Maiatzaren 11n ospatuko da Herri Urrats

Bizkaie! 2008-04-25 11:44   Euskerea berbagai

'Mende laurdena bide erdia' lelopean, Ipar Euskal Herriko ikastolen Seaska alkarteak antolatuta, maiatzaren 11n ospatuko da, urtero legez Senpere aintzirearen inguruan, aurtengo Herri Urrats jaia. Aurten, ikastola bi barritzeko erabiliko dira etekinak.

'Mende laurdena bide erdia' lelopean, Ipar Euskal Herriko ikastolen Seaska alkarteak antolatuta, maiatzaren 11n ospatuko da, urtero legez Senpere aintzirearen inguruan, aurtengo Herri Urrats jaia. Aurten, ikastola bi barritzeko erabiliko dira etekinak.

Herri Urratsen funtzino bikotxa gogora ekarri dabe Seaskako arduradunek: batetik, Ipar Euskal Herrian euskalgintzearen alkargune indartsua antolatzea; eta, bestetik, ikastolei falta jakezan baliabide ekonomikoak bermatzea.

'Alkartasuna izan da Herri Urrats jaiaren iturburua eta arrazoia, euskerearen geroa euskaldunen eskuetan dagoalako', esan dau Paxkal Indo Seaskako lehendakariak aurkezpen-prentsaurrekoan. Eusko Jaurlaritzeak emondako diru-laguntzinoa be eskertu dau.


Aldaketak

Hogeta bost urteko esperientziaren ostean, hobera egiteko aldaketa batzuk egitea erabagi dau antolatzaile-taldeak. Holan, oran arteko umeen txokoa txiki geratu dala eretxita, bigarren txoko bat antolatu dabe, jarleku eta mahaiakaz, estalpean, besoetako umeei bularra edo biberoia emon ahal izateko, berbarako. Izan be, igazko uriolen ostean, eguraldiak jaia ez zapuzteko ahaleginak egingo ditue.

Bestalde, orain arte guneak espezializauta egon badira be, aurtengo edizinoan kontzertuak musika-estiloen arabera antolatu eta gune berean jarri beharrean, nahastauta egingo dira. Jaialdian, Celtas Cortos taldeak joko dau, berbarako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu