiz atmosfera eta sonoridade desbardinak lantzea zan gure asmoa eta emoitzeagaz pozik, harro gagoz'.

Oskorri taldearen diskografian 33. diskoa dan ‘Oskorri Banda Band’ aurkeztu dabe gaur Bilbon, Bizkaiko uriburuko Udal Bandeagaz grabautakoa. Euskal Herriko panorama musikalean talde beterano eta maitatuenetakoa da eta 1971n sortu ziranetik jarrera baikorra, aurrerakoia eta originaltasuna izan ditu ezaugarri nagusi eta ganera edade guztietako publikoa harritzen eta erakarten jakin izan dabe.

BilbaoMusikaren aspaldiko proposamenari erantzunez eta urtebeteko lan saio gogorren ondoren dator disko barrizale eta berezi hau. Natxo de Felipe abeslariaren esanetan, ‘erronka handia zan disko hau ze Oskorriren nortasunari eutsiz atmosfera eta sonoridade desbardinak lantzea zan gure asmoa eta emoitzeagaz pozik, harro gagoz; diskoan topauko dabenagaz entzuleak zur eta lur geratuko dirala pentsetan dot’.

Natxo de Felipek goraipatu egin ditu musika-egokitzapen guztien egile izan dan Hilario Extremianaren lana eta pazientzia eta, era berean, disko hau aukera aparta izan dala esan dau aspaldiko kolaboratzaile eta laguntzaileakaz barriro lan egiteko, berbarako Iruñeako gaiteruakaz.

Kontuak kontu, pasa dan urteko abenduaren 15, 16 eta 17an, Bilboko Bandearen Gabonetako Kontzertua, hain zuzen, Oskorri taldearen laguntzaz, gure historiako folk talderik esanguratsuenaren errepertorioari errepaso ludiko eta alaia izan zan Rafael Sanz Esperten zuzendaritzapean. Diskoan, danetara, 13 kantu batu ditue (‘Emazurtz jaio nintzen’, Forjarien kanta’, ‘Arin bero’, Desertore batendako burkoa’, Gipuzkoako buelta’, ‘Bizkaipourri’, ‘Aita gurea’, ‘Argi oilarrak’, Gerradantza bakerako’, ‘Adios, ene esposa’, ‘Lamikizko sukaldaria’, ‘Umepourri’ eta ‘Furra furra’) eta erregalutzat bideoklip bat be sartu dabe (‘Gu gaituzu Oskorri’).

Oskorri taldeak diskoaren aurkezpen kontzertu bi daukaz berbatuta, alde batetik, Donostiako jaietan, bertako bandeagaz, abuztuaren 16an eta, bestetik, Bilboko Aste Nagusian Bilboko Bandeagaz, abuztuaren 21ean. Hortik aurrera, bandak dagozan herrietan (70 herritan) kontzertu gehiago be izango dirala aurreratu dabe eta bandarik ez dagoan herrietan be bai, honezkero Leioako Kontserbatorioko Bandeagaz nahikoa aurreratuta dagoan akordio bati esker.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu