Oskillasoren ‘Kurloiak’ liburua aurkeztu dabe Gernikan

Bizkaie! 2007-05-11 02:00   Kulturea

Izen horregaz argitaratu eban Jose Basterretxea Oskillaso-k bere lehenengo nobelea 1962an, testua ezeze azaleko eta barruko irudiak be berak egindakoak dituala. Nobela horren edizino barriztua aurkeztu dau Labayru Ikastegiak Gernikan.

Izen horregaz argitaratu eban Jose Basterretxea Oskillaso-k bere lehenengo nobelea 1962an, testua ezeze azaleko eta barruko irudiak be berak egindakoak dituala. Izenburuaren ondoan ‘mutiko kaletarrak Bizkaian’ edo ‘kaletarren haurtzaroa Bizkaian’ dakar, eta hori da kontakizuna.

Patxi Urrutikoaraunabeitia, protagonista, mutiko kaletarra da, Arrigorrietan bizi da. Haren umezaroko gorabeherek osotzen dabe nobelearen mamina: mutikoen arteko jolas-burrukak, eskolea, dotrinea, Lehenengo Jaunartzea, Bilbora batxileratoko azterketa egiten joan, baserrira osterea, itsasontzian aitagaz... Egilearen autobiografiatik asko dauka nobela honek.

Agiri-agirian ez bada be, lekuak eta euren izenak, personaiak, gertaerak, danak dagoz lotu-lotuta Gernikagaz eta idazlearen gaztezaroko giroagaz. Nobelea irakurten dauanak erraz ezagutuko ditu bertan kontetan diranak.

Nobela horren edizino barriztua dakar Labayru Ikastegiak, grafia eta morfologia gaurko erabilerara egokituta eta Adolfo Arejitak atondutako sarrereagaz. Liburuaren aurkezpen-ekitaldia Gernika-Lumoko kultur etxean egin da maiatzaren 16an, arratsaldeko 19:30ean. Bertan izan dira Labayru Ikastegiko Hizkuntza Arloko zuzendari Adolfo Arejita, Gernika-Lumoko alkateorde eta Kultura zinegotzi Imanol Zubizarreta eta Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendari Miren Dobaran.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu