‘III. Mundumira’ Aretxabaletan 2007ko bagilaren 1, 2 eta 3an
2007-05-11 02:00 MusikeaMundumirak, bost kontinenteetako musika, antzerkia, gastronomia eta artisautza ezagutzeko bidaia proposatzen deusku. Horrezaz gan, alkartrukerako eta eztabaidarako kultura anitzeko foroak, haur topaguneak, jaia ospatuko dan ingurua ezagutzeko ibilaldiak, kirol lehiaketak, liburu azokak eta musikea izango dira.
Mundumirak, bost kontinenteetako musika, antzerkia, gastronomia eta artisautza ezagutzeko bidaia proposatzen deusku. Horrezaz gan, alkartrukerako eta eztabaidarako kultura anitzeko foroak, haur topaguneak, jaia ospatuko dan ingurua ezagutzeko ibilaldiak, kirol lehiaketak, liburu azokak eta musikea izango dira. Era berean, mundu osoko ekitaldi artistiko desbardinek (dantza, eskultura, pintura…) topo egingo dabe bertan.
Mundumiraren helburua kulturen topagune izatea da, kaleko festa erraldoia, kultura desbardinen erakusketa eta parte-hartzea emoten dan erakusleiho handia, eta ganera, Debagoiena eskualdeko ondare kulturala eta naturala ezagutzeko eta gozetako aukera ezin hobea da.
Aretxabaletan egingo dan Mundumira jaialdiaren hirugarren edizinoan, ekintza guztiak doban izango dira eta jente guztiarentzako zuzenduta dagoz. Jaiaren antolaketan Euskal Herria aldizkaria, Gin Tonic produkzino etxeak eta Debagoieneko Mankomunidadeko Kultura eta Turismo Sailak parte hartzen dabe eta laguntzaile legez eskualdeko hainbat enpresa pribatuk, alkarteak eta Gobernuz Kanpoko Alkarteek.
Mundumira, munduko kulturen festa, kalea musikaz eta kolorez beteriko festa bihurtzeko helburuagaz sortzen da. Guztiontzat erakargarriak diran ekintzez osotutako astegoiena proposatzen da, non Aretxabaleta bost kontinenteetako personen eta kulturen topagune bihurtuko dan. Horretarako egitarau potoloa preparau dabe, oinarrizkoak diran ondorengo lau kontzeptuen inguruan:
1. Kalea. Jardueren ardatza. Aretxabaletako kaleetan artisautza eta gastronomia azokak, Senderismo III. Azokea eta Munduko Janarien Jaima izango dira eta bertan egingo dira Mundumira jaian aurreikusitako ekitaldiak eta erakustaldiak.
2. Bost kontinenteetako musikeak beteko dabe Aretxabaleta, gaueko kontzertuak, kalejirak eta egunez formatu txikiko ekitaldiak. Musika eten barik izango da astegoien guztian zehar. Aretxabaletako kaleak musika eskaintzaren gune estrategikoak izango dira. Proposamenen artean honako taldeak nabarmentzen dira: DAM hip hop talde palestinarra, Cabo Verdeko Mariana Ramos abeslariaren erritmo eta melankolia, Jaipurreko Brass Band taldearen magia, Bartzelonako Orkestra Arabiarraren erritmo mediterraniarrak eta Gecko Turnerren Afrika, Brasil eta musika elektronikoaren ukituak dituan dantzarako musika mestizoa. Kiko Venenok bere azken lana aurkeztuko dau ‘Un hombre invisible’, eta euskal proposamena Tomas San Miguelen trikitixEaren eskutik dator Ttukunak taldearen txalaparteagaz batera.
3. Mendia, natura eta bidaiak. Senderismoko III. Azokeak, audiobisualen proiekzinoak, argazki erakusketak, ikastaroak, mahai-inguruak, mendi urteerak, urteera kulturalak...
Mendi igoerak:
- Maiatzak 26an: Hiru Tenpluen Ibilbidea martxa (45 km.).
- Bagilak 2: mendi igoera. Andarto Degurixatik Arrikrutzeko kobak.
- Bagilak 3: mendi-igoerea: Kurtzebarri-Aranguren (Apotzaga, Asensiomendi, Untzilla, Murugain, Izurieta).
Bisita gidatuak:
- Elgeta. Erdi Aroko gunearen bisitea. Bagilaren 2an 11:00etan.
- Arrasate. Erdi Aroko gunearen bisita. Bagilak 2 eta 3; 17:ooetan.
- Oñati. Sancti Spiritus Unibersidadea, San Migel parrokia eta San Migel errotea. Bagilak 2 eta 3. 11:00 (euskeraz), 12:30 (gazteleraz), 15:30 (euskeraz), 17:00 (gazteleraz). Salneurria: 2 euro.
- Antzuola. Antzuolako herria. Bagilak 3: 11:00etan. Salneurria: 1,5 euro.
- Eskoriatza. Ibarraundi Museoa. Bagilak 2: 17:00-20:00; Bagilak 3: 12:00-14:00 17:00-20:00.
- Leintz Gatzaga. Gatz museoa. Bagilak 2; 12:00 (euskeraz) 13:00 (erderaz); 17:30 (euskeraz); 18:30 (erderaz). Bagilak 3: 12:00 (euskeraz) 13:00 (erderaz).
Salneurria: 3 euro.
Oharra: aurrez izena emon behar da urteeratan parte hartzeko.
Aitagarria, Euskadiko Boulder txapelketearen finala be izango dala.
4. Gizarte ekimena. Gobernuz Kanpoko Erakundeen partaidetzea Mundumiran, jaialdiaren berezitasuna izan daiteke. Munduko Janarien Jaiman eta Alkartasun Foroan Eskualdeko eta Euskal Herri osoko elkarteak gaur egun burutzen ari diran lana eta proiektuak ezagutzeko aukerea emongo dabe. Alkarte desbardinen topagune eta burutzen ari diran lanaren bultzatzaile izango dalarik.
Informazino gehiago:
902 181 471
Alojamenduaren inguruko informazioa eta bisita gidatuen erreserbea egiteko: Debagoieneko Mankomunidadea; telefonoak: 943 79 64 63 eta 943 71 89 11.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!