2026ko Mintzola mintegia zemendiaren 5ean izango da

Bizkaie! 2026-10-22 09:32   Kulturea

Aurtengo ikerketa-deialdian saritutako gradu eta master-amaierako lanen ondorioak aurkeztuko dira.

Horreez gan, euskeraz jarduteko erraztasunari buruzko ikerketearen oinarri teoriko-metodologikoak be agertuko dira.

Mintegia goiz osokoa izango da (09:30-13:00), Euskaltzaindiaren Luis Villasante Ikerketa Zentroan (Tolare baserria, Almortza bidea 7, Donostia), eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa dau.

Mintegia doban izango da, aurrez izena emonda: 943 428 050.

Egitaraua osorik hemen.

Danetara, zortzi berbaldi iragarri ditue zemendiaren 5eko mintegian:

  • Euskararen erabilera eta hizkuntza-hautuak eskola-inguruneko ahozko interakzioetan: Haur Hezkuntzako 4 urteko gela bateko kasu-azterketa (Libe Miner).
  • Orioko euskararen bilakaera fonologikoaren azterketa (Aidé Elustondo).
  • Aisialdi antolatuaren eta euskararen erabilera informalaren arteko elkarreragina: kasu-azterketa (Camila Utrera).
  • Ahoskeraren lekua irakaskuntzan: euskara bigarren hizkuntza gisa helduaroan (Izaro Urreta).
  • Hitzetik oholtzara: euskararen erabilera sustatzeko antzerkian oinarritutako proposamen didaktikoa (Uxue Cárdenas).
  • Nola landu ahozkotasuna eskolan? Bilboko Miguel de Unamuno eskolako kasua (Maddi Ormazabal).
  • Euskaraz jarduteko erraztasunari buruzko ikerketa: oinarri teoriko-metodologikoak (Unai Oiartzun).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu