Otamendirentzat zortzigarrenez Arabako Bertsolari Txapelketa
2005-04-29 00:00 Bertsolaritzea
Behin saio puntuagarri guztiak amaituta, hauxe izan zan sailkapena:
1. Asier Otamendi: 565.5 puntu
2. Oihane Perea: 563.5
3. Manex Agirre: 362.5
4. Juan Mari Juaristi: 356
5. Zigor Enbeita: 354.5
6. Iñaki Viñaspre: 323.
Imanol Lazkano Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehendakari izandakoak jarri eutson txapela Otamendiri, eta oroigarria egungo lehendakariak emon eutson, Iñaki Muruak.
Hau izan da Arabako Bertsolari Txapelketak emon dauen guztia. Gogoratu, buruz burukoan ibili diran bi bertsolariak, Oihane Perea eta Asier Otamendi ...
Gaztai urdinagaz egindako pastel epela irasagar-zurrupakiagaz
2005-04-29 00:00 Jan edanak
Osogaiak (6 lagunentzat):
Kebrada-orea egiteko:
- 500 gr. urun.
- 250 gr. gurin.
- Arrautza-gorringo bi.
- 125 ml. ur.
- Gatza.
Gaztai urdin pastela egiteko
- 200 gr. Philadelphia gaztaia.
- 25 gr. Roquefort gaztaia.
- Hiru arrautza.
- 50 gr. azukera.
- Litro bat esne-gain.
Zelan egin:
Lehenengo, kebrada-orea egingo dogu. Hobeto da tartea jan baino egun bat lehenago egitea, orea gogortzeko eta gero guk ondo landu ahal izateko. Holan, hurrengo egunean, zabaltzen dan molde batean jarriko dogu orea eta laban egosiko dogu, 170 gradura, 5-6 minutuz (beti ...
Euskerea eta II. Mundu Gerrea
2005-04-22 00:00 Antxinakoak Geurera
Euskeraren erabilerea II Mundu Gerran
Pentsau geinke aliatuei emondako laguntzinoa tarteko, euskaldunek euren artean euskeraz be egingo ebena. Berbarako, Juan Arregi Olano euskaldunaren kasua aitatu geinke: atxilotu eta Mauthauseneko konzentrazino-esparruan euki eben alemaniarrek. Olano jn.ak gerrea amaitu ostean kontau eban konzentrazino-esparruetan hilketa eta torturakaz batera, benetako gosea be pasau ebela. Dana dala, behin Gurutze Gorriko kideak izan ziran bisitan konzentrazino-esparruan eta atxilotuta egozanentzako etxera idazteko posta txartelak ekarri ebezan. Alemanek onartu eben atxilotuek etxera idaztea baina beti be konzentrazino-eparruan ...
Botritisa (II)
2005-04-22 00:00 Jan edanak
Mahatsean infekzinoak eragiten dauena azukera eta azidoetan sortzen dituan eraldaketak dira; normalean, glizerol eta azido glukonikoa metatzen dira. Edozelan be, mahatsean nagusi diran azidoen kontzentrazinoa, maliko eta tartarikoarena, nabarmen bajatu daiteke eta baita osogai nitrogenatuen kontzentrazinoa be. Mahatsaren azalean dagozan polifenolak honddoak dauen lakasa izeneko enzima batek oxidetan ditu.
Ardaoaren elaborazinoan botritis gaixotasunak hartzidura alkoholikoa geldotu leike edo hartzidurearen prozesua eragotzi. Lakasak ardaoaren koloreari eragiten deutso sortzen dauen oxidazinoaren ondorioz; hori dala eta, enologoak anhidrido sulfuroso gehiago erabili behar izaten ...
Iodoaren garrantzia
2005-04-22 00:00 Jan edanak
Iodoaren iturriak
Esandako moduan, iodoa elikagaietan dago, batez be, arrainetan eta itsaskietan. Ganerako jateko taldeetan edukina asko aldatzen da lurraren arabera: lurra iodoan aberatsa bada, barazkietan eta frutetan egongo da iodoa. Bestalde, badagoz jateko butzuk boziojenoak diranak, hau da, ez dabenak ixten iodoa xurgatzen; holakoetan, bozioa ager daiteke, batez be, aza, azalore, arbia, arbiki eta gurean jaten ez doguzan ñame, juka eta mandioka lako tuberkulu kantidade handiak jan ezkero.
Gaur egun, gure gizartean IDDrik ez dago elikadurearen garapenari eta jatekoen ...
Laban erretako ezkur-ehizaki iberiarra, gari-zainzuriakaz eta tomateagaz
2005-04-22 00:00 Jan edanak
Osogaiak (4 lagunentzat):
800 gr. ezkur-ehizaki iberiarra.
Oliba-orioa.
Gatza.
24 gari-zainzuri.
Tomate bi.
Zelan egin:
Ezkur-iberiarra 200 gramuko lau zatitan beharko dogu; ezer baino lehen gatza botako deutsagu gustoa hartzen joan daiten. Ondoren, zartagin batean erreko dogu kanpoalde osoa eta surtatik atarako dogu arin; hori bai, sueteko lekurik beroenean itxi behar da geldi, barrualdeak be tenperatura egokia hartu daian.
Bien bitartean, gari-zainzuriak tomateagaz preparauko doguz. Horretarako, ezer baino lehen tomatea zurituko dogu, tomatearen barrualdeko haziak ...
Gatillazogaz, Evaristo martxan
2005-04-22 00:00 Musikea
Gatillazoren hurrengo kontzertuak:
- Bilboko Xtrem aretoan, 2005eko apirilaren 9an.
- Bizkaian, Otxandioko plazan, 2005eko apirilaren 16an, Stropajo taldeagaz batera.
- Gipuzkoan, Beasaingo Gaztetxean, 2005eko apirilaren 22an.
- Nafarroan, Urdiaineko polikiroldegian, Nafarroa Oinezen alde, 2005eko apirilaren 23an, Dubet, Reventon, Muted, Berri Txarrak eta Stupenda Jones taldeakaz batera.
- Bizkaian, Berriatuako plazan, 2005eko apirilaren 30ean, Skalariak eta Nok taldeakaz batera.
- Errioxan, Alfaroko polikiroldegian, Alfarock’05 Jaialdian, 2005eko maiatzaren 21ean, Def Con Dos, Zapatrus, Kaotiko, Salida nula, Habeas Corpus, Mürfila, Barricada eta Despistaos taldakaz batera.
- Nafarroan, Lekunberriko ...
Aitor Zuberogoitia: 'edozein hizkuntzak erabilera esparru esklusiboak behar ditu garapenerako'
2005-04-22 00:00 BarriketanEremu urriko hizkuntzak: horreek barik hobeto ete?
2005-04-22 00:00 Euskerea berbagai
'Hizkuntza bakarra izatea askozaz be merkeagoa da'
Beste era batera esanda, ‘danok neure hizkuntzan egingo bagendu’: norbere interesen aldeko argudioa. Benetan gitxi dira mundu zabaleko elebakartasunaren alde ama-hizkuntzea sakrifiketako prest dagozanak. Gauzak holan dirala, danok ingelesa ikasi beharko geunke (edo agian txinera). Jakina, mundu osoan zehar ei dagozan sei mila inguru hizkuntzak bakar batera murriztea berez prozesu karua izan leiteke eta ez ‘askozaz be merkeagoa’. Babelgo mitoaren bertsino modernoa da, hizkuntza desbardinak berba egiteagaitik eraginkortasuna galtzen dogun ustea.
'Holako hizkuntzak ...
Aurrekontuak agintzen dau
2005-04-22 00:00 Bidaide
Aholkuak
Asia, Afrika eta Hego Amerikako biajeen aurrekontuko zati handiena hegazkin-txartela izaten da. Ipar Amerikakoetan eta Europakoetan, ostera, ez horrenbeste, baina ostalaritzako prezioak askozaz be altuagoak dira. Preziorik onenak topetako, bidaia-agentzia ugaritara joatea da onena, gero prezioak konparetako. Nik uste dot Bilboko Tagus Viajes (Rodriguez Arias kalea), Halcon Viajes eta Lufthansa City Centre agentziek zerbitzu ona eta prezio onean eskaintzen dabela. Europa barruko ibilbideetan, Interneten aukera parebakoak topau geinkez, baina kontinentearteko biajeetan, barriz, ez. Hegazkin-txartela denporaz erosten badogu asko aurreztu ...
Liburu Eguneko nobedadeen aurrerapena
2005-04-22 00:00 Kulturea
Txalaparta argitaletxeak itzulpen bi kaleratu ditu, biak be interesgarri eta gomendagarriak, autoreak ezagunak eta bikainak diralako eta itzultzaileak be ez diralako atzean geratzen: alde batetik, Dennis S. Milesen “Laguna” nobelea dago, Andolin Eguzkitzak itzuli ebana eta amodioaren gaineko gogoeta dakarzkuna. Andolin zanari modu bitxian agertu jakon liburu hau itzultzeko aukerea: Dennis S. Miles Kuban jaio zan, baina Estadu Batuetan bizi da aspalditik. Bertan ezagutu eban Andolin Eguzkitzak, 1986an. Milesek ingelesez idatzitzako “The Companion” nobelea itxi eutsan Eguzkitzari, ha irakurri eta ...
Idahoko Basque License Plates
2005-04-22 00:00 Euskaldunak munduan
Carlos Bilbao diputaduak bultzatu dau ekimen hau. Pasa dan zezeilaren 11an proposatu eban ideia eta Pete Cenarrusa estaduko idazkari izandakoaren laguntzinoagaz, egitasmoa aurrera atara dau. Eta zelan ez, ‘Cenarrusa Centre for Basque Studies’ erakundeak be zerikusi handia izan dau. Erakunde honek diseinau dau matrikula-plakea.
Lege barriaren izenpetze ekitaldia Idahoko gobernadorearen, Dick Kempthorne, bulegoan izan zan eta, bertan, euskal ordezkari ugari batu ziran. Argazkian agertzen diranak Pete Cenarrusa, Idahoko estaduko idazkari izandakoa; Carlos Bilbao, Ordezkarien Ganbarako diputadua; Dirk Kempthorne, Idahoko gobernadorea ...
Kaza birtuala, benetako heriotzea
2005-04-22 00:00 txutxu-mutxuan
Ez da bideojoko bat
Bien bitartean, ezohiko negozio honen sortzaileak, John Lockwood-ek, hainbeste aurkari eukita harrituta dagoala adierazo dau; era berean, aitatu gura izan dau kritikoek ez dabela ulertzen zelan erabilten dan sistemea. Gauzak holan izanda, Lockwood-ek zehaztu eban beraren etxeko besaulkian jesarritako kazeruak sasi batzuetan atzean ostenduta dagoan baten antzeko perspektiba eta ikuspegia daukala, hau da, ikuspegi mugatua; beraz, ezin da ziurtatu piztiarik hilko dauan ala ez.
Animalia hiltea lortzen dabenek eskatu daikie piztiaren zati bat taxidermistarenera eta, horren ...
El penalti más largo del mundo
2005-04-22 00:00 Zinemea
Fernando galtzaile hutsa da. Morroi grisa, handigurarik bakoa, auzo bateko supermerkadu batean behar egiten dauena. Horrezaz ganera, hirugarren erregionaleko futbol talde bateko ordezko atezaina da. Denporaldi osoan ez dau minutu bakar bat be jokatu. Baina ligako azken domekan epaileak penaltia adierazo eta atezain titularra lesionau da. Fernandok lehenengo biderrez jokatu behar izango dau. Penaltia jaurtiteko dagozala, zale talde bat zelaira sartu eta partidua atzeratu beharko da. Lehiaketa batzordeak penaltia handik astebetera botateko agindua emongo dau, zelaian jokalari berberak dagozala, baina ...
Juanma Bajo Ulloaren lan barria
2005-04-22 00:00 Zinemea
Film hori egiteko, zuzendaria aktore ezezagunak topetan ibili zan urtebetean Madrilen, Bartzelonan eta New Yorken, ikusleak personaiakaz identifiketako asmoz. Hala eta guztiz be, aktoreak ezezagunak eta barriak izateak buruhauste ugari sortu eragin eutsozan Ulloari. Alde batetik, aktoreek ez ekielako non parau behar ziran eszenak egitean eta, bestetik, aurpegiak ezezagunak izatean, banatzaileek filma kontuan hartu gura ez ebelako.
Zinema independentea egiten ahalegintzeak traba asko ekarri deutsoz, beraz, zuzendari gasteiztarrari. Filma egiteko urte bi behar izan ebazan, eta jente aurrean aurkezteko beste ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
4162
4163
4164
4165
4166
4167
4168
4169
...
4261
4262
4263
4264
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...