Iñigo Barberenaren kartelak iragarriko dau aurtengo Aste Nagusia

Bizkaie! 2007-05-10 02:00

Iñigo Barberena iruindarraren 'Aste Nagusiko Bikotea' kartela da 2007ko Aste Nagusiko kartel irabazlea. Kartelean Marijaia eta Gargantua agiri dira, Aste Nagusiko elementu gogoangarriak egilearen esanetan.

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokearen kartela lehiaketa bidez aukeratuko da lehenengoz

Bizkaie! 2007-05-09 02:00   Kulturea

Aurten, abenduaren 5etik 9ra bitartean egingo dan Durangoko 42. Euskal Liburu eta Disko Azokearen kartela aukeratzeko lehiaketea antolatu dau lehenengoz Gerediaga Alkarteak, azken urteetan azokea Euskal Herri osora zabaltzeko hartu dauen bidean beste pausu bat emonez.

Freddie Mercuryren bizitzea pantaila handira

Bizkaie! 2007-05-09 02:00   Barriak

Sacha Baron Cohen aktore britainiarrak Freddie Mercury Queen taldeko abeslari ohia interpretauko dau. Antza denez, artista polifazetikoa Mercuryren papela egiteko casting batera aurkeztu zan, eta Hollywoodeko izarren artean aukeratu egin eben; tartean, Johnny Depp bera be egon ei zan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Artiumeko artelanak New Yorken erakusgai

Bizkaie! 2007-05-09 02:00   Euskaldunak munduan

Gasteizko Artium Museoak bere obren aukeraketa bat aurkeztu dau New Yorken, ‘A propósito de hombres y mujeres. Obras escogidas de la Colección Artium de Alava’ izenburupean, bertako Cervantes Institutuan. Erakusketea irailaren 1era bitartean izango da ikusgai.

Aisialdian euskerea zelan erabilten dan aztertuko dabe Bilbon

Bizkaie! 2007-05-09 02:00   Euskerea berbagai

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak eta Aisialdi Foroak ‘Euskerea zelan landu aisialdian’ izeneko jardunaldia antolatu dabe, Bilbon, maiatzaren 10ean, Boluntariotza eta Alkarteentzako Agentziaren egoitzan, arratsaldeko 17:30etatik 20:30etara bitartean.

Pilar Belzuncek Kulturearen 2007ko Montblanc Saria jasoko dau Hernanin

Bizkaie! 2007-05-08 02:00   sariak-autortzak

Pilar Belzuncek Kulturaren 2007ko Montblanc Saria jasoko dau gaur, maiatzak 9, Hernaniko Chillida-Leku Museoan. Eduardo Chillida zenaren alarguna saritzeko ekitaldiaren buru Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izango da.

Osinagari emon deutse Gayarre Antzokiko ‘Ohorezko Butakea’ saria

Bizkaie! 2007-05-08 02:00   sariak-autortzak

Pedro Osinaga aktore nafarrak Gayarre Antzokiaren 'Ohorezko Butaka' jaso dau, 75. urteurrena ospatzeko egindako jaian. Hirugarren ilarako bigarren jesarlekuak eroango dau bere izena.

Bizkaiko Txakolinaren eta Sagardoaren ganeko XII. Enologia Jardunaldiak Zallan

Bizkaie! 2007-05-08 02:00   Jan edanak Maiatzaren 10etik 12ra bitartean

Zallako Frutagintza Estazinoa eta bere Soto Esperimentalaren 2006-2007ko uztearen esperimentuzko lan eta emoitzak ezagutzera emongo dira jardunaldietan.

Fant´07, zinema fantastikoaren onena Bilbon

Bizkaie! 2007-05-07 02:00   Barriak

Areto komertzialetan sartzeko traba gehiago izaten dituen zine fantastikoa bere zentzurik zabalenean hartuta, aurreko ekitaldietan legez, FANT Fantasiazko Zinemaren Bilboko XIII. Erakustaldia martxan dago, maiatzaren 13ra bitartean.

Zorionak Unai, Txapeldun

Bizkaie! 2007-05-07 02:00   Euskaldunak munduan

Bakarka munduari bueltea emon deutson 164. itsasgizona da Unai Basurko

Amesa bete da Unai Basurkorentzat. Velux 5 Oceans estropadan (munduari bueltea geldialdi bi eginaz) igazko urriaren 22an Getxotik abiatu, sekulako ekaitzaren ondorioz, konponketak egiteko Getxon eta Vigon porturatu, etapa amaierea izan diran Fremantle eta Norfolken geldialdiak egin eta maiatzaren 5ean, zapatu goizeko 10:00ak aldera heldu zan helmugara portugaletearra.

Plazatik Gaztetxera 2007

Bizkaie! 2007-05-07 02:00   Bertsolaritzea

Aste honetan bertan, maiatzaren 11n, barikuan izango da lehenengo kanporaketea Debako Gaztetxean. Saioa gaueko 22:30etan izango da.

Arratiako II. Txalaparta Eguna

Bizkaie! 2007-05-07 02:00   Musikea

Trukutze txalaparta taldeak antolatuta, maiatzaren 12an, II. Txalaparta Eguna ospatuko da Areatzan. Jaiari hasierea emoteko Saioa Larrea Trukutzeko kideak txupinazoa bota eta pregoitxo bat irakurriko dau.

Alhondiga Bilbaok eta BBK-k lankidetza-hitzarmena sinatu dabe uriko kultur eta aisialdiko eskaintzea dinamizetako

Bizkaie! 2007-05-07 02:00

Alhondiga Bilbao erakundeak eta Bilbao Bizkaia Kutxak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe gaur uriburu bizkaitarreko kulturako eta aisialdiko eskaintzea dinamizetako asmoz, azpiegitura barri baten bidez.

Jaurlaritzeak, Xuntak eta Generalitateak Madrilen aurkeztuko dabe hizkuntz politika alorreko hitzarmena

Bizkaie! 2007-05-07 02:00   Euskerea berbagai

Bilera honeetan, hiru gobernuek sinatu daben hitzarmenaren edukiak aurkezteaz gan, hiru autonomia erkidegoetako ordezkariek Estaduko erakundeak animauko ditue eleaniztasuna abiarazo daien, horretarako bere laguntza eskainiz eta Estaduagaz batera lankidetzea garatzeko borondatea azalduz, Eusko Jaurlaritzako iturriek adierazo dabenez.

Korrontzi folk taldeak zazpi kontzertu eskainiko ditu Alemanian

Bizkaie! 2007-05-04 02:00   Musikea

Korrontzik bere 2007ko zuzeneko birea iragarri dau. Euskal Herriko mugea pasau eta Kataluinia, Extremadura, Andaluzia, Madril eta Galizia bisitauko ditu. Ganera, atzerrira be joko dau eta, Radio Bremenen eskutik, dozena erdi kontzertu baino gehiagoko birea egingo dau Alemanian.

Urtero legez, erlijino-musikea nagusi Ziortzan eta Markinan

Bizkaie! 2007-05-04 02:00   Musikea

Maiatzeko astegoienetan, Ziortzako barruti erlijioso historikoa eta Markina Xemeineko eleizea musikaz jantziko dira Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura sailak martxan jarritako ‘Ziortzako Kontzertuak’ programeari esker.

Mariasun Landa idazlea haur eta gazte literaturako H.C. Andersen Sarietarako hautagai izentau dabe

Bizkaie! 2007-05-04 02:00

Haur eta Gazte Liburuen Espainiako Alkarteak (OEPLI) Mariasun Landa idazle errenteriarra aukeratu dau IBBYk (International Board on Books for Young People) antolatzen dauen 2006ko Hans Christian Andersen Sarietarako hautagai. Haur Literaturako ‘Nobel Sari txikiak’ bezela ezagunak diran sari honeek bi urtean behin emoten dira 1956tik.

Medicus Mundi erakundearen ‘Milurteko Busa’ erakusketea Bizkaian

Bizkaie! 2007-05-03 02:00

Erakusketa honen bitartez, euskal herritarrak milurteko honen helburuen eta osasunerako eskubide unibersalaren ganean sentsibilizau gura dira. Batez be gazteakana heltzeko asmoz, Milurteko Busak Bigarren Hezkuntzako hainbat ikastetxe bisitauko ditu Bilbon (maiatzaren 4tik 6ra), Barakaldon (maiatzaren 18an eta 19an), Basaurin (maiatzaren 31tik bagilaren 3ra) eta Getxon (bagilaren 29tik garagarrilaren 2ra).

‘Kantu Kantari’, koru-musikea Bilbon maiatzeko barikuetan

Bizkaie! 2007-05-03 02:00   Musikea

Bilboko hiru abesbatzek koru-musikea ezagutzeko aukerea eskainiko deutse uriko 4. barrutiko (Santutxu, Begoña, Boluetako) herritarrei.

Bilbon, bizikletak alokatzeko zerbitzua martxan dago

Bizkaie! 2007-05-03 02:00

Bilboko Udaleko Ingurumen Sailak doban itxiko ditu barriro bizikletak eta barrikuntzak eskainiko ditu zerbitzuan. 2006ko abenduan bizikletak doban ixteko zerbitzuaren ganeko poztasun-inkestea egin zan herritarren artean eta horren emoitzak dira aurrerantzean sartuko diran barrikuntzak.