Gerra Zibila gogoan hartuko dauen ikastaroa antolatu dabe
2007-05-02 02:00Udako Euskal Unibersidadeak eta Aranzadi Zientzi Alkarteak ‘1936ko gerra. Oroimena eta ahanztura Euskal Herrian’ ikastaroa antolatu dabe maiatzaren 2tik abuztuaren 1era bitartean, gomuta historikoa berreskuratzeko helburuagaz.
Paul McCartneyk bagilaren 4an argitaratuko dau ‘Memory Almost Full’ disko barria
2007-05-02 02:00 MusikeaDisko barriko lehenengo kantua ‘Dance Tonight’ izango da. Kantuaren oinarria McCartenyk oraintsu erositako mandolina baten soinuan dago. Gainera, abestiaren bideo-klipean bi aktore ospetsu agertzen dira: Natalie Portman eta Mackenzie Crook
Gernika-Lumoko merkataritza eta enpresa txikietan euskerearen erabilerea gorantza
2007-05-02 02:00 Euskerea berbagai‘Merkataritzea Euskalduntzen’ kanpainea Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Zerbitzuak abian jarri ebanetik 13 urte pasau dira, eta 6, barriz, enpresa txikietan euskerearen normalizazinoari bultzadea emotea erabagi zanetik. Urteak pasau ahala, gero eta establezimendu gehiago dira kanpainan parte hartzea erabagi dabenak.
‘Bandaband’ Oskorriren disko barria maiatzaren amaieran izango da kalean
2007-05-02 02:00 MusikeaOskorri talde beteranoaren 35. urtebetetzearen atxakiagaz, azken aldian estudioko lana egin dabe taldekideek, Arriaga antzokian, 2006ko abenduaren 15, 16 eta 17an Bilboko Udal Bandeagaz grabau zituen Kontzertuen diskoa nahasten eta preparetan. Danetara, 13 kantu historiko batzen ditu, arreglu barri sendo eta argitsuakaz, eta CD-Bideo formatuko bonus track bat be bai zuzeneko irudiakaz.
Lekeitioko Udalak Ateak Zabalik astegoiena antolatu dau auzokoei herriko baliabide turistikoak ezagutzera emoteko
2007-04-27 02:00Lekeitioko Udalak hainbat ekintza batuko dituan Ateak Zabalik jardunaldiak antolatu ditu astegoienerako, apirilak 28 eta 29rako. Jardueren helburua, herriko baliabide natural eta kulturalak eta turismo balioa ezagutzera emotea da, batez be lekeitiarren artean. Horretarako, bi egunetarako, eta edade guztietako jenteari zuzendurik, dobakoak izango diran tailer, antzerki, bisitaldi eta musikea lako ekintzak antolatu dira.
BOS Tokion izango da maiatzaren 2tik 6ra bitartean, 'Folle Journee au Japon' izeneko jaialdian
2007-04-27 02:00 Euskaldunak munduanJaialdia Nanteseko Folle Journee-ren bersino japoniarra da, Bilboko ‘Musika-Musica’ jaialdiaren parekoa. Jaialdi japoniarrak Asia eta Europako 1.500dik gora musikari batuko ditu eta 300 bat kontzertu eskainiko dira apirilaren 29tik maiatzaren 6ra bitartean.
Unai Basurko: 2006ko Itsasgizonik Onena
2007-04-27 02:00 Euskaldunak munduanBaionako Yates Monte Real Club ospetsuak gaur banatuko ditu 2006ko Belako Sari Nazionalak, kirol honetan nabarmendu diran persona fisiko eta juridikoen lana aintzatesteko. Sarituen artean, Unai Basurko portugaletearra dago, Velux 5 Oceans estropadearen azken etapan, Atlantiko itsosoan Getxora bidean datorren itsasgizona.
Gerra Zibilaren ganeko erakusketea maiatzaren 6ra arte izango da zabalik Durangon
2007-04-27 02:00Martiaren 31n zabaldu zituan ateak Durangoko Arte eta Historia Museoan, Durangoren bonbardaketea izan zala 70 urte beteten ziran egunean. Gerra Zibilak 1936 eta 1937 urteen artean Durangaldean itxitako ondorioak ikusteko aukerea dago erakusketan.
Efren Vazquez motoziklista bilbotarrak astegoienean egingo dau debuta Albaceten
2007-04-27 02:00Herri Torrontegiren eta Efren Vazquezen egitasmo motoziklista barriak asteburu honetan izango dau bere lehengo azterketea. Albaceteko zirkuituan izango da Espainiako Abiadura Txapelketako lehenengo lasterketea eta euskal taldearen helburua, hasieratik, bere burua titulua irabazteko hautagai bezela aurkeztea da.
Gernikako bonbardaketearen 70. urteurrena
2007-04-26 02:00‘Gernika 07/70’ erakusketearen inaugurazinoak emon deutso hasierea gaurko, apirilak 26, egunari, 10:30etan. Ostean, eguerdiko 12:00etan, adierazpen instituzionala irakurri da. Iluntzean, 'Gernika.Bonbardaketea' dokumentala estreinauko da Jai-Alai frontoian.
Herri Kontuen Euskal Epaitegiak barritu egin ditu bere webguneko edukiak eta diseinua
2007-04-26 02:00Herri Kontuen Euskal Epaitegiak (HKEE) barritu egin ditu bere web-orriaren edukiak eta diseinua eta hori mamitzeko nagusi izan dira gardentasun, irisgarritasun eta modernidade erispideak. Eduki guztiak euskeraz zein gazteleraz dagoz eskura.
‘Vuelos’, Rogelio Botanzek azken urteotan bizitakoen bildumea
2007-04-26 02:00 MusikeaKantu zahar eta barriagoak buztartu ditu Rogelio Botanz kantautoreak ‘Vuelos’ diskoan gaietan (maitasuna, maitasunik eza, aitaren oroitzapen eta anekdotak, umorea, ekologia, jenteari deia..), kantuetan (15) eta parte-hartzailetan zabala eta aberatsa da sano legazpiar-kanariar sortzailearen diskoa barria.
‘Kantuketan’ zikloak Oskorri, Txuma Murugarren, Berri Txarrak eta Lisabö batuko ditu Getxon
2007-04-26 02:00 MusikeaMaiatzaren 3tik 5era bitartean egingo da Getxon ‘Kantuketan’ musika-zikloa, Getxoko Udaleko Euskera Zerbitzuaren eta Kultur Etxearen eskutik. Aurten, ganera, umeei zuzendutako ikuskizunak be izango dira: ‘Egin Kantu!’ telebista-saioa eta Haur Kantari Txapelketea. Sarrerea dobakoa izango da ekitaldi guztietan.
‘Historiaren Euskal Curriculuma’ topaketak Gasteizen
2007-04-25 02:00 jardunaldiakUdako Euskal Unibersidadeko (UEU) Historia Sailak apirilaren 26an egingo ditu Gasteizen Historialari Euskaldunen IV. Topaketak, ‘Historiaren Euskal Curriculuma’ izenburupean. Gai horren inguruan dagozan hutsuneak zeozelan argitu eta ikuspuntu desbardinak jorratzea da topaketen helburua.
Maiatzaren 2an zarratuko da ‘Euskadiko Gazteak Lankidetzan’ programan parte hartzeko epea
2007-04-25 02:00 Euskaldunak munduanDanetara, 20 eta 30 urte bitarteko 100 gazte izango dira 2007. urtean hirugarren munduagazko lankidetza egitasmo honetan parte hartzeko. Lankidetza programa honen helburua hirugarren munduagaz garapen ekintzetan kolaboretea da, eta horretarako euskal gazteek Amerika, Afrika eta Asiako herri desbardinetan egingo diran garapenerako ekitaldietan lan egingo dabe.
Getxoko Jazzaldiak Pio Lindergaard omenduko dau Stanley Clarke baxu-jole ospetsuaren kontzertuagaz
2007-04-25 02:00 MusikeaGetxoko Jazzaldiak bere laguntzaile nagusienetariko bat izan zan Pio Lindergaard omenduko dau datorren zapatuan, apirilaren 28an. Haren omenez Stanley Clarke baxu-jole estadubatuar ospetsuak kontzertu bat eskainiko dau Areetako Andres Isasi Musika Eskolan.
Heldu dira Euskadira Gernikako Bonbardaketearen 70. urteurrenera gonbidatutako nazinoarteko ordezkaritzak
2007-04-24 02:00Juan José Ibarretxe lehendakariak harrerea egingo deutse gaur, apirilak 25, 11:30etatik aurrera Foru Hiriaren bonbardaketearen 70. urteurreneko ekitaldietan eta ‘Gernika Bakearen alde’ Deklarazinoaren irakurketan parte hartuko daben nazinoarteko ordezkaritzei. Aitatutako deklarazinoa Bakearen aldeko eta gerra zein Giza Eskubideen urraketa guztien kontrako manifestua da.
Getxoko Liburu Azokara 18.500 lagun hurreratu dira
2007-04-24 02:00 KultureaAlgortako Geltokiko plazara hurreratu ziranak Getxoko hamar liburu-dendaren standak bisitetako aukerea izan eben, literaturearen azken barriak, komikiak edota umeentzako ipuinak erosteko.
Sexty Sexers-en rock gogorra
2007-04-24 02:00 Musikea'Urkamendi Blues'
Berako boskoteak hirugarren diskoa aurkeztu barri dau ‘Urkamendi blues’ izenburupean Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eskutik. Kantak 70eko hamarkadan entzuten ziran soinuetan oinarrituta dagoz
Sagrario Aleman eta Joseba Lakarra proposatu ditue euskaltzain oso izateko
2007-04-23 02:00 Euskerea berbagaiSagrario Aleman euskaltzain urgazlea 27. zenbaki-hutsartea beteteko proposatu dabe Patxi Zabaleta, Patxi Salaberri eta Andres Iñigo euskaltzain osoek; 28. zenbaki-hutsartea beteteko, barriz, Joseba Lakarra euskaltzain urgazlea proposatu dabe Jose Antonio Arana Martija, Xabier Kintana eta Jose Luis Lizundia euskaltzain osoek.
















Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...