Euskaldunok munduan  IV. urtea // 141. zenbakia

Imanol Irizar donostiarra Nevadako Unibersidadeko euskal bibliotekako zuzendaria izango da


Iratxe Ormatza

Imanol Irizar orain arte HABEko Liburutegiko sortzaile eta zuzendaria izan da. Oraintsu egin daben prozesu baten ondoren, berau aukeratu dabe Unibersidadeko Euskal Ikasketetako Liburutegiko arduraduna izateko.

Erronka moduan ikusten dau Irizarrek zezeilaren batean hasiko dauen beharra, baita abagunea be diasporearen ganeko gaiak hurretik ikusi eta ikasteko. Orain arte, diasporeagaz behar egin izan dau Ameriketan dagozan liburutegien bitartez, tartean Nevadakoa.

Gaur egun Euskal Herriaren eta diasporearen arteko katea gero eta sendoagoa da ikuspegi guztietatik. Esangura horretan, Irizarren berbetan, gaur egungo teknologiakaz diasporea gero eta hurrago eta presentago dago Euskal Herrian.

Beharra bera norabide biko zubia izango dala esan dau Irizarrek. Batetik, bera beste hizkuntza batean, behar egiteko beste era batean eta beste herri batean mobiduko da. Bestetik, beragaz batera eroango dauz euskal kulturearen eta gaien ganeko ezagutzea eta Euskal Herrian berton daukazan loturak. Zubia, izan be, benetakoa izango da. Euskal Herriko liburutegiak eta Nevadako liburutegia alkarregaz lan egingo dabe, batera egingo dabezan proiektuetan. Halanda ze, liburu bat behar izan ezkero, berehala jakingo dabe zeinetan dagoan, liburutegia Euskal Herrikoa zein Nevadakoa izan.