Sarean  IV. urtea // 141. zenbakia

Konsulta-webgunea nerabeen gurasoentzat


Bizkaie!

Ikastolen Elkarteak 0 eta 16 urte bitarteko seme-alabak dabezan gurasoei eta ume zein gazte horreekaz lan egiten daben profesionalei zuzendutako kontsulta gunea abiarazo dau eta www.semealabok.net helbidean hezitzaile eta gurasoek edade txikikoen arazoei buruzko gomendioak topauko dabez.

Eskarazko web gune barri horretan, ikastoletako guraso eta hezitzaileek amaraunaren bidez plazaratu leikiez euren kezka eta galderak eta webeko arduradunek bide bera erabiliz emongo deutsiez erantzunak, euskeraz.

'Semealabok.net' ikastola-komunidade osoari zuzendutako kontsulta zerbitzua da, amaraunaren bidez bideratuko dan kontsulta-gunea. Bertan sartuta, hainbat atal topauko ditu guraso nahiz profesionalak bere hezkuntza eginkizunetan laguntzeko: hezkuntzeari lotutako gaiei buruzko hainbat artikulu, gomendioak, liburu gomendagarriak, esteka interesgarriak, web gune interesgarriak...

Profesional lantaldea Ander Deuna ikastolako Ana Zabala, Eleizalde ikastolako Aintzane EgaƱa, RM Azkueko Bego Gordillo, Muskiz Ikastolako Ixabel Lombardero eta BIEtik Maria Galdeano eta Nerea Arregik osotzen dabe. Informatika kontuetan, barriz, Igor Tellitu dabil.

Ikastoletako irakasle, guraso eta hezkuntza komunidade osoari zuzenduta dago kontsulta-zerbitzua eta asmoa 0-16 urte bitarteko ikasle eta seme-alabak dabezanei zalantzak argitzea da euren galderak erantzunez edo berauek sortutako artikuluak konsultatuz.

Neska mutilen etapa desbardinetako heziketea, nortasuna, garapena eta portaereari buruzko gaiak topau daitekez, baita informazinoa eskatu be.

Web orrialdean, hiru atal nagusi dagoz, artikuluak, aholkuak eta kontsultetarako atalak hain zuzen be. Artikuluak gaika zein edadeka antolatuta dagoz gurasoek normalean izaten dabezan ardurei buruzkoak. Gaiekin batera, liburu zerrenda bat be badago.