Buenos Aires, haize korronteak (III)
2004-05-28 00:00 Euskaldunak munduan
Obeliskoa Corrientes kalearen ondoan dago, eta kalean bertan uriko zineak, antzokiak eta kultura arloko tabernak dagoz. Kultura mobimentua handia izan da beti, eta oraindino be bada. Tradizino handia dago zinera eta antzerkira joateko, eta krisiak jo badau be, goi eta erdi mailako klaseak tradizino horri eusten deutse, baita kultura arloko ikuskizunetara joateko be. Kalea beti egon da idazleakaz lotuta. Cortazar be han batzen zan kultura arloko lagunakaz. Artisten eta intelektualen korronteen bizileku eta eztabaida-lekua izan da. Han dago Buenos Aireseko ...
2003: Asiako Hego-ekialdeko ugarteak (IV)
2004-05-28 00:00 Bidaide
Luzón
Ordubeteko hegaldian Visayas ugartea atzean itxi eta Legazpira (Gipuzkoakoa urrun geunkan) heldu ginan, Herrialdeko hego-ekialdeko ugarte handieneko herrira. Philippine Airlines konpainiaren hegazkina eta hegaldia bera zoragarriak izan ziran, aurreko esperientziagaz konparauta. Mayon sumendiaren magalean dago aireportua.
Eguraldiaren kapritxoak tarteko, Filipinetako mirari naturalik handiena dan sumendiaren kono perfektua ezin izan genduan ikusi eta sekulako desilusinoagaz Angeles aldera jo genduan, Manila iparraldeko herritxura hain zuzen. Hor Asiako Hego-ekialdeko prostituzinoaren barri izan genduan. Erakarpen larregi bako herritxu horretara mendebaldeko milaka herritar hurreratzen ...
Cypher
2004-05-28 00:00 Zinemea
“Cypher” espien thriller interesgarria eta, efektuen aldetik, nahiko txundigarria da, nahiz eta, Estadu Batuetan erabili ohi diran aurrekontuen kopuru handiak kontuan hartuta, sano karua izan ez. Era berean, nahiko antzezpen onak ikusi daitekez, aktore batzuen ibilbideak eta ohiko jardunak gorabeheratsuak izan diran arren, kasu baterako Lucy Liu-renak.
Ganera, film honek gaurkotasun handiko gaien inguruan hausnarketea egiteko bidea emoten dau, berbarako norbanakoen alienazinoa, erabagiteko gaitasun faltea edo personen gogaitasuna.
Edozelan be, “Cypher” maitasun istorioa ezkutatzen dauan espien filma da, zientzia fikzinoaren ...
Erbestera ez joateko etxebizitzak
2004-05-28 00:00 txutxu-mutxuan
Historiaren joan-etorriak
Historia errepikatu egin da. XVI. mendean, turkoek Palestina gobernetan ebenean, kristinauek ezin eben diru trukeko beharrik bete. Bostehun urte geroago, bizimodu duina aurrera atarateko oinarrizko baldintzak falta dira. Israelen estrategiaren helburuak beteten doaz arian-arian. Hormatzarra ariete ezin hobea da palestinarrak, orokorrean, eta palestinar kristinauak atzerrira joan daitezan. Jentea ezin da ospitalera heldu, ez eta lantokira be. Euren herrialdean bertan itota bizi dira.
Aste Santu honetan ez da barrikuntzarik izan. Jerusalengo ospakizunetara joateko baimenak jadetsi ebezanen alaitasunak aurrez aurre ...
Manu Muniategiandikoetxea: aspalditik itxaroten izan dogun erakusketea
2004-05-28 00:00 Kulturea
Ibilbidea hasteko, hasiera-hasieran, erakusketan dagozan kutxa handi bietako bat topauko dogu. Piezaren kokapenak bidea zarratzen dau, eta bisitariak ia-ia inguratu egin beharko dau, beti be artistearen jokoan sartuta. Horren ostean, 64 irudi topauko ditugu: irudi arinak, ia momentuan egindakoak emoten dabenak.
Pilar Mur aretoko zuzendariak dinoanez, “Manuk zeinu mota guztiak manipuletan ditu, eta barriro interpretetan ditu, modu askotan. Literaturan, idazle alegorikoa antxinako istorioak hartu eta barriro idazten dituana da, gero beste esangura batzuk emoteko; eta Manuk gauza bera egiten dau ...
David Bowie Bilbon, garagarrilaren 14n
2004-05-28 00:00 Musikea
Kontzertura joan gura izan ezkero, sarrerak salgai dagoz maiatzaren 5etik BBK-ren kutxazainetan zein web gunean; bestalde 94 – 4310 310 telefono zenbakira deituta be lortu zeinkiez. Sarreren prezioa 48 eurotakoa izango da armailetan –numerau barik- eta 42 euro zezen plazan bertan, behean. Antolatzaileen esanetan, 10.000 lagun sartzen dira Bilboko zezen-plazan, baina oraingoz 8.000 sarrera baino ez dabez jarriko salgai.
Esandako moduan, David Bowie-k bira honetan, hiru bat ordu inguruko ikuskizuna eskaintzen dau eta Estadu Batuetako kontzertuetako kantuen zerrenda ...
M.C.D taldearen agurra
2004-05-28 00:00 MusikeaFermin Muguruzaren Kontrakalea
2004-05-28 00:00 Musikea
Hona hemen Kontrakalea azpizigiluaren ekarria:
Afrika Bibang 'Entzun'
Etsaiak, Ke Rule eta Fermin Muguruzagaz beragaz ibilitako bizkaitarrak bere bakarkako diskoa plazaratu dau, hip-hop, r&b, jazz, rap, soul, pop zein rocka nahastauta. Hamabi kantu sartu ditu diskoan, danak Afrikak sortutakoak Bob Marleyren bersino bat kenduta.
Rude 'Barriobeat'
Kaleko eta uriko soinu guztien nahasketea, 'musika bastardoa' da Rudek egiten dauana.
Luca Lombardo Rude, Bolognako musikearen historiako zati bat da. Siziliako etorkin familia batean jaioa 1964an, Alemanian eta Ingalaterran hazi zan eta ...
Atun y chocolate
2004-05-28 00:00 Zinemea
Hiru arrantzale bizimodua ahal dan moduan atarateko eginahaletan dabilz, Cadizko itsasertzean dagoan krisialdi gogorrari aurre eginaz. Horreetariko baten semea, Manolín, egun baten etxera ailegau eta beste buruhauste bat ekarriko deutso familiari: jaunartzea egin gura izango dau. Gurasoak, Manuel eta Maria, ez dagoz ezkonduta eta umea ez dago bateatuta; ondorioz, lehenengo momentuetan, ezuste handia hartuko dabe. Asmoa burutik kentzen ahaleginduko dira. Baina umeak argi eta garbi dauka eta ez dau atzera egin gura. Manolín-en asmo sendo eta ia mistikoa ikusita, gurasoek ...
Ehun da piku urte diruen kontuan
2004-05-28 00:00 Antxinakoak Geurera
Holan ba, 1855ean batutako gizonen erabagia Banco de Bilbao sortzea izan zan. Ideia hobetu eta pare bat urte geroago, 1857ko maiatzaren 17an erregearen baimena lortu eta urte bereko abuztuaren 24an, San Bartolome egunean zabaldu ebazan bere ateak Bilboko banketxe barriak. Lehenengo urteak beste leku batzuetan eginda, azkenenan 1868ko urtarrilaren 8an Bilboko Areatzan oraindino dagoan Estufa kaleko 7. zenbakian eraikin barria zabaldu zan. Eta ordutik aurrera berau izan zan banketxearen egoitza nagusia.
Bitxikeria modura, eta banketxearen historian sakonduz, esan daigun lehenengo ...
Elikagai prijiduen berezitasunak (I)
2004-05-28 00:00 Jan edanak
Koipeak beroagaz transformau egiten dira
Aldaketa honeek oso txikiak izaten dira gantz azido saturatuetan aberatsak diran koipeetan -mantekea eta mantekilea berbarako-. Aldaketa handiagoak dira gantz azido monoinsaturatuak daukiezan koipeetan, prozesua astiro izaten dan arren. Eta aldaketa arin eta garrantzitsuak gantz azido poliinsaturatuak daukiezanetan emoten dira: hazien orioetan, hau da, girasol, soja, arto, mahats pepitena….
Aldaketak txikiak izan arren, gantz saturatuak arriskutsuagoak dira osasunerako, bihotzeko gaixotasunetarako batez be. Orioetako gantz insaturatuak, ostera, mesedegarriagoak dira.
Oliba-orioak 210 gradutik aurrera izaten dauz aldaketarik ...
PRIMER 2003
2004-05-28 00:00 Jan edanak
Baina irakurle askok itaunduko deutso bere buruari zelan produzitzen diran mueta honetako ardao beltzak.
Elaborazinoa egiteko mahatsa osorik eta osasuntsu ailegau behar da upeltegira, ezelako tratamentu mekanikorik barik; andel edo harrizko dolaretan sartuko da mahatsa txorten eta guzti. Lehen normalena harrizko dolaretan (lagarrak) egitea zan. Gaur egun, baina, nahiz eta andel mota honeek erabili, gero eta gehiago erabilten dira altzairuzkoak.
Andelaren azpiko aldean dagoan mahatsak presinoarengaitik hartzidura alkoholikoa egiten dau (normala), oxigenoa desagertzen da eta CO2ak hartzen dau haren lekua ...
Europa barriaren errealidade bitxiak
2004-05-28 00:00 eretxia
Ezin da ukatu Europako zabalkundeak eragin ekonomiko handia ekarriko dauala, alde batetik merkatua zabalagoa izango dalako eta, beste alde batetik, sortalderako jokerak indartu egingo diralako. Baina eragin eta aldaketa ekonomikoak begibistakoak izanda, deigarriak dira bitxikeria politiko batzuk.
Hain zuzen be, Europako Batasunean sartu barri diran batzuk, oraintsura arte beste Estadu batzuen menpean bizi izan dira. Ez deutse inork ukatzen Europako partaide izateko eskubidea nahiz eta urte luzetan Sobietar Batasuna edota Jugoslabiako zatiak izan. Era berean, "ahaztu" egiten da sartu barri ...
Teknologia eta ekologia
2004-05-28 00:00 sarean
Honen aurrean, Suediako enpresa baten barri plazaratzen genduan, egurrezko teklauak, pantailak eta saguak egiten dauazan enpresa bat. Ez dakigu enpresa hau eredutzat hartu daben ala ez, baina Fujitsu japoniar enpresa erraldoiak honako barri hau dakarsku: muduko lehen ordenagailu biodegradagarria merkaturatu dabe, ordenagailu arruntetako plastikozko karkasa kendu eta zugatx-erretxinez egindako batez ordezkatuz. Ganera karkasa barri hau egiteko % 40ko energia aurreztea lortu dabe.
Fujitsu multinazionalak baten baino gehiagotan egin dauz holako zugatx-erretxinazko produktuak lortzeko saio batzuk, batez be ordenagailu eroangarrietan, baina saio ...
Patata, kipula eta makailao ensaladea
2004-05-28 00:00 Jan edanak
Osogaiak:
- Patatak.
- Oliba-orioa.
- Kipulea.
- Azukerea.
- Mantekilea edo margarinea.
- Gatza.
- Makailaoa.
- Letxuga desbardinak.
- Ozpina.
Zelan egin:
Patatak ‘panadera’ erara zatituko doguz. Gatza bota ostean, lapiko batean orio askogas konfitetan ipiniko doguz. Eginda dagozanean, oriotan itxiko doguz hoztu arte eta gero atara egingo doguz.
Kipulak ‘juliana’ erara zatituko doguz, mantekilea, azukera apur bat, orioa eta gatza gehituta. Gero surtan ipiniko dogu, gorritu arte. Eginda dagoanean, orioa kenduko deutsagu eta gorde.
Makailaoa zati txikietan botako dogu ensaladerara, eta gero letxuga mueta desbardinak gehituko ...
Errentako kanpainak hasi dira
2004-05-28 00:00 sarean
Bestalde, Bizkaiko Ogasun Sailak eskainitako beste zerbitzu bat hauxe berau daukagu. Guk aurkeztu dogun autorpena dirua bueltan jasoteko bada (eta holan izatea gurako geunke guztiok) kasu bi egon leitekez: bata, autorpen hori errebisetan danean, gure patrikako telefonoan SMS bat josoko dogu, dana konforme dagoala esanaz (eskatu dogun dirua bat datorrela Ogasuneko teknikariek kalkulau dabenagaz) edo diferentzia bat dagoala esanez (geure alde edo Ogasunaren alde). Eta bigarrena, Ogasuneko teknikariek zeozer behar badabe (dokumentazino gehiago edo antzerako zeozer), beste SMS bat jasoko ...
“Sasser” birusa
2004-05-28 00:00 sarean
Maiatzaren batean hasi eban bere “zeregina” eta hortik aurrera mundu osoko miloika ordenagailu kutsatu dauz. Internet sareko serbitzaileek daukien seguridade zuloak aprobetxatuz (serbidore gehienak Windows sistema operatiboa erabilten dabe) mundu osora zabaldu da eta adituen ustetan “Blaster” birusaren zabalkuntzearen parera heldu da. Dana dalakoan, Microsoft enpreseak baeukan bere sistemen zuloen barri eta horretarako preparauita eukazan “partxeak” eta seguridade sistemak. Kontuak kontu, erabiltzaile askok ez dabez partxe horrek euren ordenagailuetara deskargau eta euren seguridade sistemak (antibirusak) barriztau.
Lehen bersinoa astiro-astiro zabaldu ...
'Airea', albokearen bizigarri
2004-05-28 00:00 Musikea
Soinu bidaia baterako proposamena be bada 'Airea' ze albokeagaz batera, duduka, lirua, launeddak, tsambouna eta txalapartea erabiliz, Armenia, Finlandia, Sardinia, Korsika zein Galiziako usaina dakar diskoak. Kolaborazinoen artean, Gilles Chabenat korsikarra, Roston Kuchichian armeniarra, Heikki Syrjanen eta pekka Westerholm finlandiarrak, Andrea Pisu sardiniarra, Faltriqueira galiziarrak zein Ruper Ordorika eta Iñaki Plaza eta Ruben Isasi txalapartariak aitatu behar dira. Kepa Junkeraren produkzino beharra be ezin ahaztu eta grabazinoa Arratiako, Arantzazuko Balea estudioan egin dabela.
Bizkaie!
Almendra eta esne-krema kopea, arroz prijidu eta oliba-orio espumeagaz
2004-05-21 00:00 Jan edanak
Osogaiak (lau lagunentzat)
200 gr. almendra hautsa.
125 gr. esne.
3 gr. gatz.
20 gr. arroz prijidu.
200 gr. oliba-orio
Berakatz-atal bat.
Gindila zati txiki bat.
50 gr. esne-gain edo esne-tela.
Zelan egin
Lehenengo almendra kremea landuko dogu eta horretarako kazulatxu baten almendra hautsa, esnea eta gatza ipiniko doguz. Irakiten dauanean eta behin almendrea ondo deseginda dagoanean, kopatxuetara botako dogu nahastea, erdiraino betez, arroz prijidu eta oliba-orio espumearentzat lekua itxiz.
Kopatxua hotzitzen ...
Eragin osasungarriko jateko prozesatu batzuk (III)
2004-05-21 00:00 Jan edanak
Prebiotikoak gehitu deutsiezan elikagaiak
Merkatuan saltzen diran elikagaietan hiru prebiotiko mueta erabilten dira: oligofruktosea, frukto-oligosakaridoak eta inulina; horreek zuntz mueta batzuk dira eta gure hesteetan onuragarriak diran mikroorganismoak ugaltzen laguntzen dau; horrezaz gan, zuntzearen beraren propiedadeak be badaukiez.
Berbarako, inulinak ura erakarteko gaitasun handia dauka eta horren eraginez elikagaiek bolumen handiagoa daukie. Eragin hau interesgarria izan daiteke argaltzeko dietetan, beteta gagozalako sensazinoa sortarazo eta gitxiago jaten dogulako. Baina gitxiegi jaten daben personen kasuan hobe izango litzateke inulineagaz aberastuta dagozan produktu ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
4161
4162
4163
4164
4165
4166
4167
4168
...
4211
4212
4213
4214
Hurrengoak ››
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa