Sarean  IV. urtea // 141. zenbakia

Sober birusaren hurrengo erasoa: 2006ko urtarrilaren 5ean


Sober birusaren aldaerak:

W32/Sober@MM [McAfee], I-Worm.Sober [Kaspersky], W32/Sober-A [Sophos], WORM_SOBER.A [Trend]. Sober [F-Secure], W32/Sober.A@mm [Frisk], W32/Sober.A [Norman], Win32/Sober.A [Eset], Win32.Sober.A [Computer Associates].

2005eko birusen eragina:

1. Sober.N (43,8%)
2. Zafi.D (14,5%)
3. NetSky.P (13,1%)
4. NetSky.D (3,1%)
5. Zafi.B (2,0%)
6. Mytob.AZ (1,6%)
7. Mytob.Z (1.5%)
8. NetSky.Z (1.5%)
9. Mytob.E (1,5%)
10. NetSky.N (1,4%)

Bizkaie!

Azken orduko barrien arabera, Sober birusaren hurrengo eraso handia urtarrilaren 5ean izango da, alderdi naziaren sorrerearen 87. urteurrenean hain zuzen, iDefense segurtasun informatikoko enpreseak jakinarazo dauenez.

'Zemendiaren 22an askatu zan bersinoa urtarrilaren 5ean kode maltzur bihurtzeko diseinau eben', adierazo dau iDefensek ohar baten bidez, birusa desenkriptau eta aztertu ondoren.

Bersino hori oso azkar zabaldu zan munduan, gizarte-injinerutzako teknika bat erabili eban eta. Horren bitartez, AEBetako segurtasun agentziek bialdutako mezua balitz lez aurkezten zan.

Behin birusa exekutauta, disko gogorra eskaneetan dau eta bertan gordeta dagozan helbide elektronikoen bila hasten da, ondoren bere burua bialtzeko helbide horreetara. Horrezaz ganera, kutsatutako ordenadorearen segurtasun-aplikazinoak desaktibetan saiatzen da. Beraz, zuhur ibili!