Getxoko XXV. Antzerki Jardunaldiak hasiko dira barikuan
2007-10-03 18:42 KultureaGetxoko XXV. Antzerki Jardunaldiak hasiko dira barikuan, urriak 5, eta urriaren 21era bitartean 12 antzezlan eskainiko dira 16 emonalditan. Ekimenaren helburu nagusia euskal antzerki konpainiek egiten daben ahalegina erakustea eta urteko antzerki produkzinoaren erakusleihoa izatea da.
Lauaxeta Ikastolea eta Novia Salcedo Fundazinoa Europako enpresa onenen artean
2007-10-03 15:48Lauaxeta Ikastoleak Europako enpresen kudeaketearen kalidadea saritzeko Excellence Award saria, errekonozimendu gorena jaso dau Estaduan lehen aldiz.
Beste alde batetik, Novia Salcedo Fundazioa be lehenengoa da Prize saria birritan irabazi dauena.
Zinemagile gazteak protagonista Bilboko Zinebiklub film laburren zikloan
2007-10-03 15:10 BarriakZinebiklub film laburren programazinoaren aurtengo edizinoak euskal eta kubatar zinemagileak emongo ditu ezagutzera astero Abandoko udaltegian (Barrainkua) eskainiko diran saioetan.
Bilboko Udalak Umeentzako V. Poesia Lehiaketea antolatu dau Poesiaren Astearen barruan
2007-10-03 14:12Urrian zehar Bilbon egingo dan 'Bilbao Poesia 2007' Poesiaren Asteko protagonista bihurtuko dira umeek idatzitako olerkiak, izan be, Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak Umeentzako V. Poesia Lehiaketea antolatu dau. Bertan, 8 eta 16 urte bitarteko Bilboko ikastetxeetako ikasleek parte hartu leikie.
Blogstivalak Getxo teknologia barrien erdigune bihurtuko dau
2007-10-03 12:29B-Side alkarteak antolatuta eta Getxoko Udalaren babesagaz, datozen urriaren 4, 5 eta 6an ‘on line espazio gazteen off-line topaketearen’ lehen edizinoa, Blogstival izenekoa egingo da. Bertan udalerriko ikastetxeetako 120 ikaslek eta arlo honetan interesa daben guztiek be parte hartuko dabe.
Eorann taldeak hirugarren diskoaren grabazinoari ekingo deutso zemendian
2007-10-03 11:34 MusikeaEorann taldeak zemendiaren 9an ekingo deutso hirugarren lanaren grabazinoari Gasteizko Sonora Estudioetan, Iñaki Alonso barriro teknikari lanetan arituko dalarik. Disko barria abendurako prest egotea espero dabe taldekideek.
Bilboko Udal Bandeak eta Txistularien Bandeak kontzertu denporaldi barria aurkeztu dabe
2007-10-02 15:56 MusikeaUdal Banda bien kasuan izango da laugarren edizinoa eta gero eta arrakasta gehiago izaten ari diran bizipen barriztatzaile honeek, ohiko eskenatokietatik kanpo izango dira.
Aritz Aranburu eta Hodei Collazo zarauztarrak munduko onenen artean Mundakan
2007-10-02 15:10Olatuen faltan, Bakion hasi da txapelketea baina eguenerako olatuak espero dira Mundakan. Munduko 44 surflari onenen artean, aurten lehenengoz bi euskal surflari izango dira: Hodei Collazo eta Aritz Aranburu. Eurekaz batera, besteak beste, Kelly Slater, Mick Fanning, Andy Irosn, Bobby Martinez, Adriano De Souza, Mark Occhiluppo, Taj Burrow zein Jeremy Flores izango dira.
‘.es’ domeinuek ‘ñ’, ‘ç’ eta ‘l·l’ letrak, dieresia eta azentu-markak onartu ditue
2007-10-02 13:49Katalanaren, euskerearen edota galizieraren karaktereak be onartuko ditue domeinuek, Diputaduen Kongresuan lantzen dagozan Informazino Gizartearen Sustapenerako Neurrien Legearen arabera.
‘Kalejirea’, Periferiak’07-ren azken proiektua
2007-10-02 12:11 jardunaldiak‘Edizinoa' ardatz harturik, 2007ko maiatza eta urria bitartean Bilbon antolatutako ekitaldien azken proiektua urriaren 1etik 6ra izango da. ‘Kalejira / Pasacalle’ programeak konferentziak, alkarrizketak eta Bilbon zehar egindako ibilaldiak batuko ditu urriaren 1etik 6ra Bidebarrieta liburutegian eta beste hainbat lekutan.
Galtzear dagozan fauna eta flora espezien informazino-fondoa jarri dabe sarean
2007-10-02 11:51Eusko Ikaskuntzeak eta galtzear dagozan espezieen defensarako ADEVE alkarteak Donostian aurkeztu dabe naturearen kulturea zabaltzeko eta Internet bidez biodibersidade biologikoaren ikerketea eta ezagutzea errrazteko akordioa.
‘Kalatxo’ jaio da
2007-10-02 11:48Aitor Urkiola ‘Brontxe’ marrazkilari eta ilustratzaileak ‘Kalatxo’ personaia sortu dau Azaro Fundazinoaren ekimenez. Marrazkiaren helburuak bi dira: batetik, Lea Artibai eskualdeko gazteen artean kultura eta kultura honen atzean dagozan baloreak zabaldu, eta bestetik, Lea Artibaiko gazteei euren eskualdea ezagutzen emon.
CorpEus, Internet euskerazko corpus legez kontsultetako aukerea emoten dauen tresnea
2007-10-02 10:54Sartutako berbearen (edo berben) lema bidezko bilaketea egiten dau Interneteko euskerazko orrien artean, eta orri horreetan dagozan berbearen agerpen guztiak erakusten ditu bere testuinguruan, hainbat daturen araberako grafikoakaz batera.
Bi mila lagun baino gehiagok euskal kostaldearen ingurumen-egoerea aztertuko dabe
2007-10-01 19:09Aurtengo udagoienean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak sustatuta, 2000 lagun baino gehiagok (ume eta gaztetxu askok, besteak beste) EAEko kostaldearen ingurumen-egoerea aztertuko dabe Azterkosta ingurumen-hezkuntzako programearen bidez.
‘One Hundredth of a Second’ izeneko pelikula ingelesak irabazi dau Manhattango Film Laburren X. Jaialdia
2007-10-01 18:07 BarriakPasa dan zapatuan, irailak 29, ikusi ziran lehiaketako finalerako filmak Bilbon eta beste 33 herrialdetako zinema-aretotan. Final handia New Yorken izan zan domekan, irailak 30. Bilbon eta New Yorken, film bera aukeratu eben irabazle legez.
Iker Zubeldia, Unai Muñoa, Aitor Sarriegi eta Iñaki Zelaia sailkatu dira G Puntuko final laurenetara
2007-10-01 15:55 BertsolaritzeaGipuzkoako Bertsolari Txapelketan final laurenetarako txartelak lortzeko saioak izan dira asteburuan. Hona hemen kronikatxuak:
Wayne Wangen ‘A thousand years of good prayers’ filmarentzat Urrezko Maskorra
2007-10-01 15:55 BarriakDonostiako 55. Nazinoarteko Zinemaldian, sari bi eroan ditu ‘A thousand years of good prayers’ filmak, film onenari Urrezko Maskorra eta gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra, barriz, Henry O. aktorearentzat izan da.
‘Sendi’, familiako kide danantzako euskerazko ekitaldien programa aitzindaria
2007-09-28 15:51 Euskerea berbagaiGetxoko Udalak eta Egizu alkarteak, bertoko ikastetxeakaz eta gurasoen alkarteakaz batera, 2007-2008 ikasturterako ‘Sendi’ programearen barruan aurreikusitako ekimenak ezagutzera emon ditue, umeen gurasoek euskerea erabiltea eta belaunaldien arteko hizkuntzearen transmisinoa eragiteko.
Jose Antonio Arana Martixak bere bibliotekearen dohaintzea egin deutso Euskaltzaindiari
2007-09-28 15:47Danetara, 6.000 liburu eta aldizkariz osotua dago liburutegia. Orain, Euskaltzaindiko Azkue Bibliotekearen zerbitzuek katalogazino lanak egingo ditue eta ondare guztia irakurle eta ikertzaileen eskura jarriko dabe. Katalogoa hiru urteko epean argitaratuko da.
Bilboko Artelan Berreginen Museoa zarratuta egongo da astegoienean
2007-09-28 15:29Bilboko Artelan Berreginen Museoa zarratuta egongo da astegoien honetan (irailak 29 eta 30) eta datorren astelehenean (urriak 1), ‘Allende La Puente’ izenburuagaz eta auzogune honetan ‘Bilbo Zaharra Kulturarako Zubia’ egitarauren barruan egongo dan argazki erakusketea preparetako.




















Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...