Juanra Madariaga bilbotarrak Everesteko tontorra zapaldu dau gaur

Bizkaie! 2008-05-21 13:08

Juan Ramon Madariaga mendizale bilbotarrak eta Jordi Estanyol kataluniarrak Everesteko tontorra zapaltzea lortu dabe gaur 13 orduko igoerearen ondoren.

Juan Ramon Madariaga mendizale bilbotarrak eta Jordi Estanyol kataluniarrak Everesteko tontorra zapaltzea lortu dabe gaur 13 orduko igoerearen ondoren. Bart, gaueko 22:00etan abiatu ziran laugarren kanpalekutik (7950 m.) eta gaur goizeko 11:10ean heldu dira. Ezustekorik ezean, bihar, hilak 22. oinarrizko kanpalekura helduko dira. Munduko gailurrik handiena da Everest (8.848 metro).

Informazino gehiago: www.everestmendia.blogspot.com

Bien bitartean, Himalayan jarraituz, mendizale suitzarrez eta errusiarrez osotutako erreskate taldea Iñaki Otxoa de Olza mendizalearen bila abiatu da.Mendizale nafarrak atzera egitea erabagi eban astelehenean Annapurnako tontorrera heltzeko ehun bat metroren faltan. Laugarren kanpalekura bajatu eta konortea galdu eban.

Iñaki Otxoa de Olza mendizale nafarra larri dago oraindino Annapurnako hormetan. Zazpi mila eta laurehun metrora, laugarren kanpalekuan dago espedizinoko kide bategaz laguntzaren zain.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu