London International Wine & Spirits azokan 14 euskal upategi egongo dira
2008-05-20 11:10 Jan edanakGaurtik eguenera bitartean Londoneko Excel Exhibition Center-en egingo dan azokan Gonzalo Saenz de Samaniego Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburua izango da babesa eskaintzeko.
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila London International Wine & Spirits izeneko azokearen 27. edizinoan egongo da bertan izango diran Euskadiko 14 upategiak babesteko. Azoka gaurtik eguenera bitartean egingo da Londreseko Excel Exhibition Center-en eta Errioxa jatorrizko izentapena daben Arabako Errioxako upategiak egongo dira.
Gonzalo Saenz de Samaniego Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburua han izango da enpresek aurkezten dituen ardaoak babesteko. Eusko Jaurlaritzearen partaidetzea euskal jateko eta edateko industriaren produktuak nazinoarteko merkaduetan sustatzeko planaren barruan sartzen da.
Ardaogintzearen eta mahastizaintzearen sektoreko profesionalen ustez, Londreseko LIW&S Europako merkaduko azokarik garrantzitsuena da. Azoka hori batez be profesionalei zuzenduta dago eta azokara hurreratzen diranak banaketa kanaletan erosten daben adituak dira.
2006an, Erresuma Batuan saldu zan Errioxa jatorrizko izentapeneko ardaoak esportazinoen % 33 osotu eban. Horrek erakusten dau Ingalaterrako merkadua euskal upategien bezerorik garrantzitsuena dala, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko iturriek azaldu dabenez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!