Kulturea  IV. urtea // 141. zenbakia

Galdakaoko XIII. Euskal Liburu eta Disko Azokea

Abenduaren 16tik 24ra arte


Bizkaie!

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokearen 40. edizinora joan barik geratu zareenok Galdakaon daukazue aukerea abenduaren 24ra arte. Izan be, Galdakaoko Euskal Liburu eta Disko Azokearen XIII. edizinoa martxan dago daborduko. Danetara 17 stand dagoz, goizeko hamaiketatik eguerdiko ordubietara eta arratsaldeko bostetatik gaueko bederatzietara ikusgai. Bertan topau ahal diran produktuak dendan baino % 10 merkeago topau daitekez.

Euskeraz idatzitako nobedadeak azokan topau ahal izango dabez galdakoztarrek. Halanda be, lehenenago euren etxeetan jasoko dabe katalogo berezia, Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimenez Udaleko Euskera Zerbitzuak bultzatutakoa. Holan, argi izango dabe zer topau leikien stand bakotxean.

Bestalde, gabonak hortxe bueltan dagozala kontuan hartuta, ekitaldi berezi ugari antolatu dabez herri bizkaitarrean. Umeentzako parkeak garrantzi berezia dauka aurten, ohikoa baino handiagoa izango baita.